Mendi blog bikain bat!

Berriako blogian sartutako sarrera:
 http://kanalak.berria.eus/mendia/blogariak/892/mendi_blog_bikain_bat.htm

Gaurkoan ez dizuet nere irteera baten berri eman nahi, baizik eta herrikide baten blogaren berri.
Bizi osoko ezaguna Elgoibarren, baina azken urtetan lagun baten ama delako neretzat gertuagokoa akaso.
Muskurutxu, Durangaldea, Picos edo Piriniotako txoko ezagunenak, ederrenak eta sarri ezkutuenak ere aurkitzen ditut bere blogari esker, baina ez naiz bakarra, Ibilbideak edo Pyrenaicako emakumeak-en ere zabaltzen dituztelako bere blogeko kontuak. Kirol berdintasun saria ere eskuratu zuan Elgoibarren 2013 urtean
Oso blog berezia da neretzat, edozein menditara ibilbide normaletik edo ibilbide bereziren batetik igoerak deskribatzen baititu bertan, argazkietan bidearen xehetasunak marraztuta. Urte askotan mendiaz bide ezberdinetatik disfrutatzen ibiltzearen ondorioa dela esango nuke, eta bere blogari esker bide berri asko gure esku geratzen dira. Sarrera berri bat ikusten dudan bakoitzeak begiak joaten zaizkit!
Lagun batek behin kontatu zidan bere izebaren kontu bat. Berrogeita hamar urteren bueltan ibiliko da, eta fisikoki asko zaintzen du bere burua. Behin hogeita bost urte inguruko neska lirain bat gerturatu zitzaion, eta esan omen zion: Zeinen erakargarri zauden, zure adinean nik ere nahiko nuke zu bezela egotea.
Honek erantzun: Orain daukazun adinean ere nahiko zenuke ni nagoen moduan egotea, neskatxa!
Nik ere gauza bera pentsatzen dut, gure mendi lasterketak, entrenamenduak eta ordu luzetako mendi ibilaldi guztiak kontutan hartuta ere, nahiko nituzke zuen ibilbide eleganteak egitea. Eskerrik asko makina bat ibilaldiren ideiak ematearren! Enbidia sanoa pasatzen dut hona begira.
Hemen bloga:
http://mendipitxinkolore.blogspot.com.es/

Iruzkinak