Artiga de Lin - Col Deth Oro - Col des Aranesi

2016/08/20
Entzunda neukan Artiga de Lineko bailara ikaragarri politxa zala. Aspaldixan neukan bertara juteko gogua. Maubermetik jeitsi ostian, Pass Aran ingurura iparretik sartu nahi nuan, hau da, alboko mendixak egin baina Frantziako aldetik, eta bide batez Couseraneko inguru hori ezagutu. Baina pare bat egunetan eguraldi txarra aurrikusten zaben. Beraz, Couseranera bidian aukera hau aprobetxatu naban Artiga de Lin bailara bisitatzeko.
Arratsaldian parkin batetaraino ixo nintzan. Balla bat zauan, baina zabalik zauan, eta zaintzen inor ere ez. Halere, parkinian geratzia pentsatu nuan. Aterrune batian Forcanada parez pare ikusi nuan. UAUUUUU. Itxura ona daka honek, pentsatu nuan

Parkinetik bista
Ondoren berriz ere tapatu eta eurixa. Parkina ez da erosuena furgonakin lo itxeko, leku laurik ez daolako. Baina kumunak zabalik dauzka gau osuan.

Goizian lasai jaiki nintzan, eurixa botaala ziharduala. Lasai gosaldu eta ogi gogorrari hagin zorrotza, euripian abantau nintzan karreteratik goruntz. Lehenengo zati honetan trentxutxu bat dabil turistak eramaten parkinetik Artiga de Lineko aterpetxera. Nik km gutxi horiek karreteraz ixo nitxuan.

Leku batian errepidia laga eta mendiz ixotzeko bide bat markatzen zuan, tartian urjausi batetatik pasatzen. Karreteratik segitxu biharrian, hortik ixotzia pentsatu nuan. Ikaragarri gustau jatan urjausixa!!! Harrigarrixa zan zenbat ur zetorren hortik. Kartel batzutan irakurri naban Anetoko glaziarreko urak dirala, Aiguallutsen filtratzen dirala, eta hemen atera. Hego isurialdetik ipar isurialdera pasatzen da ura beraz.

Aiguallutsetik datorren ura
Egixa esan, horixe izan zan gehixen gustatu jatana, ur kantidade hori lurpetik nola ateratzen zan ikustia. Espektakulu hutsa!!

Aurrera jarraitxu nuan, eta hasi nintzan turistekin gurutzatzen. Halako batian aterpetxia dauan esplanadara ere allau nintzan, edo hori begitandu jatan lainopian.

Artiga de Lineko aterpetxia
Hemen ingurutik bide ezberdinak ateratzen dira, Col de la Picadara (Llanos del Hospital gainera), Col Del Toro eta Col des Aranesos, besteak beste.
Picadako lepoa eta Benasqueko lepoa ere ezagutzeko gogoak eduki arren, gaurkuan zauan eguraldixakin, zeozer xumeagoa itxera urten nintzan. Col Deth Oro ingururuntz abantatzia erabaki nuan, eta ikusten jun nola ebolluzionatzen zuan egunak.
Hasera nahiko lasaixa izan arren, segituan sekulako muru bat ixotzen hasten da. Zati batian kable bat ere jarritxa dago eskuekin laguntzeko. Erretz zauan kableripe ere, baina nere betiko ardura, hau neguan nola izango ete da... Halere, seguruenez txarrena lehenengo izotz edo elurrekin izango dala!

Leku batzutan kablia segurtasuna bermatzeko
Euri eta lainopian ixotzen nixen heinean, lepuan besterik ez bada, lainua pixkat altsatzia eskertuko nuala pentsatzen ixo nintzan. Baitxa entzun ere, lepora iristian lainuak altsatzen hasi ziran, eta momentu batian Aigualluteko tontorra eta Barrancs aldia ikustera allau nintzan. A ze oparixa!!!

Lac Deth Oro
Lakuan pareja bat ikusi nuan, hauek Llanosetik zetozen, eta bertara bueltan zijuazen. Beste inor ez nuan ikusi Artiga de Linetik abantau ostian.
Metro batzuk aurrera eginda, atzera begiratu eta ikusi nuan justu zezenaren lepotik pasatzen zala lainua iparralderuntz. Goi lainoak ere bazauden, baina behelainotik askatu nintzala ematen zuan

Atzera begiratuta, Col Deth Oron behelainua
Ez ziran hilabete asko hemendik egin nuala azken eskiada Javikin, orduan ere behelainopian Mulleresera jun ginanian.
Primeran ikusten nuan orduan zauan elur pilaketa inguru honetan, eta udaberriko elurjausixen arriskua. Gaurkua bestelakua zan, arriskurik ez, baina elurrik ere ez. Edozein kasutan, paisaia aldatu arren, berriz ere leku berian egotiaz oso zoriontsu!!

Forcanadako haitza, eta eskumatan barrenian, Mulleres
Aurrera segitxu nuan irteera hartan ibilitakua goguan. Preziski igotzen nixen bide honetatik jeitsi egin ginan, igoerakuan leku hau saihestiarren.
Aranesiren lepora iritsian, baina, berriz ere behelainuak harrapatu ninduan.

Arandarren lepua

Nahiko zorteko sentitzen nintzan giro horrekin honaino iristen asmatu nualako. Urtetzian ez nakixan noraino ingo nuan, eta behin hemen, GPSan laguntzaz beti neukan Torotik bueltatzeko aukera.
Edozein kasutan, aurrera itxia pentsatu nuan, eta Arandarren lepotik jeitsi, buelta zirkularra osatzeko, neri gustatzen jatan moduan.
Jeitsiera hau ere oso zuzena zan puntu batzutan. Elur aztarna batzuk ere bazaozen oindiok baztarren batian. Laku bat pasatu, eta handik behera, berriz ere behelainua pixka bat saretzen hasi zan, eta bista pixka bat ere hobetu zan.

Artiga de Linen berriz
Artiga de Lin inguruan ikusi nuan apurra oso politxa begitandu jatan, baina piriniotako beste hainbat txoko bezela. Egixa esan, hainbestekua zan eginda neukan espektatiba, txaskua hartu nuala. Akaso lainuagatik bisibilidade askorik ez zaualako izan leike. Gainera, turistentzat parkina eta trentxutxua eta horrelakuek atzerakada handixa ematen die. Eskerrak Artiga de Lin atzian laga ondorengo mendibuelta osuan ez nuan inortxo ere ikusi...

Hori bai, Aiguallutsetik zetorren ura emarixa ikustia begitandu jatan leku honetako altxorra, a ze aberastasun eta ze bitxi lurpetik nola ateratzen zan!!! Horregatik bakarrik merezi dau hona jutia!!

Hemen Bideoa, argazki asko lainopean daude, eta horrek ez du lagatzen ingurua ikusten. Pena, berriz bueltatu beharko naiz, filmaketa lanetara besterik ez bada, jeje



Eta Wikiloc-eko datuak

Powered by Wikiloc


Iruzkinak