Parros ia

Pare bat saiakera eginak dauzkat Parros mendira, eta gezurra badirudi ere, sekula ez ditut baldintza onak harrapatu tontorreraino iristeko.
Jonny FR ere bailaratik zebilen eta hirurok abantau ginan. Parkinian utzi genituan Balen eta beste lagun batzuk. Bereteko parkinetik aterata, Tuc deth Mieiruntz jun ginan (Ikusten dozuenez, hemen izenak Aranesez dira, okzitanoaren antza ei dauka), hortik Cap de Clòsosera jun ginan, pistak gertu egon arren lasaitasun osoz.

Clososetik ipar malda bat bajau genduan Parroseko bailara. Haseran elurrak gogortxo, Jonny hasi zan jeisten, eta ondoren konturatu ginan hemen ipar aurpeixetako elurra ez zauala mendebalderago bezain izoztua; hemen hauts prensatua zala.
Arriu de Parrosetik gora. Atzian Tuc de Pèdescals eta eskuinean ez da ikusten Cap des Clòsos
Eguneko bigarren igoeran, Parros aldera igotzen hasi ginanian, gure atzetik bat zetorrela ikusi genduan, kranpoiak jarri eta malda bajatzen. Gu aurrera, baina igoera erdixan harrapatu gintuan. Balen zan. Honek bai sasoia!!

 Hortik aurrera laurok jun ginan batera. Ohiko bidian ladeo gogor bat egin genduan. Tokia eman zidaten, ni naizen segurolakin ia nola ez genitxuan kranpoiak jarri. Neri ez jatan hain txarra begitandu, baina beti ere segurtasuna lehenengo. Eskixak kendu, kranpoiak jarri bide normaletik desbideratu ginan. Normalian Estanh Nere de Parros egiten da, hego aurpegitik igotzen tontorrera. Gaurkuan mendebaldera igo eta gainetik egin genduan.

Parros aurreko tontorra
 Parros aurreko tontorrera allau ginan, baina Parrosera ez zauan elurrik. Metro gutxitara geratu arren, azken zati honek ez zaukan erakargarritasunik eta buelta itxia pentsatu genduan. Hego alderuntz zuzen jun ginan, Tuc Blanc de Parrosera, eta hego aurpegixan egin genduan jeitsiera, asko disfrutatu genduan sopadelux elurrakin. Berriz ere Clososera ixo eta pisten ondotik bajau ginan furgonara

Tuc Armeros
 Mendebalderuntz Tuc Armeros eta Pincela ikusten ziran. Hurrengo egunerako horruntz jutia pentsatuta geneukan. Elurrez nahiko ondo zauan, haseran porteua ikusten zan arren.

Nahiko goiz jeitsita, zeozer jan, eta Tuc de Costarjasera ixo ginan arratsaldia ikustera. Baguerge gainian geunden, lotara jungo ginan lekuan gainian hain zuzen ere.



Iruzkinak