Errexiltar Andres

Iritsi da aurtengoz ere Pikosera osteratxua egiteko unia. Ohitxura asko ez daukagun arren, ikaragarri gustatzen jataz Europako Pikuak. Andres de Regil zanan omenez bere ondorenguek egiten daben karreria guretzat berezixa izaten da, normalian Euskal Herriko kopako tenporadan bukaera markatzen dabalako.
Oindiok lasterketa batzuk egingo ditxugu, baina atzerriko lasterketak izango dira, eta horregatik ez gara danok ikusiko lasterketa guztixetan. Batzuk Benasquera juteko asmotan dira, ondoren Pierrara, gero Conangles edo Adamello, eta azkenik, apirilan bukaera aldera Gigantes Blancos (Aneto-Perdiguero-Posets) edo Mezzalama izango dira falta diran lasterketak. Edozein kasutan, leihakortasuna galdu gabe, baina presio gutxiagokin egingo diran lasterketak izango dira.
Beraz, Euskal Herrikuok, eta MELTekuok ixa osorik juntauko geran azken lasterketa izaten da Potesekua, eta zer hoberik pote batzuk hartzen ibiltzia baino? Denboraldixan zihar batera lo, jan, eta beste gauza asko egiten ditugun arren, horixe izaten bait da denboraldi osuan elkarrekin egiten ez doguna normalian, relajatu eta lagun artian poteotxo bat!

Bueno, baina hori baino lehenago, Euskal Herriko kopako azkenengo lasterketa falta zan, zapatuko bikotekako lasterketia. Altitoyn bezela, Javirekin naukan hitzartuta bikotekako hau egiteko. Oso gustora ibiltzen naiz berakin, batetik, antzeko maila daukagulako, eta bestetik, javik girua jartzeko habilidadia dauka, edozein erorketa, jeitsiera edo igoera malkartsutan tontakeri bat, oihu bat edo beste zeozer egiteko habilezia dauka, baina guzti hori errendimendua jeitsi gabe, are gehiago, motibazio puntu bat izaten dalakuan nago.

Aurten botatako elurtiekin, Fuente Deko teleferikuan ixo gabe zan lasterketa hastekua, behetik. Esan esan zaben 2000m desnibela baino gehixoko lasterketa bat izango zala eta desnibel horrez gain, lasterketa luze bat egitekuak ziran kmtan ere.
Halere, azkenengo asteko hegoaize eta eurixak elur asko kendu zaban, eta astebukaerarako eguraldi aurrikuspena asko exkaxtu zan, beraz, ibilbidia moztu zaben tontorretatik pasatu gabe lepuetatik pasatzen, eta lehenengo zatixa eskiatzen izan biharrian, ixa 3km antxitxika pistatik elurra hasten zan lekura arte sartu ziguten.

Euskal Herriko Kopa
Aurtenguan federaziua eta batez ere Murua zoriondu edo eskertu nahi dot, orain arte hemen ibili naizen urte guztietan ez dot sekula jakin izan Euskal Herriko kopan zenbatgarren nenguan, jakin izan dotena izan da podiumik ez dotela sekula egin. Susmua daukat urte batian 4.egin nabala, baina zerrendak publikatu izan ez diranez, hau da, adibidez, korrikan edo bertikalen kopan eman izan dan informaziua eskixan publikatu izan ez danez, ezin jakin. Pena bat, kontutan hartzen eskiko kopako lasterketak egiteko kataluniako puntaraino ere jun izan gerala, eta zer gutxiago, esfortzu hori urtez urte egin izan dogunontzat rekonpentsatxua, zerrenda publikatzia baino.
Aurten zerrendak emailez bidali zizkiguten, eta hori asko eskertzen da. Muruak ere barixakuan komentatu zidan aurrian nenguala kopan, eta benetan eskertzen dot hori ere. Gainera, aurten zerrendez gain, euskal herriko kopa egin dogun guztiori buff bat oparitu digute, bene benetan, ESKERRIK ASKO berriz ere, izan ere, gustoz egindako gauza bat izan arren, mendi eskixa oso sakrifikaua da, eta horrelako detailiekin ni behintzat gustora!!!

Kopako sailkapenian, Bandreseko zapatuko 4.postuari esker batez ere, baina baita domekako kronuan posizio asko ez galtziari esker, 4.nenguan kopan!
Aurretik, nola ez, Iñigo zauan lehena. Ondoren aurten (sorpresa izan ez dan arren) urteko Rookie-a izan dan Aritz Egea (triatloien mundutik datorren makina) zauan bigarrarren. Gero Guadalajarako Chilo, eta ondoren ni nenguan 138 punturekin.
Atzetik, baina, pega pega eginda, Balen 132 punturekin, eta punto batera Lander, 131 puntukin eta ondoren Javi 115 puntukin. Interesgarri zauan beraz lasterketa!

Zapatuko lasterketa igoera askokua, jeitsiera gutxikua eta luzia zan, guretzat oso aproposa, baina lehenengo ixa 3km egin bihar ziran antxitxika, eta hori nik oso gaizki daruat.
Halere, antxitxika astiro hasi arren, jendia pasatzen jun ginan, eta eskixak jazterako 6. bikotia ginan. Kalkulu bizkorrak eginda, Chilo atzian zauan, baina Balen eta Lander aurretik, eta aurreko postuetan puntu diferentzia handiegixa zauan nik kopako podiumari eusteko.
Saiatu ginan, baina Javi astebukaera honetan ez zauan indarrez topera, eta ni ere muskularki hainbeste korrika egin ostian oso ondo ez. Hori gutxi balitz, Egocheaga alpinista eta bere laguna gainera etortzen jakuzen igoeretan, nahiz eta jeitsieretan alde pixkat ataratzen genien.
Aldaketaz aldaketa, aurrekuak urrutiratzen jun ziran, bistaz galdu ez genitxuan arren, eta asturiar beste bikote bat ere sartu jakun saltsan.
Azken aldaketan, fokak jarri eta helmugarako km bat baino gutxio falta zanian, hiru bikotiok batera urten ginan, urduritasunak eta presiua lagun, javi eta bixok aurreratu, eta helmugan segundu batzutako tartia zabaldu genduan ondorenguekiko. 6.egin genduan zapatuan.
Azkenian, haseran aurrikusitxako 2000 mtik gorako lasterketatik, neri 1500exkax ematen zizkidan (beste batzuri 1600m inguru).
Esfortzuak ez ziran nahikua izan EHko kopako podiumari eusteko, baina lasterketa politxa egin genduan, oso leihatua!
Ondoren, duela hiruzpa lau urte jeitsi genduan, eta aurreko urtian ixo genduan Jendudako kanaleruntz jun ginan javi eta bixok, lasterketan inguruan hausnartzen, izan ere, politxa izaten da ondoren bizitako guztixan Revival bat egitia.
Jenduda ingurura iritsi ginanian, jeisteko moduan zaola begitandu jakun, eta bi bidar pentsatu gabe jeitsi genduan kanala bixok. Ondorioz, behera ez ginan kablian bajau bestien inbidixarako.


Zapatuko ibilbidia gorriz aldaketak Lap-ekin jarritxa, eta zapatu eta domekan jeitsi genduan Jendudako kanala beltzez ikusi leike hemengo argazkixan
De 2013 Martxoa


Jeitsi, dutxatu eta Potesen poteotxua egin genduan, eta neka neka eginda ohera. Hankak oso hautsita neuzkan, harrigarria, ez baita lehenengo astebukaera eskiatzen eta jeitsierak ez ziran luziak hankak horrela nekatzeko. Aurreko astebukaerakua izan leiken akaso, baina nik uste korrika hastiak egin zidala hau. Edozein kasutan, igandian Sprint erako lasterketa zauan programatuta, eta neri lasterketa motxak gustatzen ez jatazenez, batere esplosibo edo gihartsua ez naizenez, pentsatzen ibili ginan akaso Naranjori itzulia egingo giñola eskixekin, eguraldixak laguntzen bazigun.

Halere, domekan erdi eurixa eta haizetsu zauan, eta lasterketa egitia erabaki genduan. Oso explosibua izango zan arren, ohiko sprintak baino luziagua izango zan, gainera bi buelta eman bihar, 3 igoeratako eta beste horrenbeste jeitsieratako ibilbidiari, eta bikoteka. Azkenian esperimentu politxa urten zala esan leike.
Urten ginan bai, betiko moduan bihotza ahotik atara biharrian. Lehenengo aldaketak bakoitza bere lekuan jarri eta bigarren igoeran lehenengo hamarren artian ginan.
Gogor ixo ostian, hurrengo igoeran 5.ginan javi eta bixok. Aldaketetan oso konpenetratuta jun arren, Josebatarrekin sekulako leiha zaukagun.
Kriston ilusiua egin dit Josebatarrekin leihatziak. Hauek izan dira kirol honen gure lehenengo urtetan Euskal Herriko erreferente, guretzat idoluak, 2010ian Ormazabalek Pierran hanka hautsi zaban arte (gu izan ginan pierra hartan), eta ordutik bixak ez dira lasterketa askotara etorri.
Dauken mailarako desentrenatuta egon arren, gu urduri jartzeko nahikua habilidade badauke oindiok, eta plazer bat izan da hauekin leihatziak, gure idoluekin!!
Plazer bat bai, baina presio handi bat ere bai, azkenian, bezperan bezela, azken igoera aurreko aldaketan fokak jazten batera ginan, eta azken igoeran abantailatxo bat hartu genien, eta bururik altsa gabe, eta akatsik egin nahi ezta iritsi ginan helmugara.
Azkenian segundu batzutako tartia berriz ere, iritsi ziranian besarkada handi batian bukatu genduan.

Eta lasterketa bukatu ostian, bata ta bestia, danak galdezka, noiz zuazte Jendudara?
Ointxe, ointxe, 5 minutu barru!!!
Eta halaxe jun ginan 20bat lagun. Batzuri bidia erakutsi, eta bestien zain geratu ginan Javi eta bixok. Gainera horrela hobeto, ez bait da leku ona 20 lagun batera egoteko!

ikusi, ikusi bideo honetan nolakua dan Jenduda jeistia! (Aurten suerteko, ez dago puntu batian ere eskixak kendu biharrik, baina aurreko urtetan erdi inguruan leku batian destrepe bat egin bihar izan genduan)



Eta ohikua dan lez, ondoren bazkaldu, eta espero ez genduan premixo bat ere eman ziuen Larizi, Regil saria. Hau ez da kriterio objetiboengatik ematen dan sarixa, kriterio subjetibuengatik Regil familixak erabakitzen dau zeini eman, eta aurten meritu handixenak Iñigok egin ditxunez, ZORIONAK POTRO!!! Garaikur espezial hau ere Larizentzat!!!


Hemen astebukaeran bildu geran elgoibartarron argazkixa:
De 2013 Martxoa

Azken orduan baja batzuk izan ziran arren, ikusi leike Elgoibartik batzuk jun ginala, tartian Haritz lehengusua.
Akordatzen egon naiz nola egin nuan urte batian Haritzekin, Lariz eta Leoren kontra, eta leiha bizia euki ondoren azkenian bestiek irabazi ziguten. Lasterketa politxa izan zan hura ere!!!
Gaurkuan Pitzo bi urte eskiaube zauan, eta lasai jun zan Laskukin, disfrutatzen. Halere, argi dago kriston sasoia daukala oindiok, hirugarren bukatu zaban eta, eurek esan ziguten bezela.
Aupa zuek!!!

De 2013 Martxoa

Sailkapenak hemen. Morkaikokuok fin ibili geranik ezin ukatu. Larizek dana irabazi dau, Maitek bikote mixtotan, Josu eta Oihana ere ixa podiumian, Javi ta bixok azkenian 5. orokorrian, Leo eta Azkue 11. Lasku eta pitzo zapatuan 3. baina domekan animatzen ibili ziran, eta asko eskertzen da hori ere.



Elgoibarren.net-en notizia
eta Desnibelen bideoa




eta zu kirolariko bideoa


Iruzkinak