Udako astebukaera

Aste honetan ere demaseko beroa egin du. Halere, gezurra iruditu arren, guk berriz ere eskiatzera joateko plana egin dugu.
Piriniotako lasterketak bukatutzat emanda, aste santuko alpetarako irteera daukat buruan. Horrek zera esan nahi du: Alpinismo pixkat, ibililaldi luziak eta jeitsiera teknikoak praktikatzeko biharra. Horrez gain, denboraldi guztixa karreretarako entrenatzen bakarrik pasatzian pena ere badaukadanez, hori dana koktelera batian sartu, eta honako plana urten zan:
Zapaturako, Arriel Soqueseko bailaratik.
Aurreko urtian ezagutu genduan bailara hau: Callou de Soques. Bailararen mendebaldeko orientaziua klabia izan zan irteera aukeratzeko, eguzkixak arratsaldian jotzen dabalako hemen.
Interneten begiratzen, Fidel Mendiaren blogian tontor hau aurreko astian in zabala ikusi genduan, eta Fidel beste maila batian egon arren, saiakera itxia pentsatu genduan.
Ibilbidia ez zan nahi besteko luzia, baina horrela komeni aurrikusitako beruangatik.

7:30etan jaiki eta 45bat minutuko porteuan ondoren jarri genitxuan eskixak (aurreko urtian bezela, baina aurrekuan ixa hilabete beranduago zan! Maiatzeko elur baldintzak daoz jada)
De 2011 Apirila

Fokeatzen hasi eta konturatu ordurako Arrielen pare parian gaozen. Puff, hori itxura!!! Oindiok goiz xamar, eta Petit Arriel in genduan.
De 2011 Apirila

bistekin disfrutatu (Sala Balaitouseko diagonalari begira) eta konfidantza hartzeko bi tontorrak banatzen ditxuan jetsiera in genduan ondoren Arrielera juteko.

Behetik kranpoiak jarri, eta gora! Ez jakun esperota bezela urten. Elurra, beruagatik goi partian ustel xamarra zauan, eta errespetua eman zigun.
Hori edo aspaldiko partez patixotxo baten aurrian gaozela, ez dakit zer izango zan, baina ixa tontorrian buelta ematia erabaki genduan!
De 2011 Apirila

Oindiok goizo, maldan erdixan hasi zan eguzkixa ematen, eta bertan eskixak jantzi eta argazkixan ezker aldian daguan malda besterik ez genduan jeitsi!
De 2011 Apirila

Ixa goraino igo eta destrepia in zabenak asetu ziran, baina Sala eta bixok goguekin geratu ginan maldan erdixan. Ni igotzeko goguekin, baina eskiatzen jeisteko nere burua ikusten ez nabanez, destrepatzen jeistiak atzera botatzen ninduan, Salak berriz, igotzeko arazorik ez, eta jeisteko are gutxiago; izan ere, Sala gure Fidel da, Argazki kamara handixa aldian hartuta ibiltzen da. Ikusi bestela bere argazkixak:



Panoramika txulo txulo batzuk



Mezzalamara guazen hirukotia

eta beste hainbat

hemen ikusi leikez
Argazkixetan ez ezik, eskiatzen ere ez da makala gure Sala!

Eta berriz kalidade arruntera bueltauaz, bidixo honetan gure hiru ausartak Arrielen paretian elur gogorretan eskiatzen

Hortik behera, tentsiua jeitsita, lasai asko jeitsi ginan Midi d'ossau pare parian geneukala.
De 2011 Apirila

Arriel Tena bailaratik (Bubaleko presatik) Gu ikusten ez dan aurpegixan ibili ginan
De 2011 Apirila


Hurrengo egunerako Aran eta bixok geratzen ginan. Gogua, Punta Escarra itxia zan. Aurreko batian ipar korridoria in eta sokaripe jutiarren buelta eman bihar izan genduan, eta oinguan soka ta guzti ipar ekialdetik igotzia zan asmua. Halere, beruangatik ipar kanaletaz ahazteko jarri zaban Jorgek bere blogian.
Beste plan bat aurkitxu genduan. Sabocos.
Bubaletik gora daguan pista bat hartu, eta ixa eski pisten pareraino ixo ginan. Telera, Punta escarra, Midi, Arriel, Garmo... danak parez pare lo in genduan Tena bailarako balkoi paregabe honetan.
De 2011 Apirila

Biharramunian lehenik pistetara sartu, zeharkatu eta sabokoseruntz hartu genduan.

Elur gehixo daguanian badago pistetan sartu gabe juterik, baina oinguan ez! Pistak pasatu ostian parez pare geneukan.
De 2011 Apirila

Parian ipar maldak, eskuma aldian "Panticosa Ice" kanala ikusi leike, eta eskumako malda, berriz ere mendebaldeko malda da igotzeko aukeratu genduana, azken ordura arte eguzkixak ematen ez diolako
Bailara itxi batian sartu ginan, elurjausi handixak zeharkatu, eta malda ixo genduan.
De 2011 Apirila

Oindiok nahiko ondo zauan, baina gora iritsi ginanian iparraren ekialdia zan, eta papa papa aurkitxu genduan elurra.
De 2011 Apirila

Tontorrerako Arista guztia pasatu bihar genduan, eta jada eguzkixak ondo berotzen zaban alderdi honetan. Jeisterako, beraz, beroegi egongo zala pentsauaz, astebukaerako bigarren rajada izan zan.
Kotxera bueltatu, Telerari azkenengo argazkixa atara eta Elgoibarrera buelta.
De 2011 Apirila

Ez da buelta ona izan, izan ere, Saez, nere lagun minaren ama hil dala abixatu bait dit berak goizian!!! Lehen bait lehen bueltatu eta berari eta sendiari besarkada bat emateko garaiz iritsi gera behintzat! Horrelako berrixak beti dira tristiak, eta lagun min batena danian are gehixo. Hemendik dolumin sentikorrena beraientzat.

Iruzkinak