Hiru irteera eta neka neka eginda geunden, eta berriz ere eguraldi ona ematen zaben, kaka! Zerbait errexa, gerturaketa gutxikoa eta polita, karakteristikoa egin nahi genduan Cham inguruan.
Albertok Chamonixeko orratzetara joatea proposatu zigun. Oinez egin nahi ez bagenduan, Midiko orratzera doan teleferikoa hartzeko aukera geneukan desnibela gainditzeko. Ona! Justu bilatzen genduana. Alberto artista da planak proposatzen ere, ikusi genduan bezela.
Baina... Alberton lagunekin afaltzen, Perronsera joatea gomendatu ziguten. Chamonixeko masifikaziotik aterako ginela esan ziguten, haitz aparta, bia ekipatu eta luzea eta nahi izanez gero goian ertza, eta sekulako bistak. Lasaitasunean eskalatuko genuela. Beno, Japoniarrekin batera teleferikoan igotzea nahiago bagenuen, ba guk erabakitzeko.
Bezperan ere antzeko bistak eduki arren, eta Japoniarren kontra ezer ez eduki arren, Perronsera jutia erabaki genduan lasaitasun bila. Horretarako Suitzara pasatu ginan lehenengo, eta Emossoneko presara igo ginan ondoren.
Emossoneko presa, barrenian lainotuta Perrons
Antzeko bistak izan arren, ezberdinak ziran. Oinguan Trienteko glaziarra ere parez pare eukiko gendualako, eta Forclazeko lepua etab. Momenturen batian Dent de Morcles ere agertu zan laino artian.
Ezkerretan Trienteko glaziarra, erdian Tourrekoa, eta Albertoren gaineran Aiguille Vert eta Dru
Desnibel asko ez genduan egin paretera gerturatzeko, altuera mantentzen zan eta. Baina denboran bai, ixa pare bat ordu izan ziran eta. Baina bistek merezi zaben, ez deritzozue?
Trienteko glaziarretik Mont Blanceraino, sekulako bistak. Azpian Le Tour-Vallorcineko eski pistak
Pareta ere elegantia zan. Leku batzutan helduleku asko ez zaola iruditu arren, ondoren agertzen ziran, eta asko disfrutatu genduan eskaladakin
Eta zer esanik ez bistekin. Noizean behin Suitza aldeko tontorrak ere bistaratzen ziran, Grand Combinetik Cervinoraino ere ikusi ahal izan genduan momenturen batian!
Bitxia, paretera iristen ari ginala, hiru gizon heldu aurreratu genituen motxila handiekin. Ondoren gure atzetik bia honen haserara gerturatu ziran. Motxiletatik eskalatzeko sokak atera eta gure atzetik sartuko zirala esan ziguten. Suitzarrak ziran, gazteenak 65 urteak aise gaindituak zituela esango genuke asko arriskatu gabe, baina sasoi betean, eta eskalatzeko gogotan zeuden!!
Hiru lagun suitzarrak
Kriston ilusioa egin zigun hauek ikusteak. Gure artian komentatu genduan, agian dejaverá bat dala, eta polita litzakela adin horrekin oindiok ere hemen elkartzia hirurok eta Dejavú bihurtzia!
Ez legoke gaizki, sinatuko nuke adin horrekin hemen egotea zuekin! Baina kolore berdineko arropa ta kaskuekin danok konjuntauta ordurako eh? kar kar kar
Disfrutatu arren, nekia metatuta generaman, eta ertza ez egitia erabaki, eta zeozer jan ostian behera bueltan rapelatu genduan.
Egindako bidea. Hor nonbait egongo dira 3 suitzarrak, paretean
Gaurkuan ere lainotzen hasi zan, eta arratsaldeko ekaitza aurrikusten zan. Halere, inguruko mendixak ikusteko beta hartu genduan, aurrekuan egon ginan Orratz gorrixak adibidez pare parian geneuzkan, baina guk beste aurpegitik igo genduan
Aiguilles Rouges mendikatia atzetik, Valon de Berardetik
Vallorcineko pistak parez pare
Jeisten guazela, ikusita ze nekerekin ibili ginan, eta eguraldixa txartzen hasi zala (por fin), bueltatzia pentsatzen hasi ginan. Aste ta egun bat besterik ez genduan in baina sekulako nekia metatu genduan, bueno, nik behintzat. Furgonara iritsi eta bidian errekatik pasatu garbitze plantak egitera, eta ospa egitia erabaki genduan, biderako jateko zeozer erosita. Baina behera bajatzen eurijasa hasi zan, eta ogixa erostera bakarrik gelditxu ginan, eta konturatu ordurako makina bat km eginda gaozen etxera bueltan!
Baina...ez ez da hemen bukatu. Furgonan sartu aurretik, eta noski, horrelako presatzar batian egonda, Turbinasek ezin geldialdi gabe aurrera segi. Bai, arrazoia daukazue, interesgarrixena bukaerarako laga dot, zuen atentziua erakartzeko. Horrela in bihar dala diue, ez?
Emossonseko uren eskema
Hemengo urak Vallorcinen turbinatzen ditxue. Hau Suitza da, eta Vallorcine Frantzia, nahiz eta mugan egon. Eta Montblanceko mendikatian beste aldian, La Foulyn ere urak batzen ei ditxue honako. La Fouly Italiakin mugan dago, nahiz eta Suitza izan... Beraz, ur emarixak batzuk Frantzian eta beste batzuk Suitzan daoz.
Kuriosua, han badirudi estatu ezberdinetan egon arren horrelako gauzetarako juntatzen dirala. Piriniotan ez dakit horrelako adibiderik egongo dan, baina MarcaEspañak, energia berriztarrixeri (eta ez garbixeri, kontuz, hau ez da neretzat garbixa berriztagarrixa izan arren!) jartzen dien trabekin, mundu bat izango litzateke euren artian konpontzia
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina