Pierra Menta 2018 4. etapa
2018/03/17 Larunbata. Azken eguna, snif snif
Espektadorian eguna izaten da hau. Telesillak goizeko 4tan zabaltzen ditxue Grand Mont ingurua jendetza inguratzeko. Baina gaurkuan berriz ere eguraldixak txarrera egin dau eta euri-elur artian ibiliko gerala dirudi. Argi dago ez dogula Grand Monteko ertza egingo, are gehiago, 1700mtatik ez gera pasako.
Lehenengo igoera izan ezik, ondorengo hirurak eski pisten inguruan bueltaka egingo ditxugu, lehenengo telesilla iristen dan puntura arte.
Tartian oinezko zatitxo batzuk eukiko omen ditxugu. Ikusi bihar aber zer dian
Azken etapa da jada. Gorputza ez dot oso gaizki sentitzen, ohituta eguneroko palizetara. Baina nahi eta nahi ez, bezperako agoniak faktura pasa ahalko dit akaso. Edozein kasutan, azken eguna, geratzen dianak emateko eguna.
Bezperan fokekin arazuak euki ondoren, helmugara iritsi eta fokak erostera jun nintzan. Berriz arazo bera ez dot euki nahi!!!
Pierran materixaletan danetik eta merke daola pentsau arren, nik nahi nitxuan fokak ez nitxuan aurkitxu, eta beste batzuk erosi nitxuan. Nere eskixentzat bihar nuana baino 2mm estuaguak zian. Probatu nitxuan eta apenas igartzen zan alderik, beraz, horietxek hartu nitxuan.
Irteera txukun in Le Chornaiseraino, ondoren korrikalditxo bat, eta lehenengo igoeratxua.
Lehenengo igoeran gorputza ez daola nahi bezela konturatzen naiz. Baina tira, berotu ahala soltatzen jungo dan esperantza daukat
Baina elurra ez dao erretz. Elur hezea eta oso zapalduta. Leku askotan eskixak labain itxen dia. Nik daukadan teknikakin, ez da normala. Foka estuegixak diala hori itxeko arrazoia pentsatzen dot. Halere, jende asko labaintzen dala ikusten dot gaurkuan. Danok antzera, danok foka estuegixekin ote guaz? kar kar kar
Lehenengo igoera motxa da. Basotik jeisten hasi gera, baina hain motrolloian, jeitsiera teknikua, elur bustixa begixetan sartzen, eta jendiak edozein lekutatik pasau nahi gaitxu. Norbaitek kolpe bat eman eta mina hartzeko bildurrez guaz, azkenengo eguna izan arren. Hainbeste jenden artian eta hain leku estuan bajatzia oso estresantia da. Lasterketa aurrera dixen heinian ez dia halako pillaketak egoten, baina hasiberri, gerria da hau!!
Axi eta Angelen inguruan gabiz gaurkuan ere.
Zelai batera iritsi, errepideraino eskiatzen bajau, eta eskixak eskuan hartzeko esan digute, metro batzuk korrika in ondoren, beherago jarri bihar ditxugulako
Errepidetik antxitxika bajau, maldatxo bat ixo eta eskixak jarri bihar ditxugu. Maldan gora Javi ipurditik bultzaka hasi jata. Gustau bihar jakola dirudi, kar kar kar.
Korrika berriz ere harrapatu ditxugu Angel eta Axi. Elurtutako pendiza bat ixo eta eskixak jarri bihar ditxugu. Baina Javiri Altitoyan belaunian indako mina bueltau jako. Betiko zalantza, meniskua? kruzaua? zer ete da? Ez forzatzeko esaten diot. Berak esaten dit Oierrek (fisiuak) esan diola mina besterik ez dala! baina segun zela apoiatzen duan, pintxazua eman eta indarripe geratzen da eta ixa erori.
Eskixak jarri arterainoko metro gutxixak ezinian in ditxu. Axi eta Angel aurrera dixez, baina oinguan hori gutxienekua da. Javin belaunak kezkatzen nau. Udan korrika makina bat konpromezu dauzka, beretzat denboraldi fuertiena aurretik dauka, eta ez nuke nahiko aberixa bat itxia pistetan bueltaka ibiliko geran etapa batengatik.
Baina Javi beste kasta batetakua da! Eskixak jarri eta baguaz behera.
Metro gutxixan Arecheseko pistetako parkinian gaoz. Nere eskixak hartu, eta Javina nua eskixak kentzen laguntzera. Kamaradun bat etorri jata Vibram Vibram ohiuka.
Petuagatik antolakuntzakua dala begitantzen jata, edozein kasutan, Vibram? Javi Javi señalatzen diot, baina honek kasu askorik ez, eta neri grabatzen hasten da.
Eskixak kentzen lagundu eta antxitxika abantatzen gera. Korrika Javin aurretik abantau naiz, eta kamara nere atzetik, kar kar kar. Saiatu naiz esaten Javi dala famosua, baina ez dirudi ideia harrapau dabanik, kar kar kar
Parkina zeharkatu eta eskixak jarri bihar ditxugu telesillan beheko partian.
Pistetara allau, eta ez omen ditxugu eskixak jarri bihar, oinez dauzkagu 150m inguru goruntz. Zati honetan Javi ondo ikusten dot, eta tiratzen hasten naiz jendia eskumatik aurreratzen. Berriz ere Axi eta Angel harrapatzen ditxugu hemen. Ondoren eskixak jarri eta gora!
Mateo Jacquemoud (pierra birritan irabazita daukana) eta aitxa Daniel bikote itxen ari dia aurten, eta eurekin ere suertatu gera gaur igoera askotan.
Eskixak jarri eta pisten ondotik guaz. igoera zuzenak huella irregularretik. Noizipeñetan patinatzen jata eskixa. Normalian teknikua daonian primeran juten naizela, baina gaur ez nua batere ondo, Berriz pentsatzen dot fokengatik izan leikela edo indar faltagatik? edozein kasutan, oso deseroso nua. Baina gure erreferentziak ere gertu dixez. Danok palizatuta gaude onuzkero
Igor eta Joseba, halere, gaurkuan ikusi ere ez.
Eta igoera honen goiko partera allatzen ari gerala jendia entzuten hasi gera. Grand Mont egin ez arren, jendia oso fidel, hemen daoz animuak ematen!!!
Le Cuvyn aldaketa in eta beheruntz. Pistatik hasten gera bajatzen
Baina laster sartzen gera telesillapeko bañeretan. Demaseko bañeratzarrak daoz, baina oin lasaixo guaz. Igartzen da lasterketa luzatzen hasitxa daola
Hurrengo igoera, atzeko alde batera juten gera, eta kortafuegos batetik sartzen gaitxue. 300m inguru oinez eskixekin bizkarrian. Hauek asmatzen ditxue halako ibilbidiak asko mobitxube. Demasa!!
Oinezko aztarna ere ez dao onenian, hezetasuna eta jendiak zapalduta, izozten hasitxa dao. Indarrak ere justu, baina usten dot ixoera honetan ere aurreratu dogula baton bat.
Eta porteuan goiko partian gaztiak hasten dia gu harrapatzen. Ahal dan neurrixan pasatzen uzten diegu.
Gure arteko komentarixua: Espero hurrengo jeitsiera ez itxia hauekin batera. Gaztiak bai bajatzen diala zoruan pare (gu ere adin horrekin!!) eta aurrian hartuta eramango gaitxuen bildur gera
Eskixak jarri Le Cuvyraino fokeatzen ixo bihar gera. Ez da asko falta eta jendia animatzen entzuten dogu. Berriz puntu berdinian gaoz!!
Atzekaldera bajatzen gera (St Guerin alderuntz), jeitsiera gaitz batetik berriz ere. Jacquemoud aitxa semiek estilo handixakin pasatzen gaitxue.
Parian daukagu azken igoera, eguneko azkena eta 2018ko pierrako azkena!! Guk ere azkenak eman bihar.
Baina Javiri belaunak pintxazuak ematen dizkio. Goruntz guazela pintxazo batekin erori eta metro batzuk bueltaka jun da baso aldapatsu honetan. Baina Javi beste kasta batekua da. Jaiki eta erretz harrapatzen nau, pintxazorik ematen ez dionian.
Halako batian komentarixo bat entzuten diot antolakuntzako bati. "Kilian est blesse" edo horrelako zeoze.
Metro batzuk gorago, zelai batian, ezkerretik jeitsi geran lekua ikusten da, oindiok jendia jeisten. Zelaixan eskumatik guaz gu azken igoeran, hemendik daoz igoera markak. Lasterkari bat dao antolakuntzakuekin, exerita, manta termiko batekin.
Gu Jacakuekin guaz pikauta. Bada ezpada, ez diot geldik daonari begiratu nahi, edozein dala ere, hotzez eta minez sufritzen egongo da, eta atenditxuta dao, eta gu pierra bukatzen ari geran pozakin. Ez jata batere justua begitantzen.
Bere parera allatzian, Jacakuak ezagunak antza, ANIMO ESOS VETERANOS!!! esaten dau. Efektibamente, Kilian da. Hotzez akatzen daola ezagun deu, eta halere animuak ematen!!
Hau bai tipua!! Kasti!!
Berriz allau gera Le Cuvyra, azken fokak kendu, eta helmugara guaz!!!
Azken jeitsiera oso teknikua berriz. Baina ya dana berdin jaku. Osorik allau eta ospatu!!! Le Chornais pasatu, errepidia gurutzatu, Marianon aldapa patinatzen ixo eta hor dao helmuga OEOEOE
Denboraldi arrarua izan da, baina Pierra mundiala!!! Asko dao hobetzeko. Baina kontutan hartzen aurten apenas entrenatu dotela, ezin dot sinestu 85.egin dogunik. Urterokua...aiii entrenatzeko astirik eukiko baneu... Baina, entrenatzen edozeinek egin dezake. Horretarako ez nago ni, kar kar kar
Azkenian Josebak eta Igorrek minutadia sartu digute. grrr, amorru pixkat ematen dau, baina hauek oso eskiatzaile onak dia. ZORIONAK BIKOTE!!!
Hemen GPS datuak
Eta hemen bideuak
Pierre Gignouxena
Eta jarraixan beste bizipen bat kontauko dizuet:
Aurten Vibramek, Javiri esker, goitxik behera ekipatu nau, eta trukian argazki eta bideo batzuk ataratzeko eskatu die. Nere katxea altua da ikusten dozuenez, kar kar kar.
Lasterketa ondoren dutxatu, bazkaldu eta Vibrameko Staffa dauan etxera jun gera grabatzera. Gainontzeko eskiatzailiak, eskiatzailiak dia. (Gu, Javi korrikalarixa, eta ni botillerua, kar kar kar). Nesketan irabazi duan Katian dao, eta mutiletan aurre aurrian ibili dianak. Gaurkuan fitxaje berrixa falta da, nesketan 2.in duan Laetitia
Esperientzia politxa izan da. oin aber emaitza zelakua urtetzen dan
Justu justu eman digu astixa sari banaketarako. Guri bost, baina beste danak oholtzara ixo bihar zian eta...
Gorkak etorri dia eta Beauforteko kiroldegira jun gera. Gaurkuan elurra botaala daonez barruan izango da sari banaketa, eta ondoren luntxa
Luntxian, dolomitetako italiarrekin topo in dogu, eta hauekin bukatu dogu ardaua edaten. Kontaktua ere hartu dogu, hurrengo neguan euren etxera juteko eskiatzea!!!
Gabian berriz ere Vibramekuekin daukagu afarixa. Gorkak laga bihar izan ditxugu afaltzera juteko, baina ez dia galdu. Hauek bai sasoia!!!
Afaldu eta Vibramekuen etxera jun gera lotara. Bixar beste saiotxo bat daukagu berriz ere kamarekin
Lehenengo kalietan argazkiren bat.
Ondoren telesilla hartu eta Le Couvyra ixo gaitxue. Markentzat danez,oparitu diguten material guztixa hartu dogu. Nik eskularru zurixak hartu ditxut, eta telesillako kabletik grasa tanta batzuk jausi jataz justu guante zurira eta praketara. Joeee, pirulo, ke liadaaaa!!! Baina tira, ez da nere errua izan, eta aurrera!!
Hotza pasatu genduan, baina esperientzia politxa, argazkixak mundialak behintzat!!!
Behera ahalik eta bizkorren bueltatu ginan, 10 orduko biajia aurretik zaukagun eta.
Furgonan sartu eta aide!!! Etxera!!! Danok poz pozik!!! Aber hurrengo urtian etortzeko aukerarik daukagun!!!
Espektadorian eguna izaten da hau. Telesillak goizeko 4tan zabaltzen ditxue Grand Mont ingurua jendetza inguratzeko. Baina gaurkuan berriz ere eguraldixak txarrera egin dau eta euri-elur artian ibiliko gerala dirudi. Argi dago ez dogula Grand Monteko ertza egingo, are gehiago, 1700mtatik ez gera pasako.
Lehenengo igoera izan ezik, ondorengo hirurak eski pisten inguruan bueltaka egingo ditxugu, lehenengo telesilla iristen dan puntura arte.
Tartian oinezko zatitxo batzuk eukiko omen ditxugu. Ikusi bihar aber zer dian
Azken etapa da jada. Gorputza ez dot oso gaizki sentitzen, ohituta eguneroko palizetara. Baina nahi eta nahi ez, bezperako agoniak faktura pasa ahalko dit akaso. Edozein kasutan, azken eguna, geratzen dianak emateko eguna.
Bezperan fokekin arazuak euki ondoren, helmugara iritsi eta fokak erostera jun nintzan. Berriz arazo bera ez dot euki nahi!!!
Pierran materixaletan danetik eta merke daola pentsau arren, nik nahi nitxuan fokak ez nitxuan aurkitxu, eta beste batzuk erosi nitxuan. Nere eskixentzat bihar nuana baino 2mm estuaguak zian. Probatu nitxuan eta apenas igartzen zan alderik, beraz, horietxek hartu nitxuan.
Irteera txukun in Le Chornaiseraino, ondoren korrikalditxo bat, eta lehenengo igoeratxua.
Vibram/Christophen argazkia |
1.igoera |
Javi eroso |
Ni atzeratxuo, eskerrik asko animatzailieri!!! |
Lehenengo igoera motxa da. Basotik jeisten hasi gera, baina hain motrolloian, jeitsiera teknikua, elur bustixa begixetan sartzen, eta jendiak edozein lekutatik pasau nahi gaitxu. Norbaitek kolpe bat eman eta mina hartzeko bildurrez guaz, azkenengo eguna izan arren. Hainbeste jenden artian eta hain leku estuan bajatzia oso estresantia da. Lasterketa aurrera dixen heinian ez dia halako pillaketak egoten, baina hasiberri, gerria da hau!!
Axi eta Angelen inguruan gabiz gaurkuan ere.
Zelai batera iritsi, errepideraino eskiatzen bajau, eta eskixak eskuan hartzeko esan digute, metro batzuk korrika in ondoren, beherago jarri bihar ditxugulako
Errepidetik antxitxika bajau, maldatxo bat ixo eta eskixak jarri bihar ditxugu. Maldan gora Javi ipurditik bultzaka hasi jata. Gustau bihar jakola dirudi, kar kar kar.
Korrika berriz ere harrapatu ditxugu Angel eta Axi. Elurtutako pendiza bat ixo eta eskixak jarri bihar ditxugu. Baina Javiri Altitoyan belaunian indako mina bueltau jako. Betiko zalantza, meniskua? kruzaua? zer ete da? Ez forzatzeko esaten diot. Berak esaten dit Oierrek (fisiuak) esan diola mina besterik ez dala! baina segun zela apoiatzen duan, pintxazua eman eta indarripe geratzen da eta ixa erori.
Eskixak jarri arterainoko metro gutxixak ezinian in ditxu. Axi eta Angel aurrera dixez, baina oinguan hori gutxienekua da. Javin belaunak kezkatzen nau. Udan korrika makina bat konpromezu dauzka, beretzat denboraldi fuertiena aurretik dauka, eta ez nuke nahiko aberixa bat itxia pistetan bueltaka ibiliko geran etapa batengatik.
Baina Javi beste kasta batetakua da! Eskixak jarri eta baguaz behera.
Metro gutxixan Arecheseko pistetako parkinian gaoz. Nere eskixak hartu, eta Javina nua eskixak kentzen laguntzera. Kamaradun bat etorri jata Vibram Vibram ohiuka.
Petuagatik antolakuntzakua dala begitantzen jata, edozein kasutan, Vibram? Javi Javi señalatzen diot, baina honek kasu askorik ez, eta neri grabatzen hasten da.
Eskixak kentzen lagundu eta antxitxika abantatzen gera. Korrika Javin aurretik abantau naiz, eta kamara nere atzetik, kar kar kar. Saiatu naiz esaten Javi dala famosua, baina ez dirudi ideia harrapau dabanik, kar kar kar
Parkina zeharkatzen, Vibrameko kamara atzetik neri segika |
Javi dator ondoren |
Parkina zeharkatu eta eskixak jarri bihar ditxugu telesillan beheko partian.
Pistetara allau, eta ez omen ditxugu eskixak jarri bihar, oinez dauzkagu 150m inguru goruntz. Zati honetan Javi ondo ikusten dot, eta tiratzen hasten naiz jendia eskumatik aurreratzen. Berriz ere Axi eta Angel harrapatzen ditxugu hemen. Ondoren eskixak jarri eta gora!
Mateo Jacquemoud (pierra birritan irabazita daukana) eta aitxa Daniel bikote itxen ari dia aurten, eta eurekin ere suertatu gera gaur igoera askotan.
Eskixak jarri eta pisten ondotik guaz. igoera zuzenak huella irregularretik. Noizipeñetan patinatzen jata eskixa. Normalian teknikua daonian primeran juten naizela, baina gaur ez nua batere ondo, Berriz pentsatzen dot fokengatik izan leikela edo indar faltagatik? edozein kasutan, oso deseroso nua. Baina gure erreferentziak ere gertu dixez. Danok palizatuta gaude onuzkero
Igor eta Joseba, halere, gaurkuan ikusi ere ez.
Eta igoera honen goiko partera allatzen ari gerala jendia entzuten hasi gera. Grand Mont egin ez arren, jendia oso fidel, hemen daoz animuak ematen!!!
Le Cuvyn aldaketa in eta beheruntz. Pistatik hasten gera bajatzen
Beheruntz bastoiak jazten |
Hurrengo igoera, atzeko alde batera juten gera, eta kortafuegos batetik sartzen gaitxue. 300m inguru oinez eskixekin bizkarrian. Hauek asmatzen ditxue halako ibilbidiak asko mobitxube. Demasa!!
Oinezko aztarna ere ez dao onenian, hezetasuna eta jendiak zapalduta, izozten hasitxa dao. Indarrak ere justu, baina usten dot ixoera honetan ere aurreratu dogula baton bat.
Eta porteuan goiko partian gaztiak hasten dia gu harrapatzen. Ahal dan neurrixan pasatzen uzten diegu.
Gure arteko komentarixua: Espero hurrengo jeitsiera ez itxia hauekin batera. Gaztiak bai bajatzen diala zoruan pare (gu ere adin horrekin!!) eta aurrian hartuta eramango gaitxuen bildur gera
Eskixak jarri Le Cuvyraino fokeatzen ixo bihar gera. Ez da asko falta eta jendia animatzen entzuten dogu. Berriz puntu berdinian gaoz!!
Euskaldunak ere han pasillua itxen!! Mila esker!!! |
Gorkak ere disfrutatzen, gazta fundidua eta ardo berua!! |
Eta gu ere sufrimenduakin disfrutatzen!! |
Parian daukagu azken igoera, eguneko azkena eta 2018ko pierrako azkena!! Guk ere azkenak eman bihar.
Baina Javiri belaunak pintxazuak ematen dizkio. Goruntz guazela pintxazo batekin erori eta metro batzuk bueltaka jun da baso aldapatsu honetan. Baina Javi beste kasta batekua da. Jaiki eta erretz harrapatzen nau, pintxazorik ematen ez dionian.
Halako batian komentarixo bat entzuten diot antolakuntzako bati. "Kilian est blesse" edo horrelako zeoze.
Metro batzuk gorago, zelai batian, ezkerretik jeitsi geran lekua ikusten da, oindiok jendia jeisten. Zelaixan eskumatik guaz gu azken igoeran, hemendik daoz igoera markak. Lasterkari bat dao antolakuntzakuekin, exerita, manta termiko batekin.
Gu Jacakuekin guaz pikauta. Bada ezpada, ez diot geldik daonari begiratu nahi, edozein dala ere, hotzez eta minez sufritzen egongo da, eta atenditxuta dao, eta gu pierra bukatzen ari geran pozakin. Ez jata batere justua begitantzen.
Bere parera allatzian, Jacakuak ezagunak antza, ANIMO ESOS VETERANOS!!! esaten dau. Efektibamente, Kilian da. Hotzez akatzen daola ezagun deu, eta halere animuak ematen!!
Hau bai tipua!! Kasti!!
Berriz allau gera Le Cuvyra, azken fokak kendu, eta helmugara guaz!!!
Azken jeitsiera oso teknikua berriz. Baina ya dana berdin jaku. Osorik allau eta ospatu!!! Le Chornais pasatu, errepidia gurutzatu, Marianon aldapa patinatzen ixo eta hor dao helmuga OEOEOE
Egun edarra!!! Elegantia!!! |
Vibrameko Nicola zain helmugan. Mila esker!!! |
Denboraldi arrarua izan da, baina Pierra mundiala!!! Asko dao hobetzeko. Baina kontutan hartzen aurten apenas entrenatu dotela, ezin dot sinestu 85.egin dogunik. Urterokua...aiii entrenatzeko astirik eukiko baneu... Baina, entrenatzen edozeinek egin dezake. Horretarako ez nago ni, kar kar kar
Azkenian Josebak eta Igorrek minutadia sartu digute. grrr, amorru pixkat ematen dau, baina hauek oso eskiatzaile onak dia. ZORIONAK BIKOTE!!!
Hemen GPS datuak
Eta hemen bideuak
Pierre Gignouxena
Eta jarraixan beste bizipen bat kontauko dizuet:
Aurten Vibramek, Javiri esker, goitxik behera ekipatu nau, eta trukian argazki eta bideo batzuk ataratzeko eskatu die. Nere katxea altua da ikusten dozuenez, kar kar kar.
Lasterketa ondoren dutxatu, bazkaldu eta Vibrameko Staffa dauan etxera jun gera grabatzera. Gainontzeko eskiatzailiak, eskiatzailiak dia. (Gu, Javi korrikalarixa, eta ni botillerua, kar kar kar). Nesketan irabazi duan Katian dao, eta mutiletan aurre aurrian ibili dianak. Gaurkuan fitxaje berrixa falta da, nesketan 2.in duan Laetitia
Argazki eta bideo saiuan Pierran lehenengo 10etan sartu dan jendiakin |
Katiakin, nesketan irabazlia |
Grabaketan |
Esperientzia politxa izan da. oin aber emaitza zelakua urtetzen dan
Justu justu eman digu astixa sari banaketarako. Guri bost, baina beste danak oholtzara ixo bihar zian eta...
Gorkak etorri dia eta Beauforteko kiroldegira jun gera. Gaurkuan elurra botaala daonez barruan izango da sari banaketa, eta ondoren luntxa
Luntxian, dolomitetako italiarrekin topo in dogu, eta hauekin bukatu dogu ardaua edaten. Kontaktua ere hartu dogu, hurrengo neguan euren etxera juteko eskiatzea!!!
Dolomitetako italiarrekin |
Afaldu eta Vibramekuen etxera jun gera lotara. Bixar beste saiotxo bat daukagu berriz ere kamarekin
Lehenengo kalietan argazkiren bat.
Ondoren telesilla hartu eta Le Couvyra ixo gaitxue. Markentzat danez,oparitu diguten material guztixa hartu dogu. Nik eskularru zurixak hartu ditxut, eta telesillako kabletik grasa tanta batzuk jausi jataz justu guante zurira eta praketara. Joeee, pirulo, ke liadaaaa!!! Baina tira, ez da nere errua izan, eta aurrera!!
Dronea aireratu eta hasten da gure "lana" |
Laetitia ere grabaketa saiuan. |
Behera ahalik eta bizkorren bueltatu ginan, 10 orduko biajia aurretik zaukagun eta.
Furgonan sartu eta aide!!! Etxera!!! Danok poz pozik!!! Aber hurrengo urtian etortzeko aukerarik daukagun!!!
Super wpis. Pozdrawiam i czekam na więcej.
ErantzunEzabatu