Moskowa Cerbillonara eskiekin
2018/04/21 Moskowa Cerbillonara eskiekin
Aspalditik begiz jota neukan plan hau, baina orain arte ez jata aukeria suertatu.
Lasterketetako denboraldixa bukatu arren, negu gogor honen ondorio, mendira juteko baldintzak ez dira izan seguru ibiltzeko, nere uste apalian. Elur asko eta tenperaturek gora behera askokin segitzen zaben apirilian, eta ezagutzen nauzuenok badakizue oso klaru ikusten ez badot, ez nijuala.
Gorka lankidiak komentatu zidan Apirilan 21-22ko astebukaeran ona zetorrela, eta mendira juteko asmua zeukala. Ia animatuko nintzan. Aukera politxa izan leiken. Javiri ere komentatu genion, baina Javik ezin zuala. Beraz, mano a mano plana egiten hasi ginan.
Mendixa oso arriskutsu zauan oindiok. Aurreko larunbatian metro bete elur bota zuan, eta asteartera arte ez zuan ematen egonkortzen hasiko zanik. Halere, asteazkenetik aurrera eguraldi ona eta berua espero zan, egunetik egunera beruo, igandera arte. Goraino estabilizatu ahal zuala ematen zuan, baina inzertidunbre handixa zauan, ia benetan estabilizatzen zan, ze bestela, 3000mtatik 1500mtarainoko elurjausi brutalak pasau ahal ziran goixa ze kargauta zauan ikusitxa.
Aukera ezberdinak aztertzen hasi ginan. Infiernos aldetik bueltaren bat, Bachimañako aterpetxian lo itxen, Perdido ingurutik zeozer Gorizen lo itxen eta abar. Edozein kasutan, eguerdirako aterpetxian egotia komeni zan tenperatura altuengatik, edo ipar orientaziua zeukan aktibidaderen bat in.
Bi puntu horien artian, Vignemaleko mendikatia. Ufffa, zenbat aukera eskaintzen ditxuan menditzar honek!!! Eta horrela, Gorkari, aspalditik begiz jota neukan plan bat proposatu nion.
Aktibidade hau itxeko ritmo politxian ibiltzia eta jeisteko teknika aparta eukitzia biharrezkua zan, eta Gorkak bi baldintza horiek betetzen ditxu. Horrez gain, gazte izatia eta super motibauta egotia ere bere alde. Eta horrela bota nion Moskowa eskixekin bajatzeko baldintza onak egon ahal ziala astebukaeran.
Igoera ixa osua Mendebaldera begira dago, eta goi goiko zatixa (3000mtatik gora) Hegora begira. Hau da, jeitsieran zati handi bati eguerdixa pasa arte ez dio eguzkixak ematen, eta gainera, Tapou hegoaldian daukanez, honek ere babesten dau eguzkitxik. Ara bailara luzian porteua da pereza ematen zigun bakarra.
Aurten mendixan ibiltzeko aukera askorik ez dot euki, eta nere bertiguan tolerantzia minimotan zauan, ohitxube. Halere, plan honetarako kriston goguak neuzkan, eta hau itxeko momentu aproposa izan leiken, elurra egonkortzen bazan eta elurjausi arriskua bajatu.
Baina negu osua mendixan ibilibe nauanez, mendixan malda horretan eskiatzera ohitzia ondo etorriko jatan. Eta zapaturako beste plan bat proposatu nion Gorkari. Otal ekialdetik. Plan motxaua, eta zati espuestua ere motxaua. Ondoren, lotarako materixalakin igo Cerbillonako kasetara, eta domekan handik egin Moskowa
Egoeren berri jakin nahixan, asteazkenian bujarueloko aterpetxera deitxu genduan. Momentu horretan arriskutsu zaola mendira urtetzeko, elurjausi arriskuen eskalan bostetik 4ko arriskua ematen zabelako. Halere, pare bat egunetan egonkortuko zabala. Hori bai, edozein ekintza itxeko goizez ibili bihar ginala.
Astebukaera gerturatu ahala, zapaturako eguraldi baldintza onak mantentzen zian, baina zapatu gabian lainua sartu ahal zala, eta iganderako ez zuala elurra gogortuko (gabeko rehielorik ez zala egongo) ematen zuan. Beraz, aproposaua ematen zuan Cerbillonara zapatuan jutia, nahiz eta itsu itsuan, nola zauan jakin gabe ginduazen.
Barixakuan 10ak aldian allau ginan aterpetxera. Hurrengo eguneko motxila prestatu eta zuzenian lotara. Goizeko 3:50etan iratzargailua. Jaiki, gosaldu eta 4:40 inguruan martxan ginan.
Dudatan egon ginan zapatillekin egin gerturaketa edo behetik zuzenian eskiatzeko botak jantzitxa. Azkenian botekin jun ginan.
Hasi eta segitxuan zaozen neberuak, baina bi ordu pasatu arte ez genduan elur jarraixa bilatu, eta orduan jarri genitxuan eskixak
Eskixak jarri eta orduerdi inguruan allau ginan Cerbillonarreko aterpetxera
Hortik zuzenian ekialderuntz, goruntz hasi ginan. Bazakigun bajatzen zan errekastuan ezkerretik ixo bihar ginala. Elurjausi galant bat zauan beheraino, eta hori ez harrapatzeko, zuzenegi hasi ginan ixotzen.
Momentu batian erdi eskalatzen zatitxo bat ixo eta topatu genduan igoerako bidia.
Goiko partian ere elurjausi gehixo zaozen. Behian ikusi genduana zan handixena, seguruenez Monferrateko marmoladatik bertatik jausitxakua izango zan. Aurreko egunetan elurjausi aktibidade handixa egon zala igartzen zan. Horrek segurtasun handixa eman zigun, ematen zuan purgau biharrekua purgauta zaola, jausi biharrekuak jausitxa. Ufffa, eskerrak!!!
Igoerako lehenengo zati honetan hankamarka batzuk zaozen, baina ez zaben goruntz segitzen. Ez dakigu norbait ixoko zan honaino, baina aurreko egunetan zauan arriskua ikusitxa...
Krokisetan begira, eskixen egin izanan erreferentzia gehixegirik ez zauan, baina Xabi Gatonek bazaukan bere blogian aipamena. Hauek maila handixa dauke eskixekin, eta horrek errespetua ematen zigun, baina 45-50º eskiatzeko gai ginala argi zaukagun, batez ere udaberriko baldintzekin. Beti ere ikusi bihar ze baldintza topatzen genitxuan
Eguna argitzen, Moskowa korredoria urrutitik ikusi genduan. Bestela, gora allau eta parez pare euki arte ez da ikusten. Inguruko mendixetan esperota baino elur gutxio ikusten zan, 3000mtan 4 metrotik gora egon bihar zala kontutan hartzen. Baina konturatu ginan ondo purgauta zaola. Panticosa ingururutz begiratzen dana zuri zuri ikusten zan, baina Vignemaleren alde guzti honetan 1500m inguruko paretzarrak eta maldatzarrak daoz, eta ez zauan oso txuri, haitz guztiak ondo purgauta zaozen.
Tapou eta Moskowan arteko lautadatxuan gaozen, azkenian parez pare resaltia eta Tapouko iparra, oso eskiablia baitxa ere. Baina gaurkuan atentziua Moskowan zaukagun.
Purgauta eta pelauta egon arren, Xabin goiko argazkixan ikusten dan resaltia oso tapauta zauan. Hauek jeitsi zaben lekutik elurra bajau izanan kanaltxo bat zauan, eskiatzeko zaila, patineko kantuak ezin elurra ikutu. Baina ezkerreko haitz guztia tapatuta zauan, zati zabal bat ikusten zan resaltian gainian. PRIMERAN!!!! IUJUUUU!!!!
Oso momentu onian allau ginan Tapou eta Moskowan arteko lautadatxora. Justu orduantxe hasitxa zauan eguzkixa ematen. Goizeko 9ak pasatxo izango zian. Oindiok pateillua geratzen zan gora, baina ya por fin aurrez aurre geunden gure helburuakin.
Hemendik, eta ikusten zan baldintzekin, oso errexa ematen zuan.
Jota berotu eta Lady Listerreko leporuntz ixotzen hasi nintzan super motibauta. Gorka atzian geratzen hasi zan. Esan nion astixak ematen bazian goiko argazkixan gorriz daon "linea esquiada"tik jeitsiko nuala, eta berriz ixo eta berakin jeitsi berak nahi zuan lekutik.
Hainbeste bero egin bihar zuan, beldurretan geundela aber eguzkixak bide hori txafauko ote zuan, eta hori pasatuz gero, marra berdia daon jeitsiera egiten saiatuko ginan, kerizpia berandu galtzen duan tubua. Gorkak, bigarren lerro horretatik ixotzia erabaki zuan, hortik jeitsiera nola izan leiken ikusteko.
Ni jeitsi nahi nuan lekutik gora nijuan. Ixotzeko primeran zauan elurra. Iritsi nintzan Lady Lister baino pixka bat goragora. Baina goitxik... beste itxura bat zeukan. Sekulako malda zeukan. Ez nintzan ausartu bakarrik jeistera, nahiz eta baldintza onak zaudela ematen zuan.
Goixan eguzkixak ematen zion lekuan pixkatxo bat bigundu zuan, baina oindiok gogortxo zauan. Baina, demaseko malda dauka honek!!! pentsatu nuan
Nik uste urtetik urtera bildur gehixo hartzen ari naizela. Garai batian erretz bajatuko nuan hori bakarrik. Baina oin kriston errespetua ematen zidan.
Parez pare neukan glaziarra eta Pique Longue. Hemen bai, elurra lepo ikusten zan. Russellen kobak elurran altueran zauden (udan goian geratzen dira).
Gorka iritsi bitartian, Cerbillonako tontorra in eta glaziarrera bajau nintzan eskiatzen eta Cerbillonako lepora jun nintzan. Hemendik ere badago beste jeitsiera klasiko bat, Cerbillonako Kanal handia (entzun dot batzuk bajauta dakela, baina interneten ez dot ikusi erreferentziarik), eta honako sarrerak ze itxura zeukan ikustera jun nintzan. Uffa, goiko partian haitz asko ikusten ziala begitandu jatan. Purgatuegi zaola, seguruenik elur gehixegi eukiko zualako kanaletik purga handixa egongo zala iruditu jatan
Tensio pixka bat neukan gainean, ondoren etorriko zan jeitsieran neukan burua. Horregatik ez nitxuan argazki asko atara, baina bai bideoren bat (behean ikusi leike bideua)
Eta horretan, Gorka Lady Lister lepora allau zala ikusi nuan eta berriz ere Cerbillonako tontorrera jun nintzan
Tontorrera allau nitzanian, Gorka kranpoiak kentzen zabilen. Esan zidan berak ixo zaban tubuan alternatiba ez zaola batere ondo. Elurra jeistian kanala zaola, zulua tubo erdixan, eta sarrerako malda ere oso pikua zala, aldapa handixaua zeukala. Gainera horra sartzeko asko itxoin bihar genduan eguzkixak emateko. Beraz, ez zauan dudarik, nik ixotakotik bajauko ginan, Xabi Gatonek eta bajau zabenetik.
Zeoze azkarra pikatu eta abantau ginan beheruntz. Nik uste bixok geneukala Moskowa itxeko tensiua.
Ni aurretik abantau nintzan beheruntz eskiatzen. Baina ertza laga eta maldan sartzeko momentuan kangelua sartu jatan, jajaja. Mutxa pierra y mutxa hostia, baina mendixan potruak ixotzen jataz, eta aurten batere ibilibe oindiokan gehixo!!
Gorkak bai, bi potrokin, aurre hartu eta bera hasi zan bajatzen.
Denbora honetan malda eguzkitan egon arren, ez zuan elurra gehixegi eraldatu, malda hau 3000mtatik gora daolako. Sopa delux zaon, baina kapa oso fina.
Zati bat Gorkak, beste bat nik. Txandaka hasi ginan bajatzen. Udaberriko baldintzak egon arren, ez zan komeni estropozurik egiterik. Elurjausixen surkuek ere ez ziguten gehixegi disfrutatzen lagatzen. Baina egixari zor, kriston baldintza onak aurkitxu genitxuan. Oin hemendik begiratzen, penaz ez nualako birritan bajatu. Baina momentu hartan... Zezena parian eukitxa zela aldatzen dan perspektibia, kar kar kar
Behin zailtasuna pasatuta lasaitu ginan eta 1200mtako jeitsiera zaukagun aurretik. Nik pertsonalki pentsatzen nuan gehixo disfrutatuko genduala geratzen jakunakin. Mendebaldera orientatutako jeitsiera zuzen-zuzena da. Baina elurjausi bola gogorrak zaozen, seguruenik pare bat astetan desagertuko dianak. Elurra ere leku batzutan ustel xamar zauan. Halere beste leku batzutan bai, gozatzeko udaberrikua zauan eta gozatu genduan.
Cerbillonarreko txabolan 11:30etarako geunden zeoze jan ondoren. Eta oin zer?
Hurrengo egunian Otal itxeko asmua zaukagun, beraz, Bujaruelon lo egingo genduan baitxa ere. Bujaruelora bajauez gero, 13:30 ingurutik gabera arte ospakizunetan garagarduak eraten, mozkor ederra hartu bihar genduan. Hori saihesteko, aktibidadia pixkat luzatzia pentsatu genduan. Cerbillonako kanal zuzena behetik ikustia proposatu nion Gorkari. Bero itxen zuan, fusiozko elurjausixen arriskua beraz. Baina behetik ematen zuan dana purgauta zaola, eta bada ezpada al loro genbiltzan zaratarik entzuten bagenduan.
Goixan, glaziarrian, kanal honen sarrerara gerturatu nintzanian, segitxuan allau nintzan. Behetik aldiz, esperota baino bide luziagua egin genduan. Berua, nekia eta loguriakin azkenian pare bat ordu jun ginan mantxo mantxo kanalan sarreraraino.
Goixan elur asko ez zauala ikusten zan. Halere, normalian eukitzen duan resaltia nahiko juntauta zaola ematen zuan. Edozein kasutan oso zuzena da, 1500metro deskansorik gabe. Bestian tensiua pasau banuan, honetan ez dot nahi pentsatzia ere, kar kar kar.
Hau ikusi eta buelta beheruntz. Oin bai, Bujaruelora bajatzeko desiatzen gaozen garagardo fresko edar bat hartzera eta hanka egosixak botetatik ateratzera.
Lainotzen hasitxa zauan dagoeneko. Lainuak eguzkixan berotik babesten gintuan, baina hurrengo egunerako rehielua kaltetuko zuan. Eskerrak gaurkuan egin genduan Moskowako plana. Bai asmau ere. Bai tokau ere, egun aparta!!
hemen Wikiloc-eko lotura
Eta hemen ikusi leikezue egun honetako bideua:
Aspalditik begiz jota neukan plan hau, baina orain arte ez jata aukeria suertatu.
Lasterketetako denboraldixa bukatu arren, negu gogor honen ondorio, mendira juteko baldintzak ez dira izan seguru ibiltzeko, nere uste apalian. Elur asko eta tenperaturek gora behera askokin segitzen zaben apirilian, eta ezagutzen nauzuenok badakizue oso klaru ikusten ez badot, ez nijuala.
Gorka lankidiak komentatu zidan Apirilan 21-22ko astebukaeran ona zetorrela, eta mendira juteko asmua zeukala. Ia animatuko nintzan. Aukera politxa izan leiken. Javiri ere komentatu genion, baina Javik ezin zuala. Beraz, mano a mano plana egiten hasi ginan.
Mendixa oso arriskutsu zauan oindiok. Aurreko larunbatian metro bete elur bota zuan, eta asteartera arte ez zuan ematen egonkortzen hasiko zanik. Halere, asteazkenetik aurrera eguraldi ona eta berua espero zan, egunetik egunera beruo, igandera arte. Goraino estabilizatu ahal zuala ematen zuan, baina inzertidunbre handixa zauan, ia benetan estabilizatzen zan, ze bestela, 3000mtatik 1500mtarainoko elurjausi brutalak pasau ahal ziran goixa ze kargauta zauan ikusitxa.
Aukera ezberdinak aztertzen hasi ginan. Infiernos aldetik bueltaren bat, Bachimañako aterpetxian lo itxen, Perdido ingurutik zeozer Gorizen lo itxen eta abar. Edozein kasutan, eguerdirako aterpetxian egotia komeni zan tenperatura altuengatik, edo ipar orientaziua zeukan aktibidaderen bat in.
Bi puntu horien artian, Vignemaleko mendikatia. Ufffa, zenbat aukera eskaintzen ditxuan menditzar honek!!! Eta horrela, Gorkari, aspalditik begiz jota neukan plan bat proposatu nion.
Aktibidade hau itxeko ritmo politxian ibiltzia eta jeisteko teknika aparta eukitzia biharrezkua zan, eta Gorkak bi baldintza horiek betetzen ditxu. Horrez gain, gazte izatia eta super motibauta egotia ere bere alde. Eta horrela bota nion Moskowa eskixekin bajatzeko baldintza onak egon ahal ziala astebukaeran.
Igoera ixa osua Mendebaldera begira dago, eta goi goiko zatixa (3000mtatik gora) Hegora begira. Hau da, jeitsieran zati handi bati eguerdixa pasa arte ez dio eguzkixak ematen, eta gainera, Tapou hegoaldian daukanez, honek ere babesten dau eguzkitxik. Ara bailara luzian porteua da pereza ematen zigun bakarra.
Aurten mendixan ibiltzeko aukera askorik ez dot euki, eta nere bertiguan tolerantzia minimotan zauan, ohitxube. Halere, plan honetarako kriston goguak neuzkan, eta hau itxeko momentu aproposa izan leiken, elurra egonkortzen bazan eta elurjausi arriskua bajatu.
Baina negu osua mendixan ibilibe nauanez, mendixan malda horretan eskiatzera ohitzia ondo etorriko jatan. Eta zapaturako beste plan bat proposatu nion Gorkari. Otal ekialdetik. Plan motxaua, eta zati espuestua ere motxaua. Ondoren, lotarako materixalakin igo Cerbillonako kasetara, eta domekan handik egin Moskowa
Egoeren berri jakin nahixan, asteazkenian bujarueloko aterpetxera deitxu genduan. Momentu horretan arriskutsu zaola mendira urtetzeko, elurjausi arriskuen eskalan bostetik 4ko arriskua ematen zabelako. Halere, pare bat egunetan egonkortuko zabala. Hori bai, edozein ekintza itxeko goizez ibili bihar ginala.
Astebukaera gerturatu ahala, zapaturako eguraldi baldintza onak mantentzen zian, baina zapatu gabian lainua sartu ahal zala, eta iganderako ez zuala elurra gogortuko (gabeko rehielorik ez zala egongo) ematen zuan. Beraz, aproposaua ematen zuan Cerbillonara zapatuan jutia, nahiz eta itsu itsuan, nola zauan jakin gabe ginduazen.
Dudatan egon ginan zapatillekin egin gerturaketa edo behetik zuzenian eskiatzeko botak jantzitxa. Azkenian botekin jun ginan.
Hasi eta segitxuan zaozen neberuak, baina bi ordu pasatu arte ez genduan elur jarraixa bilatu, eta orduan jarri genitxuan eskixak
Eguna argitzen, Cerbillona urruti oindiok, esperota baino elur gutxio goixan |
Cerbillonarreko txabola |
Hortik zuzenian ekialderuntz, goruntz hasi ginan. Bazakigun bajatzen zan errekastuan ezkerretik ixo bihar ginala. Elurjausi galant bat zauan beheraino, eta hori ez harrapatzeko, zuzenegi hasi ginan ixotzen.
Momentu batian erdi eskalatzen zatitxo bat ixo eta topatu genduan igoerako bidia.
Goiko partian ere elurjausi gehixo zaozen. Behian ikusi genduana zan handixena, seguruenez Monferrateko marmoladatik bertatik jausitxakua izango zan. Aurreko egunetan elurjausi aktibidade handixa egon zala igartzen zan. Horrek segurtasun handixa eman zigun, ematen zuan purgau biharrekua purgauta zaola, jausi biharrekuak jausitxa. Ufffa, eskerrak!!!
Ara bailara, hor behetik gentozen |
Altuera hartzen, kerizpetan |
http://www.xabigaton.com/2013/05/cerbillona-3247m-corredor-de-la-moskowa.html |
Tapou eta Moskowan arteko lautadatxuan gaozen, azkenian parez pare resaltia eta Tapouko iparra, oso eskiablia baitxa ere. Baina gaurkuan atentziua Moskowan zaukagun.
Purgauta eta pelauta egon arren, Xabin goiko argazkixan ikusten dan resaltia oso tapauta zauan. Hauek jeitsi zaben lekutik elurra bajau izanan kanaltxo bat zauan, eskiatzeko zaila, patineko kantuak ezin elurra ikutu. Baina ezkerreko haitz guztia tapatuta zauan, zati zabal bat ikusten zan resaltian gainian. PRIMERAN!!!! IUJUUUU!!!!
Moskowan eguzkixa ematen hasi berri |
Hemendik, eta ikusten zan baldintzekin, oso errexa ematen zuan.
Jota berotu eta Lady Listerreko leporuntz ixotzen hasi nintzan super motibauta. Gorka atzian geratzen hasi zan. Esan nion astixak ematen bazian goiko argazkixan gorriz daon "linea esquiada"tik jeitsiko nuala, eta berriz ixo eta berakin jeitsi berak nahi zuan lekutik.
Hainbeste bero egin bihar zuan, beldurretan geundela aber eguzkixak bide hori txafauko ote zuan, eta hori pasatuz gero, marra berdia daon jeitsiera egiten saiatuko ginan, kerizpia berandu galtzen duan tubua. Gorkak, bigarren lerro horretatik ixotzia erabaki zuan, hortik jeitsiera nola izan leiken ikusteko.
Ni jeitsi nahi nuan lekutik gora nijuan. Ixotzeko primeran zauan elurra. Iritsi nintzan Lady Lister baino pixka bat goragora. Baina goitxik... beste itxura bat zeukan. Sekulako malda zeukan. Ez nintzan ausartu bakarrik jeistera, nahiz eta baldintza onak zaudela ematen zuan.
Goixan eguzkixak ematen zion lekuan pixkatxo bat bigundu zuan, baina oindiok gogortxo zauan. Baina, demaseko malda dauka honek!!! pentsatu nuan
Nik uste urtetik urtera bildur gehixo hartzen ari naizela. Garai batian erretz bajatuko nuan hori bakarrik. Baina oin kriston errespetua ematen zidan.
Parez pare neukan glaziarra eta Pique Longue. Hemen bai, elurra lepo ikusten zan. Russellen kobak elurran altueran zauden (udan goian geratzen dira).
Gorka iritsi bitartian, Cerbillonako tontorra in eta glaziarrera bajau nintzan eskiatzen eta Cerbillonako lepora jun nintzan. Hemendik ere badago beste jeitsiera klasiko bat, Cerbillonako Kanal handia (entzun dot batzuk bajauta dakela, baina interneten ez dot ikusi erreferentziarik), eta honako sarrerak ze itxura zeukan ikustera jun nintzan. Uffa, goiko partian haitz asko ikusten ziala begitandu jatan. Purgatuegi zaola, seguruenik elur gehixegi eukiko zualako kanaletik purga handixa egongo zala iruditu jatan
Tensio pixka bat neukan gainean, ondoren etorriko zan jeitsieran neukan burua. Horregatik ez nitxuan argazki asko atara, baina bai bideoren bat (behean ikusi leike bideua)
Eta horretan, Gorka Lady Lister lepora allau zala ikusi nuan eta berriz ere Cerbillonako tontorrera jun nintzan
Gorka Lady Lister lepuan. eskumatan Cerbillona |
Zeoze azkarra pikatu eta abantau ginan beheruntz. Nik uste bixok geneukala Moskowa itxeko tensiua.
Ni aurretik abantau nintzan beheruntz eskiatzen. Baina ertza laga eta maldan sartzeko momentuan kangelua sartu jatan, jajaja. Mutxa pierra y mutxa hostia, baina mendixan potruak ixotzen jataz, eta aurten batere ibilibe oindiokan gehixo!!
Gorkak bai, bi potrokin, aurre hartu eta bera hasi zan bajatzen.
Denbora honetan malda eguzkitan egon arren, ez zuan elurra gehixegi eraldatu, malda hau 3000mtatik gora daolako. Sopa delux zaon, baina kapa oso fina.
Gorka aurretik bajatzen Moskowa |
Gorka jeitsi ondoren |
Ni jeitsi ondoren |
Cerbillonarreko txabolan 11:30etarako geunden zeoze jan ondoren. Eta oin zer?
Hurrengo egunian Otal itxeko asmua zaukagun, beraz, Bujaruelon lo egingo genduan baitxa ere. Bujaruelora bajauez gero, 13:30 ingurutik gabera arte ospakizunetan garagarduak eraten, mozkor ederra hartu bihar genduan. Hori saihesteko, aktibidadia pixkat luzatzia pentsatu genduan. Cerbillonako kanal zuzena behetik ikustia proposatu nion Gorkari. Bero itxen zuan, fusiozko elurjausixen arriskua beraz. Baina behetik ematen zuan dana purgauta zaola, eta bada ezpada al loro genbiltzan zaratarik entzuten bagenduan.
Elurjausi aztarnak pasatzen |
Goixan, glaziarrian, kanal honen sarrerara gerturatu nintzanian, segitxuan allau nintzan. Behetik aldiz, esperota baino bide luziagua egin genduan. Berua, nekia eta loguriakin azkenian pare bat ordu jun ginan mantxo mantxo kanalan sarreraraino.
Cerbillonako kanal zuzena. Hurrengo batian?? |
Hau ikusi eta buelta beheruntz. Oin bai, Bujaruelora bajatzeko desiatzen gaozen garagardo fresko edar bat hartzera eta hanka egosixak botetatik ateratzera.
Moskowara igoeran azpitxik pasazen berriz |
Orain bai, atzera begiratuta beste itxura bat!!! |
Powered by Wikiloc
Eta hemen ikusi leikezue egun honetako bideua:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina