Elur nahiz eguzkitan elkartuko gaituk

Karakatera ixotzen naizen bakoitzian hango plaka batian jartzen duana irakurtzen dot (beno, onezkero buruz ere badakit, kar kar kar) oso bertso politxa.
Eta elurra daonian ixotzen naizenian, gainera blogian zintzilikatu:

Lagun hintzenik Alex
Ezin dogu uko
Gure adiskidantza
ez dok agortuko
Sortaldean Izarraitz
Sartaldean Urko
Elur nahiz eguzkitan
gaituk elkartuko
Karakateko gaina
dok horren lekuko


Eztakit nork egindako bertsua dan, baina badakit Edu Uribe lagun batzukin plaka jartzen ibili zala, Plaentxiko ezagun hau hil zanian.

Iruzkinak