Elurjausi ikastaroa. ACNA-STA1

Azkoitiako Anaitasuna mendi elkartiak antolatuta, elurjausi ikastaro bat zaola ikusi nuan.
Nahiko obsesionatuta nago segurtasunakin, eta aurten horrelakoren bat egitia aurrikusita neukanez, apuntatu egin nintzan!

ACNA (Associació pel Coneixement de la Neu i les Allaus) erakundeak STA1 eta STA2 ikastaroak ziurtatzen ditu. Guk ACNAko Eduardo Gonzalez (Mountain Lines) egin genuen teorikoa Azkoitian, eta praktikorako Araneko haranean dagoen Saboredoko aterpetxera jun ginan, eta beste bi irakasle batu ziran, Jabier Barro eta Montse Bacardit (azken honek Lauegiko nibologia parteak egiten ditu Jordi Gavalda eta abarrekin).
Ikastaro honetan pila bat ikasi eta disfrutatu doten sentsaziua daukat. Zalantzarik gabe, danori gomendatzeko ikastarua da.
Guk luxuzko irakasleak eduki genituen, baina ez dago Araneraino joan beharrik ikastaroa egiteko. ACNAk zertifikatuta, Canfranc-eko Alurten ere egin daiteke, edo Esqui Libre eta Nafar Gideri esker Ikastaroa euskaraz ere egin daiteke.

Kuriosidadia daukanantzat, ikusi genitxuan gauza asko Maxixatzen-en argitaratutako artikuluan oso ondo deskribatuta daoz. Egixari zor, teorixia aldatzen dixe, eguneratzen, azken aportazio eta ikerketeri esker. Nik lehenago ere eginak dauzkat ikastarotxo batzuk, eta gauza batzuk aldatu dira. Horregatik, biharrezkua ikusten dot eguneratzia.
Azkoitian ikastaro teorikuan

Halere, alde hain teknikua albo batetara utzi, eta ni gehixen harritxu nauana kontatu nahi dot.
Teorikua esplikatzian gauza hauekin harritxu nintzan:
  • Elurjausixetan hildakuen erdixak traumatismuengatik izaten dira. Beraz, EBA (Elurjausien Biktimak Aurkitzekoa, DVA Detector Victima Avalancha edo lehen ARVA deitzen zena) baino garrantzitsuagoa da kaskua eramatea, jantzita noski, eta igoeran ere bai!
  • Beste bi laurdenak Hipotermia eta Asfixiagatik hiltzen dira, neurri berian.
  • EBA+Zunda+Pala, hirurak erabiltzen aurkitzen da biktima azkarren. Zunda normalean ahazten zaigu, praktiketan gutxitan erabiltzen dogulako, baina ezinbestekoa da elur kantitate handiegia alperrik ez mugitzeko, eta ondo afinatu edo ez, pare bat tonelada elur gehiago mugitzeaz ari gaitezke hizketan (4m3 elur)
  • Basoak leku segurutzat hartu izan ditugu, baina pistetan jartzen dituzten ballen antzera, haizeak elurra eramatetik babestu ez ezik, elur metaketa handia egon daiteke baso inguruan. Gerturatzerako orduan Kontuz, elur askorekin ez dago leku segururik!!
  • Subontzientearen tranpak: Jakina da gure erabakien %95a subkontzienteak hartzen dituela. Oso izaki biologikoak gera. Askotan jendea inpresionatzeko, norbere autokontzeptua hazteko, tontorra edo jeitsiera ikaragarri bat egin dozula esateko (sare sozialetan zintzilikatzeko), taldeak onartua izateko edo beste hainbat faktorek arriskua ondo ez ebaluatzera eta marroi batean sartzera eramaten gaitu. Garrantzitsua da elkarren artean komunikatzea, eta klaru ikusten ez dozunian taldetik aldendu, eta arriskurik ez hartzeko sena jarraitu.
  • Talde mixtuetan (mutil eta neskak daudenetan) istripu gehixo egoten dira, eta elurjausixek harrapatutako %95a mutilak. Oso biologiko matxoalfa gera! kar kar kar
  • Taldiek segurtasun sentsaziua ematen dabe. Esperientziak segurtasun sentsaziua ematen dau. Elurjausixetarako tramankuluak eramatiak segurtasun sentsaziua ematen dau. Elurjausi ikastarua eginda eukitziak segurtasun sentsaziua ematen dau. Kontuz tranpa hauekin ere
  • Elurjausixak harrapatzen bazaitxu, eskixak eta bastoiak kendu, baina motxila EZ! Zerealekin pasatzen dan bezela, zenbat eta bulto handixagua goixan geratzen da, eta xehetutako zerealak poltsan barrenian. Hau da, motxila jantzitxa daramazunian goixan geratuko zera (AIRBAG motxilan efektua). Diotenez, elurretako motorrak elurjausixetan goixan geratzen ziran, eta jendia elurpian.
  • Elurjausixan egin biharrekua: ahoa estali (buff batekin edo), kroketarena egin eskape gertuena dagoen alderuntz, eta gelditzera dixenian motxila sorbaldatik kontrako besuakin eutsi eta aho parian ukalonduakin babestuta haize leku bat sortu. Beste besua gora altsatu, lehen bait lehen aurkitua izateko.


Montse esplikatzen

Hiru pala ezberdinen gonbaraketa

Edu zutabeko testa egiten
Praktikuan gauza hauek deitu zidaten atentziua

EBA ezberdinak ikusi genitxuan martxan. Askotan ez dakizu zer erosi, ez dakizu zergaitik balixo daben batzuk beste batzuk baino gehixo. Praktika hauetan klaru ikusi genitxuan gauza batzuk:
  • Gaur egun analogiko bat edukitzia atzerapen handi bat da. Antena batekuak ez du bestien mailako emaitza ematen, baina gutxienez digitala izatia. Antena bat, bi eta hiruko aldia, bakarrak direkzio bakarra hartzen dau, Bi antenak X eta Y ardatzak, eta hiru antenak X, Y eta Z ardatzak, hau da, luzera, zabalera eta sakonera.
  • Distantzia, merkienek 40 metro hartzen ditxue. garestixauek 60 metro. Hiru dimentsiotan gabizenian eta elurjausi bat egon dan zonan, aldia dago. Merezi dau pixka bat urrutiragoko gaitasuna daukana erostia.
  • Multivictima Flagging-a. Biktima bat baino gehiago daonian, digitalek gertuen daona markatzen dabe. Ondoren, ez da erretza hurrengo biktimara jutia. EBA batzuk Flagging-a daukate, hau da, banderatxo baten sinbolua. Biktima bat aurkitxutakuan horri sakatzen diozu, eta horren seinalea kentzen dizu hurrenguan bila juteko. Bestela, pertsona atera eta EBA deskonektatu beharko litzaioke, baina Flagginarekin, talde bilaketa egiterakuan bat atera aurretik taldeko norbait beste baten bila jun leike
  • Gauzak eskura: Normalian pala eta sonda motxilan barrenian sartzen ditxugu, ez diralako erabiltzen. EBA erropen azpixan eramatia gomendatzen dabe. Bihar danian ateratzen denborarik ez galtzia garrantzitsua da, beraz, zenbat eta eskurago, hobe! EBA batzuk paparrian gordetzeko poltsatxua dauke, hori abantaila da. Guriak ez dauka poltsarik, eta orduan erropa azpitik askatu eta goma eta guzti atera bihar da. Praktiketan bestiak biktiman bila zabizen bitxartian, gu oindiok EBA ateratzen ari ginan!!
  • Palak zenbat eta kerten handixagua, orduan eta elur gehixo mobitzen dau.
  • Hitz egin, koordinatzeko onena elkarrekin hitzegitia da, eta horrela egiten da bilaketa bat efektibuago
  • Mendira urten aurretik EBAk konprobatu, eta ikusi bakoitzak zelakua daukan. Bilaketa egiteko orduan koordinatzeko garrantzitsua da jakitia zeintzuk dauken bilaketarako onenak diranak, eta batzuk bila dabizen bitxartian, bestiek zuluak egiten denbora hobeto aprobetxatuko dabe.
EBA gomendiorik ezin dot eman, asko ez ditxutelako ezagutzen, baina gure taldian zauden bi modelo aipatuko ditxut, zalantzaripe hobetuen funtzionatu zabelako:
+PIEPS DSP
+Ortovox 3+
+Mammut en Pulse Barrivox 
 
(Azpiko komentariotan hau ere gomendatzen du taldeko batek. Ez dakit nor zaren, baina eskerrik asko!! Gure taldian ez zan halako EBArik egon, eta ezin denera iritsi
Asko ikasi eta Edarto pasa genuen. Dena dela nik Mammut en Pulse Barrivox EBA ere gomendatuko nuke.)

**ondoren artikulu hau irakurri dot Analogikuak ez erabiltzeko esanaz:
http://www.cafannecy.fr/proteger/1288-dva-analogiques-attention-danger
Gorriz markatutako analogiko hauek dira deskatalogatutakoak, seguruak izateari utzi diotelako.





3 biktimekin bilaketa egiten
Badaoz beste asko ere, oso onak. Neretzat garrantzitsuena, Digitala, 3 antenatakua, Multivictim Flagging-a daukana, eta 60 metroko bilaketa. Bi hauek hori dana eta gehixo betetzen dabe.

Beno, eta gehixo ez dizuet kontatuko, ikastarua egin, zalantzaripe!!! Ez zerate damutuko!!!

Hemen ikastaroko bideo koxkor bat:
 


Post honen harira, EBA (Elurjausien Biktimak Aurkitzekoa, DVA Detector Victima Avalancha edo lehen ARVA deitzen zena) izena euskaratzearen inguruan, ikastaroko lagunen laguntza eta Alexen txioeri esker Berriako @estiloliburua ren laguntza ere eskertu nahi dot




Iruzkinak

  1. Asko ikasi eta Edarto pasa genuen. Dena dela nik Mammut en Pulse Barrivox EBA ere gomendatuko nuke.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina