Untzillatx diagonal handia

Katu hankak gehixo jantziko ez nitxuala pentsatuta naukan arren, Urresteiko krestara juteko flana egin genduan arrangurazko domeka batetan. Halere, eguraldixa ez zauan oso egonkor eta plana aldatzia pentsatu genduan Atxarten bertan.
Abuztuan Txiriosekin Urresteitik bajatzen gentozela, bi mutil neskatilla batekin Untzillatxera igotzen ikusi genitxuan diagonal handitik. Eurekin berba itxerakuan, neskatillak (10 bat urte eukiko zitxuan) poz pozik esan zigun Brankaren gainean daguan koban gaba pasatzeko asmua zaukela.
Untzillatxeko kobako sarrera

Plan harekin akordauta, eta egualdixan fidagarritasun ezakin, sokak albo batera laga, eta Untzillatxera abantau ginan.
Haizia eta eguzkirik ez, nahiko fresko igoera osuan, baina planak merezi izan zaban. Ez dago urrutira jun biharrik horrelako mendibuelta politxa emateko.

Altuera derrepente hartzen juten zera, eta behin urresteiko krestan bukaeran azpixan, lau hankatako bidia hasten da. Gidetan jartzen duanez, II eta III graduko pasuak hasten dira organo tubo batzutatik igaro bihar dalarik. Ez da batere zaila, baina labaintziakin kontuz ibili bihar.

Zati hori pasatuta, koba derrepentian agertzen da, berba pixkat egiteko leku aproposa, egualdi txarran aitzakixan mokadutxo bat janaz. Paradisua horrelako egun batian!

Hemendik tontorrera ertz zabal bat dago, oso politxa, Durangaldian erdi erdixan dagolako tontor hau, EHko Suitzan!
Atzian Atxarte, Alluitz eta Anboto, barrenian Udalatx eta aurrian monigotia hotzez
Hemendik tontorrera egin genduan, eta Mañariara bajatu markak segitzen. Ondoren Mañarian GR bat hartu eta Atxartera eraman gintxuan zuzenian. Magic Line honekin borobildu genduan egun berezi hau.
Untzillatxeko tontorra atzian
GPSan datuetan ikusi leikezuez buelta honen nundik norakuak

Iruzkinak