Diablos ertza, Costerillou ertza eta Balaitous

Izenburuak dioen bezela, astakeri bat egitea planteatu zidan Txiriosek. Urriko azkenengo hego haiziak aprobetxatzen, eta elurrak hasi aurretik, azkenengo kartutxua izan zeikienari txispak atara nahi zizkion
Azken hilabeteetan ertzak itxen ibili geranez, soltura pixka bat hartuta onuzkero, ertzen denboraldixa bukatzeko zer hoberik, Diablos eta Costerillou, bi ertz batu eta Balaitousan tontorrian bukatzia baino.
Erronka ez zan makala: normalian bi ertz hauetako bakoitza separauta itxen da. Gidetan 5-7ordu artian markatzen dabe bakoitzantzat, baina gainera bi ertzak batzeko tartian beste pare bat tontor egin bihar genitxuan, segun eta ze gidatan beitzen genduan, eta tarteko horrek gaitza ez zirudien arren, destrepe raroren bat eta ekipatu gabeko rapel batzuk aurkitzia ere espero genduan.
Dagoeneko eguna mozten, goizeko 8tatik gabeko 8tara bakarrik zaukagun argixa bermatuta, hau da, 12 ordu besterik ez!
Plana klaru zaon, eguna argitxu ordurako eskalatzen hasi, eta ahalik eta bizkorren inez gero, ertz bakoitza 5 ordutan egitera iritsiko bagina, 5 + 5 = 10 ordutan in bihar genduan Balaitouserainoko bidia, eta ahal dala, diagonala egun argiz bajau. Ondorenguan ez gintxuan gehixegi arduratzen.
Baina belozidade horretan juteko, arin jun biharra zauan, eta arin jutiak esan nahi zaban gaba bajau gabe pasatzeko erropa nahikua eraman bihar genduala, baina sobran bat ere ez!
Beraz, lehenengo problema, ze sartu motxilan. Esan biharrik ez dago esterilla eta sakua ez genitxuala hartu, baina ezta hornillua, kazuelak eta epel afaldu/gosaltzeko trasterik. Orduan zer? Ba erropetan, jantzitxakua eta lumazko txaketa motxilan, jatekua barrita dexente, eta festiña egiteko gazta zati bat, etxian indako membrillua, urdai azpikua eta ogi pusta bat. Ura ere neurtuta!
Bale, motxila pentsatuta, baina, nola iritsi zapatu goizian goizeko 8tako paretera?
Aukera bat zan goizian La Sarratik urtetzia, baina motxila handixekin igoera guztixa itxian paliza + sokak jarri eta 10 ordu tensiuan eta erne mantentzia, ez zan oso bideragarrixa. Beraz, Respomuson lo itxia erabaki genduan.
Lekua hartu genduan, baina afaixa 8tan ataratzen zabenez, ordu horretarako han egon bihar ginala esan ziguten. Bestela jateko bat gehixo ixo bihar, eta bestela ere nahikua pisukin eta prisakin guazen!
8tan allauta egoteko, La Sarratik beranduenez 6tan urten bihar ginan, eta egurra eman goruntz. La Sarran 6tan egoteko, hemendik 3etan urten bihar ginan, eta bizi jun karreteran. Hemendik 3tan urtetzeko, 2:30 aldian elkartu, eta kotxia kargau bihar genduan. Horretarako biharretik lehenago urten, eta arazorik ez euki ezerekin... azkenian estres bat!
Bi lagun, bi furgonetakin, eta nola jungo eta kotxez! 20 minutu gutxio tardatzeko aitzakixa eukitzia nahikua izan zan erabaki hori hartzeko, hain denbora estua zakagun izan ere...
Oin, planian zeozerk atzera eginez gero, furgonan komodidaderik ez, lurrian esterilla ta sakuan egin bihar lo, jan barrita hotzak, eta goizian txiringito bat zabaldu arte zain egon bihar epeltzeko.
Astebukaera horretan iraultzaile zer dan galdetuko balie, zalantzarik gabe bi furgonen jabe piriniotara kotxian jutia erantzungo naban!
Bueno, horretan, allau ginan La Sarrara, udazken koloretan!
Respomusora bidean
Di-da motxilak hartu eta aterpetxeruntz abantau ginan. Azkenian 2 ordun azpitik egin genduan lehenengo zati hau. Ilunetan allau ginan arren, 8ak aurretik mahaixan geunden afaltzeko prest!
Jende gutxi aterpetxian, eta gu jaiki bihar ginan orduan jaikitzeko asmotan inor ere ez! Goizeko 5etan gosaldu genduan termoko ur zerrepela, eta avanti.
Lehenengo zati honetan La Tourrerako bide bera izan arren, momentu batian desbideratu egin bihar da Escluserako Ibon alderuntz. Hor magala zeharkatu eta beste magalian Cristales alderuntz hartu, Diablos ertzera bertaruntz gerturatzen jun.
Berandu konturatu ginan, eta altuera galdu bihar izan genduan ibonera bajatzeko, eta pareko magaleko bidia ez genduan ondo aurkitxu. Gutxi gora behera igotzen jarraitxu genduan, baina denbora guztian bidia topau nahixan, nahiko denbora galtzen!
Azkenian iritsi ginan Diablosen azpira. 8ak ziran, baina oindiok sokak jartzeko ixo in bihar ginan. Leporainoko bidia eta sokak jartzen tontamentian ordubete tardau genduan. Jada 9ak, eta ordubeteko atzerapena!
Diablos ertza hasteko, helburua Balaitous.
 Freskotxo, hasi ginan kerizpetan gora. poliki poliki berotzen eta ritmua hartzen, pila bat disfrutatzen hasi ginan. Benetan eskalada politxa dauka ertz honek. Aurrekuen aldian graduaziua manteniduagua da, eta horrek bildurra ematen zidan arren, IVgraduak dira, eta ertz osua zan haitz ona, granitua, helduleku onak eta eskalada segurua, ez zauan bloke solterik eta halako konturik.
Helburua klaru zauan, Soulanoko tontorrera ahalik eta bizkorren allau eta han ikusi segitziak merezi zaban. Nik uste oso ondo konpenetratu ginala, eta oso arin gindoazela

Oinguan argazki eta bideo gehixegi atara biharrian, oso gutxi geratzen ginan. Jan ere bidian oso gutxi egin genduan egixa esan. Ahal zan lekutik atara bihar zan denboria
Halako batian allau ginan Soulanoko tontorrera. Diablos eginda!! erlojua begiratu, eta 4 ordutan!! kriston ritmuan, eta galdutako ordubetia errekuperatuta. Baina horren preziua ere ezagun zan ordurako. Nahiko paliza hartuta geunden. Urdaiazpiko pixkat jan eta abantau ginan berriz.
Azkenian gelditxu, zeozer jan eta berriz abantau ordurako ixa beste ordubete pasau jakun, eta zer zatorren ez zakagun oso argi. Jarraitxu genduan rapel bateraino, hemendik beste destrepe bat egin, baina zalantzak gure gainera erortzen hasi ziran. Nahikua zan tarteko zati horretan pare bat rapel edo destrepe bakoitzian orduerdi galtzia, Balaitousera egun argiz ez allatzeko!
Eta Balaitouseko tontorrera egun argiz allatzen ez baginan, gertau zeikian Costerilloun adibidez gaba pasatu biharra, seguruenik sokatik lotuta, leku batere erosuan, erropa justua eta jateko justuakin.
Nekia buruari mezu klaruak ematen ari zan. Ez zakigun zehazki nun geunden, ez eta Costerillou krestakin bat in arte zer espero ahal genduan, itxura txarra ez zaukan arren.
Holakuetan zalantza gutxi euki bihar da, beti baldintzarik seguruenera jutia, eta halaxe egin genduan. Destrepatzen hasi ginan, ondoren rapel batzuk, eta berriz ere Vuelta Barradara bajatzeko. Bajatzerakuan Soulano tontorretik ekipatu berri dauden rapelen azkenakin topo egin genduan. Ordu2ak pasatu berri, sokak, arnesak, txapak eta kaskuak gorde, eta lasai jan genduan.
Hor tokau jakuzen gure ostian bi ikustia ertzian, zatirik politxenetariko batian nola zijuazen ikustia
Bideko pausurik zailenian (V+) pertsona bat ikusi leike
Hor ikusten da bat haitz blokia pasatzen. Oso kuriosua da zati hori, bide osoko pausu zailena, ertz ertzian bloke bat, igotzeko pitzadura txiki batekin, ematen diuen graduaziua V+ besterik ez da, baina eskerrak bi iltze sartuta zauden, bestela nik ez nuke librian atarako. Mekauen deabruan V+!
Eta hemendik ez zakigun zer egin. La Sarran furgonarik ez, baina aterpetxeraino bajau eta hurrengo egunian berriz ere honaino ixa bi ordu ixotziak ere sekulako perezia.
Dirua ere nahiko justu aterpetxian lotan geratzeko. Bueno, hurrengo pausua edozein kasutan jeistia zan. Zer in aterpetxian erabakiko genduala pentsatu genduan.
Bajau ginan, eta eskerrak azkenengo bi leku zaozen lotarako. Tokixa hartu, diruan rekuentua in, eta konturatu ginan ez zaukagula dirurik garagardo bat hartzeko. Hare txarro, lo eta pentsio erdirako dirua justu justu, beraz, afaltzeko ardaurik ez!
uff, hori bajoia. Bueno, nola tontorrian lo itxeko sikologikoki prest gaozen, gosarixa kentzeko eta ardo botila bat jartzeko esan genion guardari. Uff, behintzat gaba salbauta! kar kar kar

In genduanan inguruan guardakin berbetan, esan zigun Demeure Soule bretxan erabaki genduala bajatzia, Costerillouko kresta osua in nahi dabana hortik hasten dala eta hortik aurrerakua Costerillou ingurura arte nahiko erretza dala. Pixkat penaz geratu ginan, baina mendixan buelta ematen jakitziaz harro! Akatsa beti izan bihar da gure alde!!
Hurrengo egunian, gutxienez Costerillo in eta Balaitouseko tontorretik pasauaz Behera jeistia zan asmua. Berriz ere lehenak izan ginan urtetzen, eta oinguan gosaltzen denborarik galdube, kar kar kar
Bezperako bide beretik egin genduan igoeran zati handi bat. Eskerrak Deabruaren ertzaren perfilan eguna argitzen ikusteko suertia euki genduala, hori bai espektakulua, ze bestela berriz ere leku beretik pasatzia nahiko bajoi izan zan

Diablo ertzan ostian eguna argitzen
Allau ginan Ussel tontorran azpira, txapak atara, arnesian katiau... baina gorputza ez zauan goguekin. Bezperako paliza, egun horretan ere goizo esnatuta eta gainera ni ertz guzti hauetan txiriosi eskerrak ibili naiz, ez dot iniziatibarik hartu, eta oinguan ere ez nenguan animuak emateko baino gehixorako... batzutan ez da eguna izaten, eta halaxe izan zan. Azkenian Latourrera gerturatu eta Balaitousa normaletik igotzia erabaki genduan.
Latour bretxa

Oso goiz allau ginan goiko partera. Inguru guztian eguzkixa zauan noizbehinka, baina Balaitouseko tontorrian izotz kapa fin bat zauan. Lehenengo gauza akordatu nintzana zan han goixan gaba pasatzeko ez zuala giro in bihar!! Alde edarrian egon ginan aterpetxian ardau botilakin!!!
Balaitous tontorrera allatzen izotz kapa fina
Tontorrian oso goiz zan, zeozer jan genduan, baina ez zan giro.

Frantses bikote bat etorri zan diagonaletik, eta harekin hitz batzuk in ostian gu abantau ginan diagonaletik behera.
Benetan, aurtengo kresta guztixetan pasau doten momenturik txarrena pasau nabala jeitsiera honetan. Izotz kapa fina, harri soltia, motxilan pisua, nekia eta hotza. Hori gutxi ez, eta gainera bidia ez genduan ondo asmatu eta diagonala baino goragotik jeisten hasi ginan
Zati honetan danian daoz hituak, eta gu ohartu ordurako erdi galduta. Txirios ahuntzak bezela ibiltzen danez, hau erretz pasatu zan, baina abixatu zidan hortik ez zala eta bueltia emateko. Buelta eman eta beste hito batzuri segika gauza bera, erdi galduta ibili nintzan.
Atzetik bikote bat ere iritsi zan. Tontorrian ez genitxuan somatu ere egin. Ez dakit zenbat denbora egingo naban laberinto hartan, ze gurekin tontorrian egon ziran frantsesen atzetik abantau zirala esan zidaten, eta nik frantsesak ikusi ere ez nitxuan in.
Bueno, azkenian gainetik segitzen allau nintzan txirios nere zain zauan lekura, eta hortik aurrera kotxerainoko bidia jeistia besterik ez zan izan!
Sekulako nekia hanketan, ez dot pentsatu ere egin nahi planeatutako guztia eginez gero nola allauko ginan, baina hori betikua da, pentsatzen dozu gauza batzuk ezinezkuak dirala, parian tokatzen jatzuzen arten, eta kasu horretan aurrera itxia besterik ez jatzu geratzen.
Horrek danak pasatuta, berriz ere udazkenera bueltatu ginan, hego haizera eta ametsetako paisaira.


horrela, ba, hurrengo udarako laga dogu plana. Aber hurrenguan suerte hobia daukagun

Beti bezela, hemen bideua

Iruzkinak