Peña Vieja, Frantsesen espoloia
Lankide Konanek komentatu zidan Jonberg-ekin plana egina zeukala alpinismo pixka bat eitxeko. Seguruenik picos aldean izango zela zerbait. Animatzen banintzen, hirurok joango ginala.
Bada ezpada, Txiriosi ere komentatu nion, eta berak ere libre zaukanez, bera ere animatuko zela. Bi kordada batu ginan beraz.
Plana zehazten, Peña Viejara frantsesen espoloia zan aukera gehixenetarikua zeukana, baina bageneuzkan beste As batzuk mangetan, bada ezpada, ze zapatuko egualdixa ona zaon arren, bekoki edo frente bat anuntziauta zauan, eta aurreratuko balitz, akaso zapatuan faenan harrapatuko gintxuan.
Edozein kasutan, lehenengo planerako dana lotu biharra geneukan. Goizian Fuente Détik aterako bagina soka eta ferreterixa guztixakin, oinez demaseko palizia zan. Beraz, teleferikuan gerturatzia izango zan onena, baina dagoeneko udazkeneko ordutegixa zaukan, eta berandu hasten zan ixotzen (turistentzat pentsatuta dago, mendizalientzat baino gehixo).
Eskaintza bat zaon, kablia gehi Aliva hotelian gaba nahiko modu onian. Kasu horretan, zapatu goizian ixo biharrian, barixaku atsaldian ixotzia pentsau genduan, baina biharretik urten eta hara orduko kablia itxitxa aurkitxuko genduan udazkeneko ordutegixa dala eta.
Esan ziguten ranroberrian ixotzia ere bazaola Espinamatik. Taxi moduan ibiltzen dira orotarikuak, goraino dauan pista batetatik.
Pentsatzen hasitxa, goizian goizo paretian egoteko, hotela biharrezkua zan, baina espinamatik oinez ixotzia erabaki genduan.
Hotelera deitu genduan erreserba konfirmatzen. Taxiagatik galdetu ziguten, eta ez genduala bihar erantzun genduan. Orduan, kontraeskaintza bat egin ziguten, prezio erdixan ixoko gintxuztela, beste bikote bat ere ixo bihar zabelako
Azkenian, horrela ixo ginan, ranroberrian laurok eta motxila astunak!!
Ondoren pentsatzen egon ginan hurrengo baterako, todoterrenuan ixotzekotan, furgonan lo in eta goizian goizo ixotzia izango zala onena, lehenengo ordutik martxan daoz eta, ta hartara hotelian gaba bat aurreztu. Baina gauza honek horrela ikasten dira! eta oinguan Aliva hotelian lo in genduan
Allau ginanian, astrofisiko bat zaon konstelaziuen inguruko proiekzio bat ematen. Pixkan entzun genduan, baina tipuak gehixegi zakixan! Afalostian berriz, kanpuan eman zaban klase praktiko bat. Momenturik interesantiena entzun eta lotara jun ginan, bixaramunian goizo abantatzeko asmua zaukagun eta!
Espoloia asko gustau jatan, lehenengo luziak ez dira teknikoegixak,
baina erdiko zatixak bai dala eskaladaz disfrutatzekua
Nahiko bide luzia danez, Grande Course bat, tarteko bilera erosuetan danok topo itxen genduan. Konan eta Jonberg aurreko kordadan zijuazen.
Sokekin egin genitxuan azken luziak oso elegantiak ziran, hankapian nahiko patixo zaon ordurako, nahiz eta eskalada maila berriz ere jeitsi.
Behin zati hau pasatuta, sokak kendu genitxuan. 800m desnibel dauka danak, baina eskalatzen 500 inguru egiten dira, eta hemendik tontorrerainoko 300mak ez dira horrenbesteko zailtasunekuak, III.gradua gehixenez.
Halere, leku batian bildur pixkat ere pasatu genduala onartu biot. hurrengo aldi bat egoten bada, azken zati hau sokakin igual...
Edozein kasutan, bide politxa mendi edar honetara. Bistak ere tamainan
Egualdixak aguantatu zigun. Tontorra in eta zeozer pikau genduan bertan
hotelera jeitsi, zeozer jan eta oinez abantau ginan beheruntz. Ez zan ordu laurden pasatu kablia konpontzeko lanetan zabilen bat todoterrenuan pasau zan arte, eta autostopian honek jeitsi gintxuan beheraino. Azkenian ixo eta bajau, bixak egin genitxuan kotxez!
Ondoren, nola ez, Potesen pote batzuk hartu genitxuan, prisarik gabe, egunekua inda, xiri-mirixa hasi zan, eta biharramunian ez genduan ezer ere itxeko aukerarik euki, Unquerako palmera erraldoiak erostia salbu! Etxekuek bai hartu zabela gozamena!!
Hemen ikusi leikezue betiko lez, pirukeriak produxionsen bideua

Alivan ranroberrian ixo ondoren |
Parian Frantsesen espoloia |

Aupa Ekipo!!! |
hotelera jeitsi, zeozer jan eta oinez abantau ginan beheruntz. Ez zan ordu laurden pasatu kablia konpontzeko lanetan zabilen bat todoterrenuan pasau zan arte, eta autostopian honek jeitsi gintxuan beheraino. Azkenian ixo eta bajau, bixak egin genitxuan kotxez!
Ondoren, nola ez, Potesen pote batzuk hartu genitxuan, prisarik gabe, egunekua inda, xiri-mirixa hasi zan, eta biharramunian ez genduan ezer ere itxeko aukerarik euki, Unquerako palmera erraldoiak erostia salbu! Etxekuek bai hartu zabela gozamena!!
Hemen ikusi leikezue betiko lez, pirukeriak produxionsen bideua
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina