2016-12-10/11
Benasqueko egonaldixan ondoren Ainhoa, Edu eta Amaiakin geunden Jacan geratuta barixaku atsaldian. Pote batzuk hartu eta hurrengo eguneko flana egin genduan: Portalet ingurutik CanalRoya ingurura jungo ziran hauek. Nik buelta luzexeago bat emango nuan, eta suerte pixkatekin CanalRoyan ikusiko ginan. Suerte pixkatekin diot, manifetan edo kontzertu erraldoietan bezela, danok han egon arren, hainbeste jenden artian ikusi ere ez zerala itxen askotan.
Ipar aurpegixak elurtuta
Portaletetik urtetzian Iparrera edo Hegora begiratu, eguteran eta ipar aurpegixen artian sekulako ezberdintasuna ikusten zan
Peyreget. Hego aurpegixetan uda allatzen ari dala dirudi
Eskiatzen bajatzeko onena ipar orientaziua zanez, hori egunan bukaerarako laga naban. Ixotzeko elur gutxi ere nahikua da fokeatzeko. Beraz, Peyregeteko lepo alderuntz abantau nintzan. Peyregeten hegua batere elurripe egon arren, Arazureseko lepoko tontorrian bazauan eskiadatxo bat eta horixe egin nuan. Tontor honek ertz errax eta politx bat dauka, eta jeitsiera ekialdeko elur goxotan egin nuan
Arazureseko lepoko tontorra
Arazureseko ertzetik Canal Royako manifia parez pare
Aurreko urtian Ayouseko tubua bajatzen hasi genduan denboraldixa. Aurten tubuan elurra daola ezagun deu, baina Ayous tontor osua beltz beltza, batere elurripe dao lerro txuri hori izan ezik
Ayous eta inguruak bate elurripe
Arazureseko tontorra hegotik, azpitik zeharkatu, eta Col d'Aneoura ixo nintzan, eta hemendik Astú errekastora bajau nintzan. Aurreko batian hemendik ibili nintzan Eñaut eta Laskukin.
Hemendik Gradillereko lerrua segitzen Canal Royaraino ixo nintzan.
Neguko eguzki bajuak argazki politxak lagatzen ditxu
Dagoeneko 15bat lagun besterik ez zauden tontorrian, gehixenak bajatuta. Javi eta hauen aztarnarik ez halere. Baina demaseko bistak zaozen, elurran egoera leku bakoitzian nolakua zan argi ikusi ahal izan nuan.
Canal Royako tontorretik Bisaurin ingurua txuri-txuri ikusten zan
Bisaurin ingurua txuri
Aspe aldian elur gutxitxuo, baina aukera dexente oraindik
Astuneko pisten ostian Esper zirkuko mendixak
Callou de Soqueseko bailara nahiko kerizpetan daonez, han ere elurra ondo mantentzen zan
Callou de Soques ere elurtuta, ezkerretan Lurien eta Palas barrenian
Eta seguruenik elurrez hobetuen egongo zan ingurua, Tendeñerako mendilerrua, Otaletik Sabocos arte, oso txuri
Tendeñera, Otaletik Sabocos arte ere txuri
Eskiatzen jun ahala, batera eta bestera begiratzen jutia gustatzen jata, eta Pene Blanqueko tontorretik zuzenian pare bat eski marka oso nabarmenak zaudela fijatu nintzan. Horrelako markak elur hauts sakona dauanian egiten dira, baina ez nakixan aurreko astekuak edo noizkuak ziran markak, eta ezta baldintzak mantenduko ziran ere. Neguan egun batetik bestera, edo goizetik arratsaldera guztiz aldatu leikez baldintzak. Nola zauan jakiteko, bertaratu in bihar
Peña Blanca, ondoren tontorretik iparreruntz dauan tubua birritan jeitsiko nuan
Canal Royako tontorretik bailarara bajatu nintzan, eta kerizpetan elurra ondo mantentzen zala konprobatu nuan. Beraz, Pene Blanque zan hurrengo helburua.
Goruntz nixela tensio pixkat neraman. Errespetu pixkat ematen zidan bakarrik nijualako. Halere, baldintzak mundialak ziran, elurjausi arriskurik ez, eta elur hautsetan bira batzuk emateko aukera neukan segurtasuna bermatzen!
Tontorrera allau, eta beti bezela, bastoiakin konprobatu nitxuan baldintzak. Malda ederra eta elur hautsa nere zain zauan!! Bi bidar pentsaube salto nuan tubora. Iujuuu!!!!
Bailararaino bajatu nintzan. Erditik behera elur ona egon arren, ez zan goiko kalidadekua.
Ez zan Sekret Spot bat, nere baino lehenagoko bi jeitsiera marka zaozen eta, baina oindiok leku asko zaozen jeisteko, eta berriz ere ixotzia pentsatu nuan.
Bigarren jeitsieran ostian, ixa arratsaldeko 5etan, lukurreriak jo gabe, furgonara bueltatzia erabaki nuan.
Jacan berriz, pote batzuk hartu eta hurrengo egunerako Astunera juteko flana egin genduan. Argi neukan Ayous inguruan ez zaozela baldintza onak, beraz, nere burua berriz ere makinatzen...
Egunik motxenetan elur hautsa astietara hartzeko aukera egoten da, euririk itxen ez badau. Astuneko lepotik atera nintzan eski pistetatik, eta segituan ikusi nuan eskixek tubuetara jutia nahi zabela. Nor naiz ni elur hautsetan bira batzuri ezetz esateko?
Astuneko pistetaik urtetzen Astuneko lepotik
Zuzen zuzenian Canal Royara jun nintzan. Bezperako bide bera hartu, eta Pene Blanquera ixo, eta nik lagata bezela zauala ikusi nuan. Beste pare bat jeitsiera egin nitxuan elur hautsa geratzen zan leku gutxienetaiko honetan, eta etxera!!
Zubi guapua pasatutako sentsaziuakin bueltatu nintzan etxera, astebukaerako esaldi famosuakin buruan: Is there life before death? Bai!! Badago bizitza heriotzaren aurretik!!!
Aktibidade honen tracka ez dot jarriko, seguru milaka daozela interneten, trabesiako klasikuetako bat dalako (nik trabesiako eskixak txinokin probatu nitxuanian ere inguru honetara etorri ginan, oin dala...xxx urte)
Baina bideotxo bat bai egin dotela
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina