Elorrieta-Caballo-Machos-Veleta Sierra Nevadatik

2016/12/28
Lehenengo eskiadatxua (Elorrieta-Veleta) egin eta eguzkixa ezkutatzen ikusi ondoren furgonara berandutxo bajau ginan, ilunduta. Bada ezpada, lehen bait lehen superrera jun ginan ogixa eta abar erostera. Frantzian ordurako dana itxitxa egongo zan, baina hemen gabeko 11ak arte superrak zabalik egoten dirala esan ziguten. DEMASA!!!
Danetik dauka Sierra Nevadak, altueradun mendixak, elur ona, itsasua gertu, jende atsegina, eta gainera superrak gabera arte zabalik.

Lasku gure zain zauan furgonan, nahiko nekatuta zaola ikusten genduan. Afaldu eta ohera jun ginan segituan, hurrengo egunian Poqueirako aterpetxera jun nahi genduan eta.
Lau lagun furgonan erosuena ez izan arren, kanpuan giro zaonez, moldatzen ginan, kanpuan aldatu, eskixak kanpuan laga eta abar. Baina hurrengo goizian laskuk oso gaba txarra pasatu zuala esan zigun. Puffa. Erdi gaixo, eta furgona batetan lau lagun egotia gainera, ez da batere atsegina. Hori ikusi genduanian, trastiak batu eta Granadara bajatu ginan.
Zuzenian Granadako hospitalera jun ginan, munduko pazientzia osuakin, espera luzia izango zala pentsaurik. Datuak hartu zizkioten (ez dakigu nola, ze abizenakin pixka bat nahastu ziran) eta uste baino lehenago sartu zaben barrura balorazio bat itxera. Gu bitxartian saladesperan lasai.

Orduerdi inguru pasatuta, konsulta berera beste gaixo bat sartu zala ikusi genduan, eta Lasku ez zan urten. Ingresua izango ete zan? Harrerara jun eta beragatik galdetu genduan, baina Lasku ez zaola barruan esan zidaten. Ia abizena nola apuntau zaben galdetu nien, eta esan zidaten ondo zaukatela, baina Alta eman ziotela jada. eing??? Ia ospitxaletik urtetzeko beste aterik zauan galdetu nien, eta ezetz....
Lasku beriak itxen, han barrutik lekuren batian geratu zala pentsatu genduan, harrerakuak eta gu, danok parrezka!!
Halako batian han azaldu zan gure Lasku medikamentu poltsa handi batekin. Sinusitisa zeukala, kalentura pixka bat ere bai, eta medikuari esan zionian furgonan geundela, dutxa bat hartzia ondo etorriko jakola esan zion. Danok parrez hori entzutian. Lasku ez da munduan galduko, ez!

Hurrengua, furgona ia konpontzerik zauan. Jun ginan kontzesionariora, ordenadoria sartu ziuen, eta ez zuala aberixarik ematen. Filtruak edo inyektoriak begiratu bihar zitxuela, baina orduan ez zaukela denborarik eta furgonia lagatzeko pare bat egunetan esan ziguten.
Lau lagun, bost egunetarako jatekuak, maletak, eskiko materiala, motxilak, eskixak eta gaixo bat, ez zan furgona tallerrian lagatzeko baldintzarik onena. Furgonak fallatzen zuan, baina martxan zauan. Gure artian berba egin genduan eta arriskatzia erabaki genduan: Esan genien momentuz ez genduala lagako, gure etxia zalako, eta ia nola ebolluzionatzen zuan ikusmiran geratu ginan. Gasolinera batian inyektoriak garbitzeko likidua depositxora bota, eta aurrera!!
Laskuk Albaicinen kriston poteua daola esan zigun, eta horixe egin genduan ondoren, atsaldera arte poteau!!

Asteazkenian lasai jaiki ginan. Lasku ia nola zauan zan zalantza. Erdi gaixo egonda aterpetxera pasatzeko bidia egitia arriskatua begitandu jakun, eta mendikatian mendebaldeko eremura saiakera itxia pentsatu genduan. Gaurkuan berriz ere pistak zeharkatu bihar genitxuan eta Elorrietara ixo.



Demaseko haizia urten zan eta hotz sentsaziua oso handixa zan. Lasku pisten erdira allautakuan destenplauta eta harnasa hartzerakuan petxua oso hotz sentitzen zuala, eta furgonara zixela esan zigun. Guk bezperan bezela, Elorrietako tontorreruntz tiratu genduan

Elorrietara itxotzen

Gorka, Veleta atzian

Tontorrerako azken metruak

Elorrietako abandonatutako aterpetxia
Behin hemendik Lantarongo bailara luzia hasten da. Bailara honetan dexente egin bihar genduan aurrera, barrenian ikusten dan zaldiaren tontorra itxeko

Pico Caballo barrenian

Atzera begiratu bat Lantarongo bailaran sorrerari
Errekia zeharkatu bihar genduan. Gorkak lasai ibiltzia nahi zuanez, hemendik Pico Tajo de los Machosera ixotzen hastia pentsatu zuan. Txirios eta bixok bitxartian Caballo in, leku berera bajatu eta Tajo de los Machosera ixotzeko asmua zaukagun.

Lantaron errekan zeozer pikatzen
Tontorretan haizia zabilen, baina bailaran babesian bero itxen zuan eguzkitxan

Caballoruntz. Barrenian Elorrieta, eta eskumako malda txurixa Tajo de los Machoserako ixoera
Errekazulotik di-da hartu genduan goiko zatixa. Pare bat ibon eta Caballoko aterpetxe libria daoz bertan.
Caballoko aterpetxe librera gerturatzen
Lepora iristeko haiziak elurra kenduta eta gogortxo zauan. Eskixak bizkarrian hartuta ixo genitxuan leporako azken metruak. Lepotik gora urtendakuan, berriz ere sekulako haizia harrapatu genduan, behekua baino askoz handixagua.

Lepotik tontorrerako zatixa, haize demasakin

Tontorra in, eta di-da ekin genion beherako bidiari. Ez zan giro tontorrian!!!
Beheruntzkuan goruntz zetorren eskiatzaile batekin topatu ginan lepo inguruan. Hau beste bide batetik zetorren, mendebaldetik, Dilar ingurutik edo. Berakin berbetan, kotxia 2000mtara ixo zuala ulertu nion. Ia blogekuak ginan galdetu zigun. Jota emozionatu nintzan!!!!
Betiko broma egin nion, bisita bat markatu zidala blogak, eta asko poztu nintzala. Baina, nola leike andaluz batek nere bloga jarraitzia? Pentsatu nuan.
Tipuak orduan esan zidan, ez zekiela ni nintzala Nevasport foroko tipua.
Nevasport? eing?
Bai, irakurri zuala bi tipo zijuazela egun horretan Caballora, eta gu bi ginanez, eta beste inor ez zauanez, ba...
kar kar kar. Amamarik ez eukitziak zelako situaziuak sortzen ditxuan!!!

Ia nunguak ginan, eta euskaldunak ginala. Ah, bera ere atletikua zala esan zigun, eta eskixetan itsatsita zeukan atletiko pegatinia erakutsi zigun. Artistak dia andaluz hauek!!!
Agurtu eta aurrera egin genduan



Jeitsiera nahiko zuzena izan zan, baina ez zauan asko disfrutatzeko. Berriz ere Lantarongo errekazulora bajatu eta pareko maldak ixotzen hasi ginan Tajo de los Machoseruntz, edo gutxienez hortik hegora pasatzeko leporuntz. Malda hau bai zauala primeran bajatzeko, baina guri ixotzia tokau!!

Pico Tajo de los Machos
Tontorra egin gabe, baina ixa altuera beretik, lepora tiratu genduan. Berandutzen ari zan, eta oindiok hegotik buelta osua eman nahi genion Elorrietari, Veletan bukatzeko.



Caballo barrenian, Tajo de los machos lepotik

Gorkakin juntau ginan lepuan eta hirurok batera pasatu ginan hegoruntz.

Gorka, Veleta kasko onduan, eta Mulhacen eskumatako tontor txurixa
Goixan haiziagatik elur gogorra zauan, baina beherago bira batzuk gozatu genitxuan!!

Tajo de los machosen jeitsiera
Hemendik aurrera, hego aurpegi honetatik kriston odisea izan zan. Oso inguru irregularra, eta elurra ere oso aldakorra. Bailaratxo pila bat, aldaketa bukaezinak eta nekia, dana topatu genduan hemen





Kerizpetan iluntzen hasitxa, gora beheraz beteriko bide luze-luze-luze baten ondotik iritsi ginan Carihuelako leporako pasagunera. Pasagunia pixkat izoztuta zauan arren, kontu askokin erretz pasatu genduan.

Pasagunia, eskumatan Veletako tontorra



Azken kerizpia ixo ondoren iritsi ginan pisten onduan dauan Carihuelako aterpetxe librera

Carihuelako aterpetxia
Hemendik pistetan sartu eta tontorrera allatzia bakarrik falta jakun





Demasa, bigarren eski eguna, bigarrengoz Veletako tontorrian, eguzkixa ezkutatzen ikusten. Pura vida!!

Eguzkixa itsasuan ezkutatzen, hondartzan bezela
Ondorengo jeitsiera ere brutala, pistak zapaldu berri, 1200mtako bajadia dana guretzat.
Sierra Nevadak maitemintzen du!!


Hemen eguneko bideua



Trackean ikusi leiken bezela, egun honetan sekulako buelta eman genduan. Azkenian ibilbide luzia da, 34 km eta 2500m inguruko desnibel positiboa, mendixan bidia zabaltzen.


Powered by Wikiloc



Iruzkinak