Eta orain zer?

Pierra pasa ondoren jende askok egin dit galdera hori, lasterketak bukatuta eskixa utzi eta beste zerbaitetan hasiko banintz bezela.
Neretzat lasterketak ez dira helburua, bitartekoa baizik. Lasterketek neguan entrenatzera motibatzen banaute ere, eta lasterketetan oso ondo pasatzen badut ere, neretzat mendi eskiaren helburua mendia egitea da (bere izenak dioen bezela).
Egunik motzenetan elur jausi berrixa eta eraldatu gabia egoten da, honek elur jausi arriskua eragiten dau goi mendixetan. Horregatik, neguan, mendi txikiak eta pisten inguruak bilatzen ditxugu ibiltzeko.
Baina orain, udaberrixan, goi mendixetan elurra egonkortuta dago, eta negu osuan lasterketetan ibili ondoren sasoi puntu onian egoten gera. Hau da mendi eskixan momentu politxena neretzat!!
Aprobetxatzeko mila plan dauzkat, ia eguraldixak laguntzen digun, ze pasatu izan da udaberrixan eurixa itxen hasi eta astebukaera guztietan elurra nola juten ari dan begira geratzia ere...
Jungo naiz etapa honen berri ematen!

Iruzkinak