Cerdanya-Puigmail d'err

Formigaletik Cerdanyara bidian, Estanys Amagats izeneko mendi ibilbidian nundik hasi pentsatu genduan. Cap De Rec-era ixo ginan, Lles-eko iraupen eskiko pistak daozen lekura.
Duela makina bat urte iraupen eskiko "agilutxo" kategorian espainiako txapelketak jokatzera jun ginan La Molinara. Bai, bai, espainiako txapelketak, baina hori sakontzeko beste baterako lagako dot.
Kontua da ixa 2000mtan dagola, eta aterpetxez aterpetxe egin nahi genduan ibilbidia hasteko elurrez nola zauan ez zekigunez, aukera ona beintxandu jakun, kotxez bertara allau leikelako.
Horrela ba, zuzenian ixo ginan bertara.


De 2012 Apirila


Iritsi ginanerako ilun egon arren, elurrik ez zagola ikusi genduan. Aterpetxera jun ginan garagardo bat hartzera eta bide batez nola zaguan galdetzera. Bertako jabiakin demaseko hizketaldixa euki genduan. Elurra eta ibilbidiaz gain, Kilianen aitxan lehenengo aterpetxia izan omen zan Cap de Rec, eta eskixari buruz, kilianez, eski pistez eta pelotazo inmobiliarioaz, abertzaletasunaz eta beste hainbat gai interesgarrin inguruan oso hizketaldi interesgarrixa euki genduan, baina elurrik ez zagonez, bixarramunerako plana egin eta lotara jun ginan, izan ere, hor elurrik ez, eta bailaraz beste aldian daguan mendi bat egiteko plana egin genduan. Halere, hurrengo batian ere hona bueltatuko gera, seguru! Inguruaz gain bertakuen konfidantzak egiten dualako leku bat gustoko!

Biharramunian seguru seguru ez zakigun zer egin, eguraldixa ere arraro zagolako. Azkenian, Puigmal d'err egitia aukeratu genduan, eta hara jun ginan. Kuriosua, Puigcerdako erreka pasata urtetzen da haruntz, hau da, gaur egungo frantzian. Bezperako hizketaldixan jakin genduan Piriniotako hitzarmenian Cerdanyako herri batzuk galdu zirala.
Ideia bat egiteko, Cerdanya eta Nuria artian dago Puigman d'err. Guk ipar aurpegitxikan egitia aukeratu genduan (Val de Nuria hego partian geratzen da)
Chamonixetik Zermatt helburu edukiko zaban bidia egin biharrian, helburua aldatu eta Itakara bidia hartu genduan, bidaiaz disfrutatu asmoz. Helbururik gabe, baina azkenian aukeraketa ona egin genduala pentsatuta etorri gera.. Pentsatu dot 3minututako bideo motz hau jartzia zuen begixekin ikusteko




hemen ibilbidian datuak GPSan



Iruzkinak