Aste santua

Aurreko post-ean komentatu bezela, aste santuan Alpeetara juteko plana eginda geneukan aspalditik. Chamonixetik Zermattera egin nahi genduan eskiekin. Lehenago ere eginda daukagu txiriosek eta biok, barrenen eta urgazin publikatu zutenez. Aurrekoan baina, eguraldi exkaxagatik ezin izan genduan osorik egin, eta Bourg St Pierren (Suitzan) eman genion hasera zeharkaldixari.
Normalian lehenengo zatixa, Chamonixetik MendiZuri zeharkatuz Suitzara iristen da bi egunetan, eta ondoren Taxi bat hartzen da errepidez zati bat egiteko Bourg St Pierrera arte (GdStBernard portuan gora). Guk beste era batean planteatu genduan orainguan; Chamonixetik Suitzarako zatia egun bakarrean egin, La Foulyn lo egin, eta hurrengo egunean taxia hartu beharrean, eskiatzen jarraitu Gd St Bernard porturaino. Handik aurrera bide arruntarekin topo egitea zan asmoa. Beraz, lehenego bi etapak gogorrak zetozen. Gutxi gora behera, zoro hauek egindakoa zen, baina guk etapaka egiteaz gain, desbio txiki bat egingo genuen GdStBernard gainean lo egiteko
Hori gutxi balitz, aurreko astebukaeran Rutorreko Tourra jokatu behar zenez, eta udan inguru honekin aluzinatu genuenez, barixakutik bertara juteko asmotan geunden.
Hiru jaiegun eskatu arren, bi besterik ez zizkidaten eman, eta ezin aurreko astebukaeratik urten, beraz, tonto aurpegixakin astelehenian lanera jun eta astearte eguerdian ateratzeko geratu ginan
Data gerturatu ahala, eguraldia ez genuela lagun izango zirudien, eta azken momentura arte zalantzan egon ginan joan edo ez.
Azkenean, bezperan, ez joatea erabaki genduan, eta aterpetxeak anulatu. Ooooo, a ze pena!!!!
Eta zer egin?
Dena borraskaz beterik, hau da, oso eguraldi ezegonkorra, bai alpeetan, baita piriniotan ere, Sierra nevadan antzera...
hemen geratuta, jai egun konfliktiboak hartuta eta aprobetxatu ez?
Surfa egiteko ere ez zegoen olaturik aurrikusita, bizikletan ibiltzeko euria, mendirako ere oso ona ez...
Azkenean kristalezko bolatxoa atera eta pirinioen ekialdera joatea erabaki genduan, Cerdanya aldera (Puigcerdá ingurura), eta han posible balitz Estanys Amagats itzulia egitea zan gure xedia.
Bidea luzia zanez, lehenengo egunian Formigalen eskala egin eta Culibillas egiten saiatu ginan.

De 2012 Apirila

Penagarrixa ze elur gutxirekin dagoen inguru hau, eta eguraldia ere lagun ez zanez, eta kotxez ere oraindik bide luzea geratzen zitzaigunez, tontorra egin gabe jeitsi, eta gure bidian aurrera jarraitu genduan.
tu2kontinued

Iruzkinak