Mendi eskiatzaileen artean entzuna da lehen martxo ingurura arte ez zela mendira ateratzen. Eskiatzaileak mendira gerturatzen hasi zirenetik akaso, ohitura hauek aldatzen joan dira, eta horrekin batera arriskua handitzen.
Eskuak burura eramaten ditut norbaiti negu-neguan elurtearekin 3000mtako mendiak egin edo saiatu dela entzuten diodanean. Ez du ezer ere gertatu beharrik, akaso puretaegia naizela pentsatuko dozue. Baina nik, negu lehorra denean ez bada, plan horiek udaberrirako lagatzen ditut, bada ezpada...
Eta kontuak kontu, bitartean eskiatzen dogu, ez pentsa!! Bitartian, lasterketetan disfrutatzen dogu!!!
Urtero juten gera Peyragudeseko lasterketara. Denboraldiko lehena izaten da guretzat. Aurten ezin izan ginan jun.
Baina Abenduan 23an, gosia itxeko asmotan, Gouretteko bertikalera jun ginan Javi eta bixok. Hori berotua!!! Arratsaldeko azken argi izpixekin 400m inguruko igoera bat egin genduan osorik pistatik.
Eta total, azkenian IDEKOko bigarren izateko!!! kaka morrallian
|
Gouretteko lasterketa, Javin montajia |
Urtarrilaren 4an, berriz, FAM (Aragoiko mendi federakuntza)-ko gaztien trebatzailiek minilasterketatxo bat antolatu zaben Astunen. Idi ere animatu zan, eta bixok jun ginan, lehenengo trazatzera, eta gero lasterketan parte hartzera. Ufffa, a ze gogorra izan zan hau ere. Oinguan behintzat, IDEKOko lehena geratu nintzan, kar kar kar.
Lasterketa Astuneko beheko partian izan zan. 400mtako igoera bat eta 100m inguruko beste igoeratxo bat trazatu zitxuen, huella zailakin, erdi-heze erdi-izoztua, tenperatura beruekin eta tartian pare bat aldiz eskixak motxilan jarri bihar. Bi buelta eman giñozen nagusixok (gaztiek bakarra). Mendiko teknika lantzeko mundiala!!!
|
FAMeko lasterketan ondoren |
Eta Urtarrilan 6xan, CSAk antolatuta, beste lasterketa bat egin genduan Candanen, tobazora kronoigoera. Aurreko Gourettekuan aldian ezberdina, oinguan pistetan hasi arren, mendiz huellatik itxen zan igoera osua. Apur bat teknikuagua izan arren, IDEKOko 2.geratu nintzan oinguan ere. Neri, Javik atera zian aldian ez zala gehixegizkua izan iruditu jatan, baina zer esangot ba nik... kar kar kar
|
Irteeran, Javi eta bixok horiz, CSAkuak urdinez |
|
Lehenengo metrotan gora |
|
Lasterketa herrikoia atzetik |
Edarra da gertukuak animatzen egotia!!!
|
Txabolan argazkixa. |
|
Txabolan argazkixa hau ere azken metrotan, burua makur eta erdi antxitxika. Zuekuak ere eginda zapatilla parian |
Eskerrik asko argazkixengatik txabo!!
Lasterketak kalitatezko entreno itzelak dia, baina hemendik eta Causiatera arte ez dakit besterik itxeko aukerarik eukiko doten. Ia ba besterik suertatzen dan
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina