Gaba Aizkorrin

Zubi eta Anexi entzun nien behin astegun buruzuri batian Aizkorritik zuzenian etorri zirala lanera, eta nola ez, kriston inbidixia sartu jatan. Ordutik naukan buruan gaba bat aizkorrin pasatzeko plana. Egixa esan, beti juten gera urrutira, eta hemengo altxorrak ez ditxugu aprobetxatzen.

Horrela ba, barixaku arratsalde batian traste guztixak hartu eta aizkorriko puntara jun ginan petroleretatik.

De 2010 Iraila

parkinian bertan gazte kuadrilla bat ikusi genduan gure ondoren goruntz abantatzen, baina ez genien galdetu ia eurak ere aizkorriko kasetara zatozen.

Kasetara allau, trastiak laga eta mendebaldian eguzkixa ezkutatzen ikustera jun ginan

De 2010 Iraila

ondoren txabolara bueltau eta afaltziari ekin ginon. Bukatzen ari ginala, hara nun agertu zian gazte hauek, ilunetan eta frontalekin.

Dexente tardau zaben, eta ia galdu ote ziran ero galdetu genien.

Ezetz, pisuagatik tardatu zutela esan ziguten. Guk gure ustez pixu piska bat ere bageneraman, baina...

derrepente han hasi ziran olixo botila, hornillua, ardaua, patxarana, arraultzak, hirugixarra... danetik ateratzen. Bai, zalantzarik gabe pisu pila bat zakarten. Baten urtemuga zala eta, bertan ospatzia erabaki zaben, a ze plan ona!

Gaztiak eta parrandara igo izangatik ez ziran narrasak, pentsa, sukaldatzera ere kanpora urten ziran... egixa esan barrua guztiz berritxuta dago, dana margotuta, txukunduta eta garbitxuta dago. Ia euskaldunak gerala demostratzen dogun, eta ez hispano-turkoak, noiz arte horrela segitzen daban ikusikou!

Gaztiak lasai laga eta gabaz disfrutatzera jun ginan kanpora.

De 2010 Iraila

Bixamunian motxila hartu eta aizkorriko kresta zati bat in genduan Urbixaraino.

De 2010 Iraila

Hemen trago bat jo eta behera. Buelta oso politxa in genduan, eta hurrengo batian ere errepikatzeko asmotan geratu ginan

Iruzkinak