Kultureta II-Iraganean bila

Aurreko urtian ere La Vezere ibaixan baztarretan ibili ginan aztarna bila: Lascaux, Rouffignac, Font de gaume, Combarelles, Abri pataud, La Madeleine eta abar izeneko lekuak, koba eta abri edo babeslekuak bistatu genituen, eta aurtenguan pirinio ingurura jutia erabaki genduan bertan daozen kobazulo batzuk ikustera; ez espereologo bezela, baizik eta berriz ere kultureta bezela, kar kar kar

Horrela ba, furgona hartu eta hiru lagun jun ginan, Justo, Unai eta hirurok pirinio aldera, baina aitxatuta bezela, oinguan mendirako plana barik beste pretensio batzukin. Atxikituriko mapan ikusi leike hiru egunetan zihar ixa mediterranoraino egin genduan ibilbidia

De 2010 urria

Lehenik eta behin, Gargas izeneko kobazulua bisitxau genduan. Gargas eskuen kobazulo bezela ere ezagutua da. Montrejeau inguruan dago (autopistako 16.irteera Saint Lary-Bielsa eta 17. irteera Viella-Luchon artian dago)

De 2010 urria


Ez ei da koba bakarra, bi koba bi sarrera ezberdinekin eta bixak epe oso ezberdinetan erabiliak izan omen ziran, baina gaur egun komunikauta daoz, eta batetik sartu eta bestetik urtetzen da. Bigarrena da esku negatibuak seinuen kode baten antzera ezberdin marraztuta dauzkana. Egundaino deskubritxu diran esku guztixetatik erdixak koba honetan daoz!
Hau bisitxau ostian, hemendik Foix alderuntz jun ginan eta ondoren Andorra alderako bidia hartu genduan Tarascon s/ariegeraino.
De 2010 urria

Tarascon ere kobaz inguraturik dago, eta urria zalako batzuk jada itxitxa aurkitxu genitxuan. Dana dala, guretzat garrantzitsuena zan Niaux-eko kobazulua bisitxau genduan.
De 2010 urria

Oso espeziala, barrutik argiteria gabe dago, eta bakoitzak linterna bana eskuetan, kobak dauzkan 3km ta pikutik lehenengo 800m inguruak egin genitxuan soilik (bisitxetarako gunia). Zati honetan aurkitzen da Salle noire edo sala beltza. Bertako animalien irudietan agertzen ziran geziek ekainberrin ikusi genituenen antza zeukaten. Honengatik gidari galdetu eta berbetan hasi ginen. kasualitatez berak ekainberriko giltzeroa zeukan bertan egon zenean erosita!
Oso tipo jatorra, gure galdera zaparrada guztiari erantzuteaz gain, poster batzuk eta gida batzuk oparitu zizkigun. Argi dago arraza berekoak garela!
Arraza berekoak bai, baina Euskal Herrian zeozerk fallatzen duela esan zigun. kobatik irtetzean panfleto batzuk eman zizkigun, kultura franko kantauriarran inguruan, kantabria eta asturiaseko koba batzuk, piriniotako hauek eta la vezere ibai inguruko koba guztien informaziua ageri zan, baina berak esanda bezela EHkuak zergaik ez?
Kuriosua, hemen ere altxor ikusgarrixak dauzkagu eta. Ekain (ekainberri erreplika europako bigarrena da!), Altxerri, Isturitzko Oxozelaia, Santimamine, Sarako leizeak, eta interes ekonomikoek jan nahi duten gure Praileaitz kuttuna... Ezagutzen zuen azken honen berri ere!
Nere aburuz, ondorixua xinplia da, hemen badirudi diru iturri posible bakarra poligonoak direla. Bai, poligonoak egun izango dira, baina luzera begira dibertsifikatzen ezpada txinak denarekin bukatuko duelakoan nago. Bitartean gutxi batzuk aberastuko dira eta ondoren natura, kultura eta izan daitezken beste ondasun turistiko guztiak suntsituta, herrialde pobre eta etorkizun gabeko batean ikusten dut gure burua, eskuinaren eta kapitalismoaren atzaparretatik lehen bait lehen ihes egiten ezpadogu!
Beno, hau motzean kontatuta, ze filosofia luze bat da hau, baina gogoetarako beta ematen didate ikusten ditudan herrialdeek. Alpe d`huez adibidez, kirol turismotik bizi da. Eslobenia turismo lasai batetik, la vezere ingurua turismo kulturaletik. Gu ez ginake horretarako kapazak izango?
Muskurutxuko tumuluak, inguruko kobak eta euskarak (Txekiako lagunek altxor bat bezela zeukaten jatorririk gabeko guk hitzegiten genduan hizkuntza, eta hemen zergatik ez?) eduki dezakeen lotura, ehun milak eta BTT zentruak bat eginik turismo kultural jasangarri bat, non 5pisutako hotelek eta jatetxe garestiek ez daukaten lekurik, eta bai aldiz nekazaletxe, bed&breakfast, Pasta &pizza edo horrelako kirolarientzat edo turismo eta poltsiko jasangarriago batentzat egokixauak diranak!

Bueno, txapak eta filosofadak alde batera lagatziarren, Tarasconen azken koba bat ikusi genduan. Oingo honetan ez zauan margorik, baina demaseko koba zan. Lombriveseko koba
De 2010 urria

Ordubete, hiru edo zazpi ordutako tourra in leike barrutik, baina gu arratsaldian allau ginanez, ordubetekua besterik ezin izan genduan in. Pena, ze uste baino lehenago pasa zitzaigun ordua.
Izugarrizko koba bat da, eta diotenez notre dame ere barruan sartu liteke (pixka bat exageratua da baina hori diote). Barrutik Niaux-ekin ere bat egin daiteke, baina debekatua dago batetik bestera pasatzea. Gabon zaharretan kotilloi bat egiten dute sarreran, eta galeria handienean kontzertu batzuk ere eman izan dituzke.
Koba honetan margorik ez egon arren, hainbat jenderen babesleku eta ezkutaleku izana da, neolitikoko gizakitik hasi eta Frantziar iraultza edo lehenengo mundu gerrako ezkutaleku izan zelarik adibidez.
Bitarte horretan besteak beste Montsegurreko kataroen azken erresistentzi puntutik 1244an ospa egin zutenen gotorleku ere bihurtu zen.
Eta hemendik biharramunean Kataroen herrialdera jun ginan. Montsegurrera zuzenian, baina hori hurrengo post batean kontatuko dizuet, badago eta zer kontatu!

Iruzkinak