Altitoy 2015
Aurten ere iritsi da piriniotako urteko lasterketa garrantzitsuenaren hitzordua. Bi egun, bi etapa luze, bi etapa eder, alpino, eta aurten gainera eguraldi onakin. Zer gehixo eskatu leike? Ba bizitza patxadaz hartu eta lagun baten konpainiaz disfrutatzia.
Bigarrena egin dogu, baina lehena, lehenengo egunian autobusian atzian jarri jakuzen bi kakalardo hauek ez digute laga!!!
Txiriosentzat urteko lehenengo lasterketa zan, eta ni pare bat besterik ez ditxut in, beraz, propixo entrenatu gabe gentozen, eta bi egunetan ixa 5000m egitia ez da txantxa! Nork esan bihar zigun astebukaera osuan horrelako burrukia euki bihar genduanik?
Bi egun gogor izan dira, goizeko 4:30etan esnatu, gosaldu eta Luzera jeitsi. Aurten Luz St Sauveurretik autobusian urtetzia derrigorrezkua zan eta autobusak goizeko 5:30etan ateratzen ziran.
Zapatuan 2800m etapa aurrikusita, domekan 2050m positibokua bakarrik.
Neskak fin ibili dira, 1 zenbakixakin urten, eta postua mantentzia erretza ez izan arren, bi egun luzeren ostian lortu dabe!!! ZORIONAK BIKOTE, Euskal Herriko txapeldun izatiaz gain, lasterketako txapeldun ere bai.
Zapatuko etapa atzerapen pixkatekin hasi arren, egunan lehenengo argixekin batera hasi zan. Aurten, Andonik pentsatuta zeuzkan ibilbide orijinalak egiteko baldintzak zeudela jakinarazi zuten, Midi Bigorreri itzulixa!
Halere, azken astetako elurrak eta azken egunetako tenperaturek baldintzak aldatu, eta azken orduan norabidia aldatzia ekarri zaben.
Lehenengo igoera tontorreraino egin ostian, ezkerretara geratzen dan lepotik pasatzia zan haserako helburua, baina azkenian lehenengo igoera eskuineko lepotik buelta ematen hasi ginan, ekialderuntz. Nolabait esateko, mapetan, erlojuan kontrako norabidian.
Txiriosek grabautako lehenengo jeitsiera hau bideuan ikusi dezakezue, oindiok urduritasun apur bat egoten da lehenengo jeitsieran, eta zati batzutan gogorra eta batxeatuta tokatu zanez, iztarrak ere gogor gogor!!
Ez da gure buruaz fardatzeko, baina gu lasterketarako propio entrenatuta egon ez arren, dagoeneko lasterketa pila batetan parte hartu dogula nabarmena da, aldaketetan eta gelditu gabe jeistian jende asko aurreratzen gendualako. Kontatu jeitsiera honetan ere igotzen gu baino hobeto ibilitako zenbat aurreratu genitxuan!
Pentsatzen jardun genduan aurrekuak nola jeitsiko ote ziran aurreko postuengatik burrukan, ze elurra aldakor egonda seguridaderik ez da egoten nahi bezain bizkor bajatzeko eta gogor eta batxiekin dagonian, guk iztarrak ez bagenitxuan sentitzen, atara kontuak bestiek, gainera postuari eutsi bihar baziuen.
Ibilbide dotoria edozein kasutan, pena bakarra tontorra ez genduala in, baina nahikua lan euki zaben azkenengo orduan ibilbide osua norabidez aldatzen.
Bigarren igoeran sari handi bat eduki genduan:
Ekialderuntz hastian abantailetako bat, Midiren iparra parez pare zauala bigarren igoeran. Honi aspalditxik gendukan begixa botata, baina honaino oindiok allau gabe geunden. Ia hurrenguan gehixo gerturatzen geran!!!
Igoeran bukaeran, Luismi eta Enrike harrapatu genitxuan, eta hortik bukaeraraino aldaketaz aldaketa elkar pasatzen ibili ginan.
Beste bideo bat editatu dot, Txiriosek grabatutako irudixekin. Material asko dauka, eta danak bideo bakarrian sartzian asko luzatuko zan asuntua. Hemen ikusi leikezue goiko aldaketan Luismi eta Enrike pasatzen ditugula, baina jeitsieran berriz ere pasatzen gaituztela. Zoro hauek, Juniorrak baino bizkorro bajatzen dira. Estan romanos estos locos! kar kar kar
Ikusi leike txiriosek botekin arazuak dauzkala, eta erorketa batian camel backa ere urtetzen jakola motxilatik
Izaskun eta Fermin ere batera, baina hemendik aurrera ikusi ere ez genitxuan in, hauek bai sasoia!
4 igoera egin genitxuan Zapatuan. Politxena seguruenik hirugarren hau izango zan, ipar mendebalde orientaziua zaukan, eta korridore batian bukatzen zan lehen ikusi dogun Midiko mendebaldeko lepuan bukatzeko.
Azken zatixan nahiko elur gogorra izoztuta zauan, eta antolatzailiek eskilarak tallatu bihar izan zitxuen lasterkari guztiok eroso pasa ahal izateko. Ikaragarrixa!!
Eta pentsatzia ere hasera batian hemendik bajatzia nahi gintxuztela. Beste baldintza batzukin oso jeitsiera elegantia izango da, baina oinguan ez zaozen inundik inora baldintza onak! Antolakuntzako hauen esku seguru sentitzen gera, zalantzarik gabe
Berriz Oncetera bueltan, animatzaile espezial batzukin topo in genduan, Urolakuak izan arren, ondo eramaten geran gazte batzukin, kar kar kar. Asko estimatzen dira animuak, eta ia hurrengo urtian zuek ere berriz Altitoyera bueltatzen zeraten, seinale ezin hobia izango da hori!!!
Eta azken igoerako argazkirik ezin erakutsi, sekulako beruakin eta 2800m arteko azkenengo zatixa danontzat oso gogorra izan zalako. Ez nintzan kamaria naruanik ere kontziente izan eta txirios erorketa txar baten ondorioz saihetsetan minakin zauan! Gainera, iparrian kerizpetan seguruenik gehixenori ura edatia ahaztuko jakun gorputzak eskatzen ez zigulako, eta gero berotan azkenengo igoeran lepo sufritxu genduan. Baina merezi izan zaban! Luismi eta Enrikeri 1-0 irabazteko, ze azken igoera honetan erabaki zan dana.
Amaianian bazkaltzen. Eskerrik asko gonbidapenagatik!!! Luxu Asiarra Toy bailaran.
Domekan berriz Luz Ardideneko pisten inguruan zan etapia. 2050m inguru bakarrik izan arren, goizkeo 4:30etan jaiki ginan oinguan ere. Pentsatziak bakarrik aste honetan Pierrara dijuazenak hurrengo beste lau egunetan halako palizak hartu bihar ditxuela, hori pereza. Bueno, norbaitek aldatu nahiko balia, mesedia itxiaren aurten ere jungo nintzateke Pierrara eh?
Eta hasi ginan lasterketan. Lasai lasai urten ginan Luzeko pistetatik. Txiriosen saihetsak nola erantzuten zuan ikusi bihar genduan. Arnas estuan hasten zanian molestiak zeuzkanez, ba mantxo! Bukatzia zan helburua!!
Baina lehenengo jeitsiera iritsi orduko hasi ginan jendia aurreratzen, bideuan ikusi leiken bezela. Halere, bigarren igoeran hasi zan txirios eski batekin ere arazuak eukitzen. Eskixa urten itxen jakon. Ez zakigun bota edo eskixa zan, eta eskixa alboz kanbixau eta eski bera urtetzen hasi jakonez, argi zauan fijazio batetako arazua zala. Lehenengo metrotan elur zaila zaozez, oso sarri urtetzen hasi jakon, eta beste arazo bat gehixo etapa bukatzia arriskuan ikusten.
Ta gu gurera, Luzeko pistetatik urten eta Bernazouko bailarara pasatu ginan domekan. Hemendik Ardideneko lakuetatik ezkerretara (ekialderuntz) dauan lepo batetara ixo ginan, kranponeo luze batian. Oso elegantia!!
Gero Hego Ekialdia izango dan aurpegixan ibili ginan. Kuriosua, hemen elur hautsa topatu gendualako; aldiz, Midin denbora guztian eurixak formatutako elurretan ibili ginan, eta hura altuago dagola esango nuke, edo antzera. Zer ete da, Midin haiziak elur berrixa eraman dabala? edo bailara honetan mikroklima dagola?
Goizian bildurtuta gaozen aber txiriosi saihetsak lagako zion lasterketa itxen, eta goizian nahiko ondo jaiki zan. Halere, oso lasai urten ginan.Baina jeitsieraz jeitsiera berotzen jun ginan!
Hemen ere Kike eta Lusimikin burrukan, elkar pasatzen behin eta berriz. Primeran pasatu dogu, elkarri adarra jotzen, aldaketetan batak bestiari trabak jartzen. Giro espeziala lagun batzukin lehiatzen ibiltzia!!
Hirugarren jeitsieratik laugarren igoera parez pare ikusten zan, jendia goruntz, eta azken zatixan eskixak bizkarrera berriz ere.
Etapa honetan desnibel gutxiago egin arren, ixoera, jeitsiera eta kranponeo askoz gehixo eduki dixugu, horrek sekulako tokia eman dio lasterketari. Oinguan parez pare bostgarren igoera, eta hortik Luzeko pistetara ateratzen ginan. Bide honetatik behin Pic Ardidenera ixo ginala etorri jata burura. seizpa zazpi urte erretz pasauko ziran ordutik... denbora nola dijuan aurrera!
Azkenetako igoera, Luzeko pisten ingurura bueltatzeko, indarrak ahultzen
Baina beste hauekin burrukak ez zigun deskantsatzeko astixa hartzen uzten!!
Eta horretan, gaurkuan ere iritsi gera helmugara! Azken igoeran Maddi ere animatzen, sorbaldatik operatu berri. Ia hurrengo urtian lasterketan topo itxen dogun berriz ere!!!
Hemen egin doten bideo probisional bat. Oindiok txiriosek Magun gopruakin ataratako imajinak sartutua bideo luziago bat itxeko asmua daukat, eta eskegikot hemen. Bitxartian disfrutatu.
Beti bezela, Anartz fin: Hemen astebukaerako erreportaia
http://www.eitb.tv/eu/bideoa/3974286934001/
Bigarrena egin dogu, baina lehena, lehenengo egunian autobusian atzian jarri jakuzen bi kakalardo hauek ez digute laga!!!
Txiriosentzat urteko lehenengo lasterketa zan, eta ni pare bat besterik ez ditxut in, beraz, propixo entrenatu gabe gentozen, eta bi egunetan ixa 5000m egitia ez da txantxa! Nork esan bihar zigun astebukaera osuan horrelako burrukia euki bihar genduanik?
Bi egun gogor izan dira, goizeko 4:30etan esnatu, gosaldu eta Luzera jeitsi. Aurten Luz St Sauveurretik autobusian urtetzia derrigorrezkua zan eta autobusak goizeko 5:30etan ateratzen ziran.
Zapatuan 2800m etapa aurrikusita, domekan 2050m positibokua bakarrik.
Neskak fin ibili dira, 1 zenbakixakin urten, eta postua mantentzia erretza ez izan arren, bi egun luzeren ostian lortu dabe!!! ZORIONAK BIKOTE, Euskal Herriko txapeldun izatiaz gain, lasterketako txapeldun ere bai.
Luismik bidalitako argazkiak. Eskerrik asko!! |
Luismik bidalitako argazkiak. Eskerrik asko!! |
Luismik bidalitako argazkiak. Eskerrik asko!! |
Zapatuko etapa atzerapen pixkatekin hasi arren, egunan lehenengo argixekin batera hasi zan. Aurten, Andonik pentsatuta zeuzkan ibilbide orijinalak egiteko baldintzak zeudela jakinarazi zuten, Midi Bigorreri itzulixa!
Halere, azken astetako elurrak eta azken egunetako tenperaturek baldintzak aldatu, eta azken orduan norabidia aldatzia ekarri zaben.
Altitoyko FBtik ateratako argazkixa |
Lehenengo igoera tontorreraino egin ostian, ezkerretara geratzen dan lepotik pasatzia zan haserako helburua, baina azkenian lehenengo igoera eskuineko lepotik buelta ematen hasi ginan, ekialderuntz. Nolabait esateko, mapetan, erlojuan kontrako norabidian.
Txiriosek grabautako lehenengo jeitsiera hau bideuan ikusi dezakezue, oindiok urduritasun apur bat egoten da lehenengo jeitsieran, eta zati batzutan gogorra eta batxeatuta tokatu zanez, iztarrak ere gogor gogor!!
Ez da gure buruaz fardatzeko, baina gu lasterketarako propio entrenatuta egon ez arren, dagoeneko lasterketa pila batetan parte hartu dogula nabarmena da, aldaketetan eta gelditu gabe jeistian jende asko aurreratzen gendualako. Kontatu jeitsiera honetan ere igotzen gu baino hobeto ibilitako zenbat aurreratu genitxuan!
Pentsatzen jardun genduan aurrekuak nola jeitsiko ote ziran aurreko postuengatik burrukan, ze elurra aldakor egonda seguridaderik ez da egoten nahi bezain bizkor bajatzeko eta gogor eta batxiekin dagonian, guk iztarrak ez bagenitxuan sentitzen, atara kontuak bestiek, gainera postuari eutsi bihar baziuen.
Ibilbide dotoria edozein kasutan, pena bakarra tontorra ez genduala in, baina nahikua lan euki zaben azkenengo orduan ibilbide osua norabidez aldatzen.
Bigarren igoeran sari handi bat eduki genduan:
Midi Bigorren iparra |
Ekialderuntz hastian abantailetako bat, Midiren iparra parez pare zauala bigarren igoeran. Honi aspalditxik gendukan begixa botata, baina honaino oindiok allau gabe geunden. Ia hurrenguan gehixo gerturatzen geran!!!
Igoeran bukaeran, Luismi eta Enrike harrapatu genitxuan, eta hortik bukaeraraino aldaketaz aldaketa elkar pasatzen ibili ginan.
Beste bideo bat editatu dot, Txiriosek grabatutako irudixekin. Material asko dauka, eta danak bideo bakarrian sartzian asko luzatuko zan asuntua. Hemen ikusi leikezue goiko aldaketan Luismi eta Enrike pasatzen ditugula, baina jeitsieran berriz ere pasatzen gaituztela. Zoro hauek, Juniorrak baino bizkorro bajatzen dira. Estan romanos estos locos! kar kar kar
Ikusi leike txiriosek botekin arazuak dauzkala, eta erorketa batian camel backa ere urtetzen jakola motxilatik
Izaskun eta Fermin ere batera, baina hemendik aurrera ikusi ere ez genitxuan in, hauek bai sasoia!
4 igoera egin genitxuan Zapatuan. Politxena seguruenik hirugarren hau izango zan, ipar mendebalde orientaziua zaukan, eta korridore batian bukatzen zan lehen ikusi dogun Midiko mendebaldeko lepuan bukatzeko.
Azken zatixan nahiko elur gogorra izoztuta zauan, eta antolatzailiek eskilarak tallatu bihar izan zitxuen lasterkari guztiok eroso pasa ahal izateko. Ikaragarrixa!!
Eta pentsatzia ere hasera batian hemendik bajatzia nahi gintxuztela. Beste baldintza batzukin oso jeitsiera elegantia izango da, baina oinguan ez zaozen inundik inora baldintza onak! Antolakuntzako hauen esku seguru sentitzen gera, zalantzarik gabe
Berriz Oncetera bueltan, animatzaile espezial batzukin topo in genduan, Urolakuak izan arren, ondo eramaten geran gazte batzukin, kar kar kar. Asko estimatzen dira animuak, eta ia hurrengo urtian zuek ere berriz Altitoyera bueltatzen zeraten, seinale ezin hobia izango da hori!!!
Txetxu eta Aizpuru animuak ematen. Eskerrik asko bikote!!! |
Amaianian bazkaltzen. Eskerrik asko gonbidapenagatik!!! Luxu Asiarra Toy bailaran.
Domekan berriz Luz Ardideneko pisten inguruan zan etapia. 2050m inguru bakarrik izan arren, goizkeo 4:30etan jaiki ginan oinguan ere. Pentsatziak bakarrik aste honetan Pierrara dijuazenak hurrengo beste lau egunetan halako palizak hartu bihar ditxuela, hori pereza. Bueno, norbaitek aldatu nahiko balia, mesedia itxiaren aurten ere jungo nintzateke Pierrara eh?
Eta hasi ginan lasterketan. Lasai lasai urten ginan Luzeko pistetatik. Txiriosen saihetsak nola erantzuten zuan ikusi bihar genduan. Arnas estuan hasten zanian molestiak zeuzkanez, ba mantxo! Bukatzia zan helburua!!
Baina lehenengo jeitsiera iritsi orduko hasi ginan jendia aurreratzen, bideuan ikusi leiken bezela. Halere, bigarren igoeran hasi zan txirios eski batekin ere arazuak eukitzen. Eskixa urten itxen jakon. Ez zakigun bota edo eskixa zan, eta eskixa alboz kanbixau eta eski bera urtetzen hasi jakonez, argi zauan fijazio batetako arazua zala. Lehenengo metrotan elur zaila zaozez, oso sarri urtetzen hasi jakon, eta beste arazo bat gehixo etapa bukatzia arriskuan ikusten.
Ta gu gurera, Luzeko pistetatik urten eta Bernazouko bailarara pasatu ginan domekan. Hemendik Ardideneko lakuetatik ezkerretara (ekialderuntz) dauan lepo batetara ixo ginan, kranponeo luze batian. Oso elegantia!!
Gero Hego Ekialdia izango dan aurpegixan ibili ginan. Kuriosua, hemen elur hautsa topatu gendualako; aldiz, Midin denbora guztian eurixak formatutako elurretan ibili ginan, eta hura altuago dagola esango nuke, edo antzera. Zer ete da, Midin haiziak elur berrixa eraman dabala? edo bailara honetan mikroklima dagola?
Goizian bildurtuta gaozen aber txiriosi saihetsak lagako zion lasterketa itxen, eta goizian nahiko ondo jaiki zan. Halere, oso lasai urten ginan.Baina jeitsieraz jeitsiera berotzen jun ginan!
Hemen ere Kike eta Lusimikin burrukan, elkar pasatzen behin eta berriz. Primeran pasatu dogu, elkarri adarra jotzen, aldaketetan batak bestiari trabak jartzen. Giro espeziala lagun batzukin lehiatzen ibiltzia!!
Hirugarren jeitsieratik laugarren igoera parez pare ikusten zan, jendia goruntz, eta azken zatixan eskixak bizkarrera berriz ere.
Etapa honetan desnibel gutxiago egin arren, ixoera, jeitsiera eta kranponeo askoz gehixo eduki dixugu, horrek sekulako tokia eman dio lasterketari. Oinguan parez pare bostgarren igoera, eta hortik Luzeko pistetara ateratzen ginan. Bide honetatik behin Pic Ardidenera ixo ginala etorri jata burura. seizpa zazpi urte erretz pasauko ziran ordutik... denbora nola dijuan aurrera!
Azkenetako igoera, Luzeko pisten ingurura bueltatzeko, indarrak ahultzen
Baina beste hauekin burrukak ez zigun deskantsatzeko astixa hartzen uzten!!
Eta horretan, gaurkuan ere iritsi gera helmugara! Azken igoeran Maddi ere animatzen, sorbaldatik operatu berri. Ia hurrengo urtian lasterketan topo itxen dogun berriz ere!!!
Hemen egin doten bideo probisional bat. Oindiok txiriosek Magun gopruakin ataratako imajinak sartutua bideo luziago bat itxeko asmua daukat, eta eskegikot hemen. Bitxartian disfrutatu.
Beti bezela, Anartz fin: Hemen astebukaerako erreportaia
http://www.eitb.tv/eu/bideoa/3974286934001/
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina