Bandres Karolo memoriala

Aurten ere iritsi gera Bandres, Karolo eta Andoni ere omendu daben lasterketara.

Ez gaudela betiko, eta horrelako astebukaeretan gertuago igartzen ditugu, eurek utzitako ondarea hauxe delako.
Izabako astebukaera hau espeziala izan da, eguraldixak aurten ere izugarri lagundu dau, eta antolakuntzan lan onari esker, ibilbide ikaragarri politak egiteko aukera izan dugu, nahiz eta sekulako elurtiak arriskuak ekarri, ibilbide dotore eta seguruak eskaini dizkigute antolatzailiek.
Zapatuan Izaba bertatik urten eta Idoiako baseleizara ixo ginan. Herri erditik urten eta adokinen gainian botekin korrika itxia ez da oso erosua, baina aber zein dan oinez urtetzen dan ausarta!
Izabatik memorialeko zapatuko etapa, Idoiako baseleizara
Domekan berriz, autobusez Txamantxoia jatetxeraino igo gintxuzten. Goizian jaikitzian elurra botaala, dana zuri, batzuk esaten zaben suspenditu ere ingo ete zan, baina basotik markatutako ibilbidiak seguruak ziran. Gainera, arbolek haizetik babesten zaben, eta 20bat zm elur hauts euki genitxuan ibilibide osuan zihar. Ikaragarrixa!!

Ba zapatuko lasterketan kontakizun gutxi ingo dizuet. Elizatik hasi, eta Izabako sarreraraino jeitsi ginan antxitxika eskixak bizkarrian geneuzkala.
Sarreratik goruntz hasi eta 150m desnibel inguru ixo ostian jarri genitxuan eskixak. Hortik goraino pista batetatik ixo ginan, leku gehixenetan bi lerro zauden primeran eginda aurreratu ahal izateko.
Ezin gera kejau beti ibilbide berrixak eta leku ezberdinak ezagutzen ditxugulako. Gozada bat da parte horretatik
Nere lasterketari dagokionez, bertikalak ez ditxut batere maite, korrika hasten diranak oindiok eta gutxio, eta gainera azken aldixan 150 taupadatara nekez allau naizenez, propixo entrenatu gabe jun nintzan taupadak topera jartzeko proba honetara.
Horren jakitun, eta Lander beti lasai hasi eta fuerte bukatzen dabanez, helburua, ia Landerri segitzeko kapaza nintzan.
korrikako zatixan fitxatu nuan, eta bere itzala moduan jun nintzan eskixak jarri arte. Transiziuan aurreratu naban, eta Nahian atzian jarri nintzan. Ondoren lasterketa guztia in genduna ordena horretan, Nahia, ni eta Lander.
Momentu batian saiatu nintzan Nahia pasatzen, baina ezin, eta Lander ere saiatu zan ni pasatzen baina ezin.
Halere, txarrena, Javi aurrian ikusten nuala, eta ezin honengana ere gerturatu.
Uff, hori agonia izaten dana bertikala, eta hare gehixo propixo entrenatube juten bazera, baina tira, hori ere in bihar da, eta lasai juten ere ez dakidanez, ahal dan guztia ematera beti!

Domekan beste kontu bat izan zan. Ibilbide luziagua (aurrikusita 1700m inguru zaozen, nahiz eta gero neri 1300 inguru eman zidan)
Igandeko irteeran parrillan, onenekin batera. Joe, ze luxu! Ni ikusi eta ikasten...
Danak berotzen, eta ni pixkat despistauta, kar kar kar

Lasterketan irteera eman zaben, baina neutralizatuta. Errepideraino atera ginan, eta hor eman zaben benetako irteera. Metro batzuk korrika in ostian Txamantxoia alderuntz hartzen genduan, eta ixa karreteran bertan eskixak jarri bihar. Sekulako enbutua in zan. Eskerrak nahiko ondo urten nintzan hortik
Urten orduko, gaurkuan ere Landerri segika hasi nintzan. Lasai urtetzeko baza segurua da neretzat.
Lariz eta hauek aurretik, gu atzetik taldetxo bat allau ginan lehenengo igoeran bukaerara, Javi, Lander, Nahia, Otxoa, Balen, Joseba Sarasola, Joseba Tobar...
Bigarren igoerarako gure lekuak hartuta, Lander aurretik, ni ondoren, eta Nahia atzetik zatorren. Bezperan bezela, baina kontrako ordenian. Gerra edarra eduki dogu hiruron artian astebukaera osuan! Plazer bat izan da bi lagun onekin lehiatzen ibiltzia!!!
2.igoerako argazkixa

Bigarren igoera Jon Zakilen bentaraino zan. Goiko partian, Landerrek asko ez zidala ateratzen iruditzen jatan, baina Nahia ere hor zetorrela. Atzerago Tobar eta abar, distantziak gero eta nabarmenagoak ziran.
Aurrekuen artian sekulako gerria zauan. Lariz eta Albornoz beheruntz. Albornoz jeisten onenetarikua izango da, baina Lariz ere ez da hankamotxa, eta aldapan gora topera dabil!

Lariz eta Albornoz jeitsieran nor baino nor. Argazki politxa
Ni ere ez nauan ezer barkatzeko. Jeitsieretan adrenalina topera, elur hautsak asko laguntzen zaban zuzen zuzen bajatzen. Ikaragarrixa zenbat disfrutatu naban, arbola artian eta zelaixetan ahalik eta bizkorren bajatzen, iujuuu batzuk botatzen, eta ahoa zabalik harrapatu ninduten oinguan ere, kantuan seguruenik, kar kar kar


Allau nintzan hirugarren aldaketara, eta azken igoera geratzen jakun. 650m ingurukua zala esan ziguten, ez dot uste hainbestekua zanik. Edozein kasutan, zeozer jan eta gora!
Lander aurretik eta Nahiak atzetik segitzen zuan. Landerrengana gerturatzen nixela iruditzen jatan. Atzian, Nahia distantzian mantentzen nabala ere ematen zaban

3 igoera hasten
Javi ere gertu, 3. igoera hasten
Hirugarren igoeran dana ematia ez zauan beste erremedixorik. Metruak in ahala, Landerrena gerturatzen nintzan, baina berriz aldentzen zala ematen zuan. Joe, ez dau ba berak pintxauko, eta ni el nova mas naizenez (pisar a fondo, y no va mas, kar kar kar) ba aguantau in bihar ritmuari ahal zan moduan.
Atzera begiratzen, Nahia antzeko distantziara, baina Otxoa ikusi naban halako batian Nahiana gerturatzen. Kaka zaharra, rokero zaharrak potruak ikutzera! Oindiok abantaila dexente neukan, baina akats larri bat eukiz gero, foka bat urten edo zuekua in edo auskalo zer, pikutara jun zeinken, eta egun aproposa zan fokekin problemak eukitzeko.
Halako batian gerturatu nintzan Landerrena, eta honek kriston detallia, albo batetara apartau eta pasatzen utzi zidan.
Aún quedan caballeros, Bertin Osborne, Lander eta ni, edo, kar kar kar.
Bromak aparte, ikaragarrizko detallea iruditu jatan, Seniorren 4.postuagatik burrukan gentozen eta.
Asko ezin zan falta aldaketarako, eta Iosu Martin Juniorra ere harrapatu naban justu aldaketara allatzen.
Bixok bizkor aldatu genduan, baina jeisten beste ausardia bat daukate gazte hauek, eta atzian utzi ninduan. Nere preokupaziua halere, Lander zan. Hau ere oso fuerte bajatzen da, gainera fin fin, akatsik egin gabe. Hori buruan, eta hankak indar gutxikin ordurako, ahalik eta bizkorren eta erori gabe bajatzia zan. Eta buruan hori daukazunian gertatzen dana da konturatu ordurako erori egin nintzala.
Kauenlaletxe! Jaikitzen saiatu, baina elur sakonian asko kostau jatan. Berriz ere martxa hartzen hasi nintzanian, atzera begiratu eta Lander ez zan ageri. Uff, eskerrak, baina antiejuak guztiz elurtuta, kendu eta gorde nitxuanerako pasatu ninduan Landerrek.
Bere atzetik bere ritmora bajatzia beste aukerarik ez neukan, berak markatzen zitxuan birak itxen jeitsi nintzan, hori izan zan adrenalinia hori, elur malutak botatzen, Landerrek altsatzen zuan elurra ere neregana, eta ni antiejo gabe segundu erdi ere galdu ezinda.
Lasterketetan horixe da asko betetzen nauan kontu bat, flow, jario hori, momentu horretan karreran sartuta nenguan, zentzu guztiak horretan jarrita.

Zu kirolariko kaptura honetan ikusi leike Lander eta bixok bajatzen. Ni nere estilo exkaxian, kar kar kar
Aldaketara batera allau ginan, eta eskixak kendu ondoren batera urten ginan.

Erreka zulua pasatu bihar zan, metro batzuk gora egin, eskixak jarri berriz ere, eta patinatzen allau helmugara
Eskixak jartzeko lekura ere batera allau ginan, eskixak pixka pixkat bizkorro jarri nitxuan, eta hasi nintzan patinatzen. Iraupen eskixan ibili izanagatik, patinatzen ondo moldatzen naiz, baina banakixan Lander ere primeran moldatzen dala, eta ez zauan bromarik. Atzera begiratu ere egin gabe hasi nintzan arraunian. Argazkiko aurpeixak dana esaten dau
Azken metrotan, Lander barrenian ikusten dana, atzetik segika neukala
Helmuga zeharkatu, eta Landerri metro dexente atera nizkiola konturatu nintzan. Landerrek berak esan zidan eskixak jarri eta hasi zanian despistau eta beste aldera begira geratu zala, eta hori nahikua izan zan zuzendu ordurako nik abantaila eroso bat hartzeko. Eskerrak ni helmuga zeharkatu arte ez nintzala konturatu!

Azkenian sailkapen orokorrian hamargarren!!
Aipagarrixa da Juniorrek ze maila ematen daben, hauekin lan handixa itxen ari dira, baina eurak ere gogoz hartzen ari dira.Pentsa, hamargarren in naban domekan, eta aurretik hiru junior sartu jatazen. Iñigo Mtnez Albornoz, lasterketan 3. egin zuan, lehenengo postuan ere ibili omen zan tarteren batian. Pablo Oderiz 4. orokorrian eta Iosu Martin nere aurretik 9.postuan, baina Seniorren podiumetik segundu gutxira. Eutsi  horri gaztiok!!
Eta ETBn Anartzek esan zuan bezela, MikelNa Rokero zaharra ere hor, gerria ematen. Sailkapen orokorreko 5.postuan!!!

Oinguan lehenengo aldiz Lander, Otxoa eta abarren aurretik geratzia lortu dot. Ez da nik salto handixa eman dotenik, hauek beste prioridade batzuk dauzkelako baizik. Guraso izan eta entrenatzeko astixa hartzia nahikua lan da, baina horrela dira kontuak, usten dot postua ez dala garrantzitsua, danok ere asko disfrutatu genduala baizik. Azkenian familia bat gera, eta falta diranen Memorialian elkar ikusten segitzia espeziala da!

Argazkilarixeri eskerrak ere eman bihar diuet. Hemendik ataratako argazkixak dira
Bandres Karolo FBtik ateratako argazkiak
Ramon Olasagastiren zapatuko argazkiak
Ramon Olasagastiren igandeko argazkiak
Arlegiren argazkiak.
eta denborak ikustia nahi ditxuanantzat Lasterketako sailkapenak


Beti bezela, Anartz fin fin lanian, beste danok disfrutatzen gaozen bitxartian: Hemen Zu Kirolariko bideua
http://www.eitb.tv/eu/bideoa/zu-kirolari-zu-kirolari-2015/3974286934001/4076561237001/8-atala/




Gaur egunen edo Teleberrin ere eman zaben zatitxo bat (nik uste futbolan aurretik izan zala, kar kar kar)
http://www.eitb.eus/es/deportes/otrosdeportes/videos/detalle/2999360/video-esqui-montana--memorial-esqui-montana-izaba/


Noizian behin botatzen diot bideo eder honi begirada bat.


KAROLO from CENTRO CULTURAL DE NOAIN on Vimeo.

Andonik ere bazeukan bideo polit bat, baina ez dut aurkitu. Inork baldin badaki non dagoen abixatu mesedez, gustora txertatuko nuke hemen!

Hirugarren lasterketia
Eta oin hirugarren denbora Izaban nolakua izan zan kontatu nahi dizuet. Aurreko urtian bezela, Jotak bere gurasuen etxian lekua zaola, eta gonbidatu ninduan.
Aurreko urtian ere sekulako mahaikada juntatu ginan, Tere eta Amantzinian, eta aurten ere berdin. Tere bi egun hauetan danon amatxo bihurtzen da pixkat, babajana, bakalaua, jana eta edana ez da faltatzen eurenian. Eskerrik asko!!!

Zapatuan lasterketaren ondorengo babajanaren ondoren, beste danak Josu Iztuetaren emanaldixa ikustera jun ziran, eta ni aurreko urtian moduan lanian geratu nintzan pixkat.
Pena hartu naban, Groenlandiara eskixekin in zaben bidaia kontatu bait zuan Josuk. Akordatzen naiz bidaia hori in zabenian (25bat urte izango dirala pentsatzen dot) Elgoibarren egon zirala Dina eta Josu fijo, eta ez dakit Txiki ere ez ete zan egon herriko antzokixan ematen. Primeran akordatzen naiz lereri bizikletako gurpil bat katiatu eta kuentakilometrosa jarri ziuela, zenbat kilometro egiten zituzten jakiteko. Taldeko bat metro batzuk aurrerago juten zan, eta atzekuak iparrorratzakin esaten ziuen zuzen nola jun, ez desbiatzeko. Orduan ez zauan GPSrik danon eskura!!!


Pote bat hartzera urten nintzanian, ikusgarri zauan Izaba! Kaliak elurtuta, tabernetan kriston girua...

Iluntzian hauxe Jotan etxetik atera zaben argazkixa. Oso bukolikua, ezta?

Domekan ere lasterketan ondoren, dutxatu eta hartu genitxuan marianito batzuk, nola ez! Ondoren miga jana, eta gero Jotan etxian paella!!! Ta personaje batek esan zuan bezela, y pasao matanza!!
Egixa esan hurrengo aste osua jan gabe egonda ere aguantatzeko beste jan genduan. Lujo Asiatiko izan da astebukaeria.

Domekako lasterketa ondoren ere ibili ginan pixkat disfrutatzen, ez pentsatu dana izan zanik jana eta edana!
Jota eta Gorka Asierrekin. Hau bai ekipua!!! Asier lasterketan animatzen ibili zan. Eskerrik asko Asier!! Ez dakizu zenbat eskertzen diran animuak
Domeka goizian horrela zauan errepidia lasterketa aurretik.

Bonito bokata
Uxuek, bonito bokata egin genduala esan zigun. Ke estamos komo un pan? Eskerrik asko!!!  kar kar kar

Eta pentsatzia ere oindiok jendia daola eskixen trukuakin elurretara botatzen dotena... 30 urte tontakeri berdina itxen, eta zas! oindiok jendia harrapatzen dot, kar kar kar
Zu oinguan eskapau zinan, Kike! Hurrenguan eroriko zera!!

Astebukaera ikaragarria izan da, Izaba oso elegante zauan San Blas kapakin gainian! Lasterketak mundialak, konpainia ezin hobia, baina argazki batian laburbiltzeko, Jotaren gurasuen etxeko sukaldiakin geratzen naiz, dudarik gabe

Eskerrik asko Tere eta Amantzi zuen abegitasunagatik

Iruzkinak