2016/06/12
Bezperan bizikletan egindako buelta luze jun zan, eta ondorioz nahiko nekatuta ere bageunden. Halere, domekan oinez mendibuelta bat egitia pentsatu genduan. Eguraldixa hobia ematen zaben, eta ia gaurkuan inguruko bistez disfrutatzerik eukiko genduan pentsatu genduan
Lareoko urtegixan berriz. Bezperan galdutako bidia ikusten
Orainguan Lizarrostitik atera ginan. Lehenengo Lareoko urtegira ixo, eta hemendik beste PR bat hartu genduan mendiz Ataunera bajatzeko asmotan. Tartian Agaotzeko tontorra egin genduan.
Ataunetik Zaldibiara pasatzeko mendiz egin genduan Amundarainteik, eta hemendik Arkakara bajatu.
Txindoki urrunean agertzen jun zan
Arkakatik Zaldibira bidegorriz korrika pixka bat egin genduan. Oso bailara politxa begitandu jatan.
Arkakatik Zaldibiara bidegorritik
Zaldibiatik gora G2H lasterketa pasatzen dan ingurutik egiteko proposatu zidan Aranek. Nik egixa esan, inguru horiek ez ditut asko ezagutzen, eta horrela zeozer ezagutzen juteko aukera euki nuan.
Txindoki gerturatzen, edo...
Baina ordurako bide luzia egina geneukan korrikan. Ni ordurako porru inda nenguan!! Bidegorri eta asfaltozko bide horiek akatzen naute, eta korrika eginez gero gehixo oindiok.
Eskerrak berriz ere mendira sartu ginan. Lehenago paretik ikusitako ur konbo handi batetara gerturatu ginan. Zelan gustatzen jatazen turbinen inguruko obra zibilak, kar kar kar
Ur konbua. Barrenian Amundaraineko jeitsiera Arkakara
Arkakan ur balsa bat zauala komentatu ziguten, baina ez nitxuan orduan erlazionatu. Hemendik bota eta turbinatzen duten urek betetzen dute beheko ur balsa!!
Eta tira ta hortik, aurrera jarraitzen, Ausa Gazteluko lepora iritsi ginan. Nik Ausa Gaztelu egin gabe neukanez, hona jun nahi nuan. Aranek G2Hko Larraitzetik Txindokira arteko bidia egitia nahiago zuanez, hemen agurtu ginan, ondoren, Txindokiko lepuan elkartzekotan.
Gipuzkoaren eta Nafarroaren artean XII. mende bukaeran jarri zuten mugan
zegoen gaztelua, eta agirietan ikusten denez, muga hori zaintzea zuen
egiteko nagusi. Baina muga baino zaharragoa denez, gazteluaren sorrera
eskualdeko jarduera ekonomiko nagusiari lotu behar zaio, abeltzaintzari,
garai hartan belardiak baitziren aberastasuna. Ausa, Ataun... mugako
gazteluak ziren Nafarroaren eta Gaztelaren artean, baina bi erresumen
arteko muga finkatu baino lehen, 1200ean, gazteluek belardietarako
sarrerak eta abelbideak zaintzeko lana zuten.
Ausa Gaztelu tontorreko plaka
Ni tontorreraino ixo nintzan, eta han lasai hartu nuan mokadutxo bat jateko paisaia paregabe honetaz disfrutatzen. Ondoren lepora jeitsi, pixka bat igo eta zeharkaldi bat egin bihar naban, Larrunarriko bide normala hartu eta leporaino ixotzeko.
Aranek bide luziagua zeukan Larraitzeraino jeitsi, eta hortik Txindokiruntz.
Ausa Gaztelutik Larrunarri. Ardixak ahuntzen pare hemen
Bide luziagua bai, baina halere ezin nintzan lotaratu. Aran zezena bezela zauan, eta aber oindiok bera ni baino lehenago iritsiko zan gora...
Malda pikua jeitsi eta zeharkaldiari ekin nion.
Ausa Gaztelu
Zeharkaldia bukatu ondoren, Larrunariko bide normala juntatzen dan lekuan etzan nintzan pixka bat. Porru inda nenguan, eta pentsatu nuan Aran handik pasatzen zanian ikusiko ninduala. Bitartian, lepuan baino giro hobia zauan han, eta gustora, usten dot siestatxua ere egin nuala etzanda.
Bada ezpada mugikorra piztu nuan, eta zer eta Aranen dei bat. Txindokiko lepuan zaola, eta ez ninduala ikusten, eta aber zeozer pasau jatan!!
Bai, bera jarraitu nahiean neka-neka eginda nenguala, horixe pasau jatana!! Zapatillak jantzi eta di-da abantau nintzan leporuntz. Aran ere beheruntz etorri zan.
Larrunarriko lepotik Ganbo alderuntz
Bide erdixan topo egin genduan, eta lepora lehenengo eta Ganbo alderuntz jun ginan ondoren. Barrenian, bezperan egindako bidian zati bat ikusten hasi ginan. Ikaragarrixa da Aralarrek daukan dimensiua.
Sasoi batian iraupen eskiko lasterketak egiten genitxuan guardetxetik. Orduan fondoko eskixekin juten ginan mendixak itxera, baina hainbeste urte pasatu dira, oso oroitzapen gutxi dauzkadala. Ondoren, beti txindokira jun izan gera, eskalatzera behin edo behin, eta ertza egitera gabez ilargi betian makina bat aldiz. Balerdira edo Hirumugarrietara ere behin edo behin iritsita nago, baina orokorrian Aralarren Lizarrusti alde hori ezezaguna zan neretzat. Nahikuaiu!!
Aralarreko goi larreetan
Ganbo ingurutik bezperako bidia ikusten
Bezperako bidia, nun galdu ginan, Mikel de Unaren tontorra, han ibili ginan dana ikusten. Demaseko lekua!!!
Baina, bueltatu biharra zauan. Hain porru inda, porrusalda edarra egin leikela nerekin! Hemendik Lizarrustira bajau ginan,
furgona hartu eta martxa.
Lizarrustira iristen, porru inda
Bizikletak ere garbitzeko geneuzkan oraindik. Bidian gasoferan geratu, bizikletak garbitu eta halako batian allau ginan etxera, nekane k eginda.
Hemen egun honetako bidixua. Hori aurpegixa neria, kar kar kar
Eta Garminen datuak. Joe, 46km eta 2600mtako bueltatxua. Gauza hauek lanbidez in biharra eukiz gero, greban nintzan aspaldi. Baina motibaziua beste bat danez...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina