Viados-Estos-Perdiguero-Angelorus-Posets-Viados 2015-08-10/11


2015-08-10/11
Aurreko urtiakin segitzen, eta aurten publikatu doten Erraldoi Txurien sarrerakin erlazionatuta (eta orduan aipatzen nuan pendiente neukala hau idazteko), Perdiguero eta Posets egiteko gogoz nenbilen, Erraldoi Txuriak nundik izan leiken aproposena ikusteko.


Biadosetik urtetzen
Cotiellan arin ibili baginan ere, beste buelta hau emateko astun urten ginan. Bidian txabolaren batian lo itxia zan gure asmua, eta jatekua ere guk eramatia. Beraz, pisu dexentekin atera ginan Biadosetik
Biadoseko aterpetxia
Posetsen azpitik hartu genduan Estoseko bailararuntz GR11ko bariante hau jarraitzen


Bailara oso politxa da. Gainera, Ipar isurialdera pasabidiak daoz, eta garai batian horrelako lekuetatik atzera aurrera ibiliko zian ospa egin nahi zaben batzuk. Caminos de la Libertad deitzen diuen pasuak ere badaoz makina bat piriniotan
Poliki poliki pisura ohitzen
Behin lepora iritsia, Perdiguero ere ikusten zan, eta barrenian Maladetetako mendikatia.
Chistau edo Estoseko lepoa
Lepua pasatu eta Estoseko aterpetxera bajau ginan.
Estoseko aterpetxia. Ondoren komerixa edarra euki genduan hemen!
Estoseko aterpetxeko takilletan motxila handixak gorde, motxila txikixak hartu eta abantau ginan Perdiguerora. Asmua, Perdiguero egin, Estoseko aterpetxera bajau, motxila handixak rekuperau eta aurrera segitzia zan, lo ingo genduan txabola batetara arte.
Turmoko etxoletatik gora Perdiguero alderuntz
Turmoraino jeitsi gabe, bide bat markatzen zuan mapak. Hori bilatzen saiatu ginan, baina konturatu ordurako Turmoko etxoletaraino bajau ginan. Alperrikako desnibela egin genduan beraz.

Batisielles barrenian, kontrako norabidian jun arren, iluntzian han lo egin nahi genduan

Batisielles eta Posets, altuera hartzen parian geneuzkan bistak
Gora ta gora beti, bide zuzen zuzen batetatik ixo ginan. Harri artia zan dana, bi pausu aurrera bat atzera momentu askotan. Ondoren, Literolako ibonera iritsita, harrixak handixaguak ziran, baina oso deserosoa ibiltzeko edozein kasutan.
Ibon Blanco de Literola azpixan, Perdigueroko aurre tontorra
Tontorrera nahiko jota iritsi ginan. Egun berua izan zan, eta ura eran arren, gatzak falta edo. Goixan argazki batzuk etara, eta lehen bait lehen bera, oindiok bide luzia egitia zaukagun buruan
Perdiguero tontorretik Oo bailara, Portilloneko presa eta aterpetxiakin
Bajatzen guazela, ixotzerakuan aurkitxu ez genitxuan markak topau genduazen; zuzenian Estoseko aterpetxera eramango gintxuzten markak. Segitzen hasi ginan, eta halako batian elurjausi baten aztarnetara allau ginan. Baso oso bat eraman zaban hemen elurjausi batek, eta bertan galtzen ziran markak, jausitako arbolen artian. Demaseko triskantzia zauan!!
Pasatzen hasi ginan, baina konturatu ordurako, buelta emateko ere oso urruti geunden, eta aurrera segitzeko ere nahiko gaitz. Orduak aurrera, oindiok aterpetxera allatzeko, ondoren aterpetxetik gauzak hartu eta ospa egin nahi genduan beste lotoki batetara, nekia, gosia, berua... krisi momentuak bizi izan genitxuan. Baina azkenian, ez dakit nundik, zirrikitu bat bilatu eta bidia jarraitxu genduan. Ezaguna zan aspaldi hortik ez zala jenderik ibili.
Halako batian allau ginan aterpetxera, lur jota. Ura hartu, eraten hasi, eta bertan afaltzen hastia erabaki genduan. Gero ez zakigun lotara mobitxuko ginan, edo hortxe bertan baztar batian egingo genduan. Izan ere, aterpetxiak horretarako dia, mendizaliak babesteko ezta? Horixe usten genduan guk behintzat.

Estoseko aterpetxe kanpuan afarixa prestatzen, neka neka eginda
Afaltzen bukatu, eta aterpetxera sartu ginan, kolakau bero bat hartzera. Barrara jun, eta ez zauan inor. Deitu genduan, eta inor ateratzen ez. Gure mapak atara, egindakua eta egin biharrekua begiratzen hasi, eta han inor mobitzen ez zala ikusirik, te bat itxeko hornillua hartu genduan. Esnia gauza ona da ur zikinan aldian, baina, zer ingo diogu ba...
Sukalde librian beste batekin juntau ginan.
Aterpetxe barruan gure infusiua hartzen eta mapak beitzen ari ginala, aterpetxeko neska bat urten zan, eta galdetu zigun aber ze taldetakuak ginan. Guk erantzun ez geundela ostatuan.
Aurpegixa aldatu, eta kriston bronkia botatzen hasi jakun.
Guk esan ginon zeozer hartzia nahi izan genduala, baina ez zauala inor.
Orduan bronka handixagua, sukalde libria erabili gendualako. Bertan lotan zeudenentzat omen zala esan zigun.
Barkatzeko, guk mendizalientzat babesgunia zalakuan, aterpetxera sartu ginala, eta gu mendixan federatuta geundela.
Halere, ospa itxeko esan zigun. Gainera, aterpetxian bueltan ezin genduala lo in.
Ilunetan ospa egin genduan handik. Beste artista honekin juntatu, eta berak esan zigun 50m gorago ikusi zuala pinupe bat, ihintzatik babesteko. Berakin batera jun ginan, eta primeran pasatu genduan, oso tipo jatorra (izena akordatzen ez banaiz ere)

1000 izarretako hotelian
Hurrengo goizian berriz ere aterpetxe paretik pasatu bihar ginan gure ibilbidiari segitzeko. Azpitxik pasatzian ohartu nintzan Refugio Libria ere bazeukala, baina itxita eta tatxatuta. La pela es la pela Estosen!! Hori gutxi ez, eta gainera mendizaliak gabez botatzen. Espero aterpetxe guztiak ez izatia horrelakuak!! Nik ulertzen dot mantenurako negoziua in biharra. Gainera, ni neu ere askotan juten naiz aterpetxietara. Baina ez badot jun nahi, eta federatuta baldin banago, nik uste babes hori tokatzen jatala
Refugio Libria tatxauta Estoseko aterpetxian
Enpin, bakoitzak atara ditzala bere konklusiuak. Gu aurrera
Estoseko aterpetxia atzian
Hotzetan eta pisuakin hasi ginan bajatzen, eta halako batian belaunian krakada bat entzun nuan. Mierdaenbote! Beno, oinez segitzeko ez naukan arazorik beraz, aurrera.
Beste bailaratik bezperan egindako Perdiguero parez pare
Batiselleseko ibonetatik La Planako leporuntz jarraitu genduan. Oso leku politxa!! Hor dauan kaseta batian lo egin nahi genduan, baina dana aldian eramatiak aukera hori ematen dizu, planak malguago egiteko momentuan arabera
Batiselleseko aintzirak


Batiselleseko goiko ibona

La Planako lepoa atzian
Iritsi ginan La Planako lepora. Posets lekutan ikusten zan. Ez zakigun ze bide hartuko genduan gora allatzeko. Oin lepotik jeitsi bihar ginan, eta ondoren bide zuzen bat markatzen zuan, baina ez oso nabarmena.
Beste aukera bat, ixa Angeloruseraino bajau, eta handik bide normala hartzia izango zan
La Planako lepotik Posets. Atomapokulo oindoik
Bide zuzena hartu bihar genduan lekuan ez genduan oso klaru ikusi, eta gainera pisu guzti honekin zuzenian igotziak ere nagikerixia ematen zigunez, ixa Angeloruseraino jeitsi eta bide normala hartzia erabaki genduan
Angel Orus ingurua

Bide normaletik gora ganadu artian

Posets parian, azken aldapa, luzia baina gogorra
Posetseko tontorrera allau, eta aurrera segitxu genduan ertzetik. Ertz erdixa egin bihar genduan Biadoserako bidia hartzeko. Hemendik pasatuta nenguan Txiri eta Oihanakin Jean Arlaud korridoria egin genduanian. Orduan pentsatu nuan hurrengo aldiz hemendik eskixekin pasau bihar nintzala, Biadoseraino sekulako jeitsiera dauka eta


Posetseko ertza


Tontorretik Biados alderuntz. Argazkixan Jean Arlaud ezkutuan geratzen da

Jeitsiera zuzen zuzena Biadosera
Baina eskixekin izan biharrian, justu kontrakua, oinez, eta motxila astunekin ginduazen. Ordura arte goizian egindako tiroia nahiko formal jun zan, baina hortik behera gerria ematen hasi jatan. Ufff, ze jeitsiera luzia dan pisuakin eta belauna izurrauta egiteko!!
Jeitsieran deskantsatzen, Posets barrenian
Nahixoko naban igotzia tokatzia, baina, behera egin bihar. Halako aldrebeskerixak ere pasatzen jakoz aldrebesa danari
Aspen, Colorado
Inguru hau ere oso berezixa, Angel Orus eta Biados arteko GRa hortik dator. Ez dakit hor meatzeren bat ere ez ete zan egon. Paisaian kontrastia ikaragarrixa da

Biadosera iristen, Posets atzian
Lur jota, belauna kristo bat inda allau nintzan. Edade honekin ezin dira horrelako gauzak in, kar kar kar. Eskerrak erreka onduan deskanso egun edar bat pasatu genduala, bestela...

Biadosen deskanso eguna
Hemen bi egun hauetako bideua



Momentuz lehenengo egunan tracka bakarrik daukat. Aber bigarren egunekua lortzen doten.
Beraz, hemen Biados-Estos-Perdiguero-Estoseko GPSan datuak:

Powered by Wikiloc


Iruzkinak