Caperan de Sesques 2015/11/07

2015/11/07

Akordatzen naiz behin Karolo zenarekin eskiatzen, urrutira erakutsi zigula trafikoko señale baten antza zuela menditxo batek, Sesques inguruan. Karolok ondo ezagutzen zuan, Caperan de Sesq

Errepideko seinalea

Ordutik urrutira ikusten nuan bakoitzian Karolotaz akordatzen nintzan. Mendi bitxia da, gertutik ez da ikusten mendi handiagoez babestuta daolako, baina urrutitik bere forma oso berezixa da.

Haritik tiraka, mendizaleen pirinioen deskubrimenduan azkenetako bastioia izan zela ikusi nuan. Are gehiago, garai hartan zailtasuneko lehenengo igoeretan gida bezela artzaixak ibiltzen ziran askotan, eta kasu honetan Pierre Bourdieu izeneko artzai batek igo zuan estrainekoz berak bakarrik (hanka hutsik eta soka gabe)

Hemen Wikipedia.fr n jartzen duana

Longtemps réputée impossible, son ascension est effectuée, le , par le berger Pierre Bourdieu4, seul, pieds nus et sans corde5 par la face sud2. La face nord est conquise par Cazalet et Mailly en septembre 1937, ce qui est qualifié par Robert Ollivier de « la plus difficile course de rocher réussie à l'époque en France »2.


Eta Javier Urrutiak Mendikat webgunian ere egiten du aipamena

El Capéran de Sesques junto la Aguja grande de Ansabère ha simbolizado para los pireneistas del tercio más occidental de la cadena su mayor y más notable reto. La verticalidad de esta aguja aislada, en lo más inhóspito del macizo de Sesques, en una situación completamente alejada de cualquier lugar civilizado, ha llamado la atención de los escaladores de la época pionera, cuando las cumbres del macizo comenzaron a ser ascendidas de forma sistemática.
Como en otras ocasiones, la primera ascensión fue una verdadera gesta heroica..., en solitario, sin técnica, sin cuerda, sin clavos y otras fijaciones ni para subir ni para el descenso. El protagonista, Pierre Bourdieu, un zagal nativo del valle de Aspe que el 4 de junio de 1922 y tras situarse en la base del gendarme escaló hasta su cima en cuarenta y cinco minutos. Fue el primero que corono la estrecha cima de la colosal roca, pero con anterioridad ya se conocieron varios pero infructuosos intentos.
Ya el conde Russell, en 1872, se percató durante sus correrías por el macizo de Sesques de la omnipresente aguja. Un “fantástico obelisco” según sus palabras. Por aquella época se dice que ya se pensó en lanzar una cuerda por encima de la mole pétrea con la ayuda de una ballesta. En el año 1907, Ussel, Fontan de Negrin y Castagné localizaron en la parte inferior de la pares S. el diedro de entrada que consiguieron superar hasta una plataforma donde se efectúa, hoy en día, el primer relevo de la escalada. Es el llamado Niche Castagné. Encontraron el punto más débil del Capéran, pero no lo pasaron de allí. En el año 1912, la aguja se cobra la primera vida. Motas d'Hestreux fallece al precipitarse sobre la cara N. Habría que esperar 10 años más, para que ese pastor, de considerable altura, consiguiese coronar el pico, sólo, descalzo... Antes ya debió realizar una tentativa anterior en la que alcanzó el desplome sobre el niche Castagné, aunque los compañeros que observaban su progresión desde la base le recomendaron desistir en el empeño...

Etsautera gerturatu ginan furgonan. Alboan dagoen Sesqueseko tontorrak piriniotako desnibelik handienetakoa edukitzeko fama dauka hemendik. Etsaut 600m inguruan geratzen da eta Sesques 2600mtan, beraz, 2000m inguruko desnibela dago. Caperanek 200m gutxiago dauzka, hau da, 2400m, baina urrutiago eta ezkutuago dago. Beraz, piriniotako desnibel handiena ez, baina ibilera luzeenetariko bat egin beharra edukiko genduan seguruenik.
Hori gutxi ez, eta 100m inguruko eskalada bat egin behar genduan azken zatixan, beraz, sokak, arnesak, txapa batzuk eta abar ere karriatu bihar genduazen gurekin.



Etsautetik urtetzen
Tranpa pixka bat egin genduan, behetik urten biharrian, furgonakin basarri arteko bide batetik metro batzuk igo genitxuan. Bestela, lehenengo zatixan Chemin de la Mature izeneko bide elegantetik itxen da.

Arlet aldian parez pare
Igoera hau ere oso politxa da. Pagadi bat pasatzen da lehenengo, eta bista pixka agertzen hastian, parian Arlet ingurua ikusten hasi ginan, akaso hurrengo egunian horruntz juteko asmua geneukan.

Egun pasa motxiloiakin
Altuera hartu ahala, Aspe aldia ere parez pare, lehenengo elurrekin dotoretuta gainera. Aspek bere ipar isurialde osuari izena ematen dio.
Ayousera dixen GR10 bidian gainekaldetik ginduazen, lekua oso lasaixa eta politxa iruditu jakun
Eta altuera hartzen jarraitzen, Nafarruako piriniotako tontorrak ere agertzen hasi ziran. Baina oindiok Caperanen arrastorik ez!
Nafarruako pirinioak eskumatan
Bailaran gora, eskixekin Astunetik iritsi izan geran Ayous ingurua parez pare. Bailara oso politxa da, baina eskixekin Etsautetik sartzeko oso baju dago eta ez da elurrik egoten normalian
Ayouseko lepua barrenian
Lehenengo elurrak botata zeuden, halere, ikusten genduan hego aurpegixetan urtuta zaola, eta guk hego aurpegixa igo nahi genduanez, espero genduan ez eukitzia zailtasun handixaua elurragatik.

Ibili eta ibili, artzai borda dexente pasatu ostian, eta nahiko igota, iritsi ginan altuerako bailarara. Halako batian han zauan guri begira Caperan. Eskerrak, ikusten ez bagenduan, bailaraz konfunditu ginala izan leiken eta.

Oso goian lortu genduan Caperan ikustia
Gerturatu ahala, trafiko seinalian irudixa gero eta gertuago ikusten genduan. Gure helburua handixena igotzia zan. Hego aurpegixan ez zauan elur arrastorik, asko poztu ginan, bestela lana zailagua izango zalako
Caperan de Sesquesera gerturatzen
Tontamentian 4 ordu generamatzan furgona laga genduanetik, eta kargatuta gentozen gainera. Motxilak mendixan oinarrixan laga, eskalatzeko materixala jantzi eta gora, azkenian haitza ikutzen!!!

Caperaneko diedrua
Albuan geneukan Sesques handia, baina gu txiki honekin liluratuta.
Sesques handia

Itzala ere ederra
Eskalada politx baina motx baten ondoren, tontorrera iritsi ginan. Leku gehixegi ere ez zauan, baina argazkixa ataratzeko nahikua
Tontorreko argazkixa
Inguruko bistak mundialak. Ipar aurpeixak txuri txuri!!

Collaradan iparra txuri
Bi soka eraman genitxuanez, bi rapeletan bajau ahal izan genduan eskalatzen ixotakua
Pare bat Rappel tokatzen dira
Eta tontamentian, udazkena aurrera, negua ixa, eta eguna ere asko moztuta. Igotzen denbora dexente pasatu genduan, eskalatzen ere pixka bat bai. Beraz, deskantsu askoripe trastiak batu eta beherako martxia hartu bihar genduan, ilunetan bajatu nahi ez bagenduan.

Halere, mendixa ikaragarri politxa zauan, udazkeneko azken orduko argi izpi hauekin.

Caperan atzian lagatzen, oin beste era batian ikusten dogu
Basuan sartu ginanerako iluntzen.

Baina erliebian, Nafarruako piriniotako gailurretan eguzkixa ezkutatzen ikustia bezelako espektakuluak gutxi, eta horrelako mendi mitiko bat egin izanan satisfakziuakin, nekatuta baina oso pozik bueltatu ginan furgonara.
jose feliziano
Jarraixan bideua

Iruzkinak