Anbotori itzulia mendikletan Elgoibartik 2016/06/18
Ekainan haserako ratxa onari jarraitzen, bizikleta hartu eta buelta edar bat ematia pentsatu genduan. Anboto mendi elegantia da, eta etxetik urtetzen buelta emango ginonez, ba askoz hobeto!
Gertu-gertu ez dao, baina bizikletan urruti-urruti ere ez, eta bidia oso erosua da mendikletantzat.
Orainguan ere eguraldi txarra zauan aurrikusita, baina hobetzen jungo zala ziuen. Goizian prisaripe jaiki eta urten ginan arren, pixka busti ginan ibilbidian haseran. Soraluzen hasi jakun eurixa eta Elgetan geldiunia itxia pentsatu genduan atertu arte. Bi kolakau hartu, eta subidoiakin jarraitu genduan Kanpazarreruntz.
Handik Betsaidera jun ginan. Justu orduan matxura bat eduki genduan arren, konpontzeko gai izan ginan, eta aurrera!!
Zabalaundira iritsi, eta Aramaixoko basarritxar bat Anboton zaozen ahuntzeri deika ikusi genduan. Arabar hauek ze berezixak dira, kar kar kar.
Anbotorik itzulixa egin eta Urkiolatik Untzillatx eta Astxiki artetik, Atxartetik Abadiñora bajatu ginan.
Justu Abadiñon lankide bat ikusi nuan, eta hark bizikletia garbitzeko mangera nun zauan ere esan zigun. Dana primeran urten jakula esan leike beraz!
Zalantzan ibili ginan bizikletaz itzuli edo trenian, baina berandu urten, Elgetan geldik egon, matxura konpontzen galdutako denbora eta hotz-bero aldaketek eragindako nekiagatik, Abadiñotik Elgoibarrera trenez bueltatzia erabaki genduan.
Bizikletia garbitxuta zauanez, zuzenian garajian laga, jan eta lotara juteko gogoz gentozen trenian.
Baina... neri pasatzen jatazen gauza hauetako bat, zeozer nahi dozunian kontrakua pasau. Trena apeaderora iristen ari zala jaiki ginan, atera jun, eta apeaderua muturren aurrian pasatzen ikusi genduan. Trena ez zan han geratu!!!!
Eta gu elkarri begira flipatzen Altzolara bidian trenian. Altzolako geltokixan aspaldixan ez da trena geratzen, eta Debaraino jun bihar ginala pentsatu genduan. Kauenlaletxe, hura malaostixia.
Eztakit txoferrak kamarak dauzkan edo zer, Altzolan geratu zala trena. Bueno, beti zorte txarra ere ez dot eukitzen. Bajon subidon!
Trenetik bajau, eta errieta egin nion txoferrari Elgoibarko apeaderuan ez geratziarren. Txoferrak leihatillatik esan zidan apeaderuan ez zala tren hori geratzen, eta mesede egin zigun Altzolan geratzen. Azkenian eskerrak eman bihar txoferrari!
Total, neka neka eginda, karreterara bajau, eta Elgoibarreraino pedaleatzen bueltatu bihar izan ginala, extra bonus! Iluntzen ziharduan, eta sprintian bueltatu bihar izan ginan gainera.
Eta anedota kuriosua kontau ondoren, hemen eguneko bidixua. PoGro kutre bat eskuratu dot, eta probatzeko eraman nuan buelta honetan. Baterixaripe geratu nintzan segituan, baina tira, bidixotxo bat egiteko balixo izan dau. Jarraitxukou pratikatzen
Hemen egin genduan buelta. Koron Wikiloc-etik hartutako ruta

Powered by Wikiloc
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina