2015-08-09
Ez da seguruenik momenturik onena hau publikatzeko, baina aspalditik publikatu bihar nuala buruan azkenian badator!
Oin dala urtebeteko kontuak, Piriniotara Aranekin juteko plana egin nuan. Basa de Morara jutia proposatu zidan. Aurreko urtian Azpi eta Txirikin Cotiellan egon nintzan (Barbaruensetik), eta oinguan beste aldetik ekingo genion planari, Planetik hain zuzen ere.
Basa de Morara allatzen
Rocosetan geundela zirudien
Paisaia ikaragarri polit eta berezia da
Basa de Mora ezagutziaz gain, Cotiellara hemendik juteko plana egin genduan. Paliza handixa izango zala pentsatu arren, gure estilua horixe izaten da, ahal bada leku ezberdinetatik ixo eta bajau, eta zirkularra egin ahal bada, hobe.
Basa de Moratik goruntz
Desertua
Desertu erdian Edelweissak
Mendi bitxia da Cotiella. Aurrepirinioan geratzen da. Eguraldi onakin piriniotako tontor altuenak parez pare geratzen dira, baina... eguraldi onakin ez daukagu hona etortzeko ohiturarik. Halere, egunen batian jun biharko!!
Pala del Puertoko lepua atzian
Pala del Puertoko lepua igaro ostian Cotiella ikusi genduan. Ordura arte, ez dago ikusterik. Zirko eta lepo batzuk pasatu bihar dira. Eta hortik ikusi arren, oindiok bide luzia geratzen jakun bertara allatzeko
Cotiella barrenian, baina bailara osua zeharkatu bihar oindiok
Egualdixa eskasten, aurrera ginduazen heinian lainuak eta haizia hasi zan
Cotiellako tontorrian
Tontorrian erropia jantzi, argazkixak atara eta ospa, ez zauan gehixorako. Gainera, beherako bidia ez genduanez errepikatu bihar, eguraldixa txarrera jun aurretik bajau nahi genduan, bada ezpada ere
Lepotik behera zati teknikuan
Armeñako zirkora allatzen
Armeñako zirkotik Barbaruensetik ixotzerakuan pasatu ginan, baina gaurkuan aterpetxera bajau gabe, goitik segiko genduan Colladeta Iboneko leporuntz
Armeñako aterpetxia azpixan
Lepora ixotzia kostau jakun, beno, neri behintzat!! Ordurako palizatxua hartuta, desnibel dexente ere eginda... baina hori pasata, Planeraino bajatzia besterik ez jakun geratzen
Azken begirada leku zoragarri honi, eta beheruntz!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina