Urtebete eman doten ikastarua gaindituta, bada ordua sarrera zaharrak eguneratzeko.
Bada ezpada, aurreko urteko oporren kontakizunak dira lehenengo hauek, azken sarrerekin jendiak nahastu egin dala esan dit eta.
2015/08/13
Perdiguero eta Posets egin ostian, ni belaunakin pixka bat izurratuta nenguan, eta eguraldixa ere ez zanez segurua, egun tonto horietako bat planeatu genduan.
Parzanetik Bielsako tunel alderuntz, Ordizeto aldera jutia pentsatu genduan egun tonto hori aprobetxatu eta belauna hobeto zauan ikusteko
GR11 pasatzen dan pistan gora.
Goruntz guazela, bizikletantzat lehenengo zati hau aproposa zala pentsatu nuan. Ondoren ikusi nuan jendiak hortik pare bat bizikleta ruta egiten ditxuala, ondoren dauan Biadoseko bailarara pasatuz, eta handik buelta Puerto de la Cruzetik Bielsara
Ordizetoko zentrala
Aterrunian euriuniekin kanbixatzen ziran. Esperota bezela, egun aldakorra urten zan.
Lasai ixo ginan, euri momentuetan babesgunian bilatzen. Ordizetoko iboneraino. Hemen gauza bitxi bat gertatzen da, Ordizetoko lepua eta ordizetoko mendatia bi gauza ezberdin dirala. Bata bestetik onduan egon arren, mendatetik frantziara pasatzen da eta lepotik Biadosera.
Punta Suelsa
Suelzak ere ez zuan ematen urruti zaonik, baina igoera nahiko tentia zala aurrikusten zan.
Biados ingurua
Ibonaren inguruan argazki batzuk atera, eta behera, eguraldixak ez zuan gehixorako ematen
Beno, tontouseinetan ibiltzeko beti ematen dau egixa esan. Eskerrak ez nintzan horrela denbora asko egon, bestela usoren baten kakakin bueltauko nintzan, kar kar kar
Gehitu epigrafea
2015/08/14
Hurrengo egunian berriz ere Biadosera pasatu ginan. Goizez lainotuta, baina altsatuko zuala ematen zaben. Puerto de la Pezera jun, eta handik ikusi nahi genduan ia Bachimañarainoko ertza egiteko gauza ginan.
Tabernesetik aurrera
Eguraldixa ez zan oso ona, lainotuta eta euri pixka bat ere harrapatu genduan. Halere, altsatzen jungo zala esaten zabenez, bailaran aurrera egin genduan. Bidian aurrera lainuak iparreruntz atzeratzen zijuazen
Barrenian Puerto de la Pez oraindik lainotuta
Bidian aurrera, ez jakin arren nola aurkituko genduan mendatia eta La Pez tontorra, ertza egitia deskartatzen hasi ginan. Halere, aurrera gindoazen bailara zoragarri eta lasai honetan.
Hemendik ere garai batian mugalari asko ibiliko ziran. Gainera, kuriosidadez, ondoren irakurri doten liburu batian jartzen zuan 1850urte inguruan Louderviellekuak oso azkarrak zirala, Pont du Pratetik errepidia itxen ari zirala, eta lepo hau igarotzeko bide bat egiten ari zirala. Baina lurjausi batzuk eta aurrekontu faltagatik bertan behera laga bihar izan zabela.
Gaur egun hortik ez dago errepidezko pasabiderik, bai aldiz Bielsako tuneletik.
Txabola
Momentu batzutan lainoa saretzen hasi arren, busti ere egin ginan zati honetan. La Pezeko mendatea bertan geneukanez, bertaraino jutia erabaki genduan, ia beste aldian itsasua ikusi ahal zan.
Baina lainuakin, beste aldia ezin ikusi. Pena, Peyragudes parez pare dago eta
La pez Mendatia
Mendatian penatuta
Panorama ikusita, La Pez tontorrera ere ez ginan saiatu. Buelta erdi eta beheruntz
Hegoruntz despejauta ikusten zan
Zenbat eta hegorago jun, aklaratzen ikusten zanez, furgonara bueltatu aurretik Bachimala bera egitia pentsatu genduan. Generaman mapetako batian Bachimalara bide zuzen bat markatzen zuan bailara honetatik, eta animatu ginan. Halere, ez zauan bide askorik, eta zati batzutan erdi galduta ibili arren, bazakigun goruntz ezin zala galera askorik egon
Bachimala alderuntz, atzian Puerto de la Madera
Gorago hito batzuk agertzen hasi ziran, baina gero ez genduan lortzen jarraitzia. Eta handik pixkatera beste batzuk agertu eta berriz desagertu. Txabolak behin esan zuan bezela, hemen ematen dau ume bat ibili dala hituak edozein lekutan jartzen jendia despistatzeko. Berak ez ete ditxu horrelakuak egin, kar kar kar.
Bachimalara bidian hitoak jarraitzen asmatu ezinda
Nik usten dot inprobisatzen hasten naizen guztietan horrelakoren bat egiten dotela, eta erdi galduta ibiltzen naizela. Neri abentura puntu hori asko gustatzen jata, eta Aran tensa jarri eta pixkat haserretzen dan arren, nik uste berari ere gustatzen jakola, jeje. Batez ere mapa atara eta irteera bat bilatzia
Markak erdi jarraitzen, zuzen-zuzen gora eta gora, lautada batetara allau ginan. Nahiko berandu zan, Aran sasoi betian egon arren, ni ez asko eta gainera belauna izorratuta. Desnibel handixa igo genduan, baina lautada honetan oindiok 300-400m inguru faltako jakuzen tontorrerako, eta tontorra lainotuta zauan guztiz. Ez genduan bidia topatzen. Txabolan hituak zaozen danetik. Harri basamortu bat zan, eta ezin goruntz urten. Zirko bat egiten dabe Abelle eta Bachimala tontorrek, eta guk zirkoko pailasuak ematen genduan handik bueltaka.
Berandutzen eta nere gaitasunak oso murriztuta, bizitza ere arriskuan zauan, kar kar kar, ezeeetz. Baina bai behera juteko ordua zala pentsatu genduala. Tontorra hain gertu euki eta ez egitian penaz, baina buelta erdi eman genduan eta behera bajatzen hasi ginan.
Beheruntz hasi eta behelainotik urten ginanian, albo batian zirkotik goruntz urtetzeko bidia ikusi genduan, baina galduta eta zer egin erabaki ezinda ibili ginanian denbora dexente galdu genduan, eta beheruntz juten jarraitxu genduan.
Biadoseko seinalian lepora iristen
Biadosetik Bachimalarako bide normaletik jeitsi ginan. Oso kuriosua da bide hau. Halere, bisibilidade gehixegi ere ez zauan inguruetara. Bai aldiz beheruntz
Zuzen zuzen iritsi ginan Biadoseko aterpetxera, ni aitxitxa zaharra bezela, errenka. Baina duintasunakin
Biadoseko aterpetxia azpixan
Egun hauetako bideua
Eta hemen bukatu ziran udan elkarrekin piriniotan egindakuak. Hemendik Linas de Brotora jun ginan, Aranek lasterketa bat egin nahi zuan han, El Ultimo Bucardo. Han bere taldekide Leire eta Andreakin topo egin genduan, eta urdaiazpiko hanka eta guzti bueltatu ginan etxera. Pentsatzen egon nintzan nere hankagatik kanbixatzeko, baina, ez zidaten gerturatzen ere laga, bada ezpada, kar kar kar.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina