Orain berriz Antxon!

Beste kolpe bat!
Egixa esan, hitzik gabe geratu naiz. Bi egunetan bi post hauek idaztia gogorra da.


Antxon, mendi eskiko lasterketa ixa danetan topatzen genduan. Han ibiltzen ziran Bandrestarrak, Kristian eta bera danok zirikatzen!
-Gaur ere berandu urtengo zeratela!
-Nahikua entrenau dozue? Seguru baietz, zuek daukazuten sasoiakin...

Hantxe beti saltsan, hotza pasatzen, euritxan, elurretan, berdin zaban, beti han zihar bueltaka. Mobida nun egongo, hantxe gure Antxon.

Eta ondoren sari banaketetan, danontzako zaukan zeozer.
Glaziarretako herri hartatik, Ondarrutik etorri diranentzat... 
Elgoibartar bati sarixa ematia beti dala politxa esaten zaban, Pako (Iriondori erreferentzia eginaz), gure presidentian herritxar bati (Larizi ematia tokatzen jakonian izango zan, kar kar kar)



Sari banaketan jende berrixa topatzen bazaban, oso pozik ematen zaban,
eta betikueri ere oso pozik!

Beti pozik, plazagizona zan zalantzarik gabe, eta urtien poderioz mendi eskiko inguru hau ere bere egin zaban.

Antxon, aurten bidaliguzu elurte on bat zauden lekuan zaudela!
Agur eta ohore, zuri ere!

Iruzkinak