Grand Mont

Mont Blanc-eko itzulia egiten ari ginela, Chamonixetik pasatzean, errepide bazterrean Txabola eta Maiteren autoka ikusi genuen. Ez zaozen bertan. Chamonixen bokata bat jaten geratu ginan eta deitu genien, baina telefonoak itzalita.
Oporrak bukatzen ari zitzaizkien. Tartian Maite munduko mendi maratoi txapelketako lasterketa bat korritzen egon zan.
Biharramunean, Saisies, azken portua igotzen ari ginela txabolaren deia, ia non geunden. Arechesen. Bale, horra guaz!
Eta zer egin genezakeen hurrengo egunian? Ba Arechesen egonez gero, Grand Monteko arista ikusgarria, pierran egiten dan zatirik ikusgarriena egitia pentsatu genduan MtBlanc-eko itzulitik deskantzatzeko!
Paisaia udan asko aldatzen da, eta neguan Pierran ikasitako bidietatik juten saiatu arren, makina bat aldiz buelta eman bihar izan genduan. Hori bai, demaseko grosellak eta masustak zaozen.

De 201108 udako oporrak

Altuera hartzen jun ahala, Mont Blanc agertzen jun zan,

De 201108 udako oporrak

eta baita pare parian Grand Mont eta arista.

De 201108 udako oporrak
Aristak neguan dena elurtuta eta lasterketan demaseko inpresioa egiten dau, baina lasterketa batian sartzeko, argi dago ez dala beste munduko ezer. Udan oso errax pasatzen da. Horrek ez dio ikugarritasuna kentzen, eta bide batez pierrako kontuak kontatzeko gonbita ematen du, ingurukuen asperdurarako.

De 201108 udako oporrak

Pierraz berbetan, ia aurten elgoibartik talderen bat animatzen dan. Jada hasi naiz komentario batzuk entzuten eta!!!
Eta tontorrian, nere lehengusu Aritzi dedikatutako argazki hau atara genduan, berari eta gainontzeko preso politikueri eskainia

De 201108 udako oporrak

Astebukaeran bisitxa tokatzen jaku eta ia nola aurkitzen dogun labi

Hemen Garako notizia
Uda honetan ere dexente gogoratu naiz berakin mendixan. Hura ere ibilixa da han eta hemen, igartzen ez dan arren



Ah, ahaztu aurretik, GPSaren datuak hemen


Iruzkinak