Cravera Esteveronsetik
2016/08/23. Extra bonus
Elgoibarren jaixak hasita, baina oporraldixa amaitutzat eman nahi ezta jeitsi nintzan Mont Valierretik. Gainera jai gutxi eta enpoiatzen, proiektua bukatzen jarri bihar nintzan, eta horrek oindiok pereza gehixo ematen zidan.
Opor hauetan PassAran ibilbideko Cravera tontorra pendiente geratu jatan. Egualdixak ez zidan gehixo itxen laga Bentailloura bizikletaz ixo nintzan egun hartan, eta beste bailararen batetik saiatu ahal zala pentsatu nuan.
Esteveronsetik egin leikela ikusi naban. Bueltako bidetik gertuago zauan gainera. Beraz, Araneko bailararuntz gerturatu nintzan, eta mugan bertan mendiruntz hartu nuan
Azken kartutxua zan dudabaik, opari extra bat. Eguraldixa ere oso ona zauan aurrikusitxa.
Bailara hau ere asko esplotatu gabe daola ikusi nuan. Baqueira-Bereteko masifikazioari pegauta, horrelako leku lasaiak aurkitzia luxu bat da!
Txirios eta Laskuri entzun nien alboko bailaran, Toraneko bailaran egon zirala aurreko neguan. Oso bailara lasaixa, eta aterpetxekuak esan ziuela Hartza entzun izan duala handik. Egin zidaten propagandakin, bailara hori ezagutzeko gogua sartu jatan. Hartzak errespetua ematen dian arren, hauek lasai bizi diran lekuak ezagutzeko gogua ematen dit. Basati bihurtzen ari naizela esaten zidan aurrekuan lagun batek, eta asko gustau jatan hori entzutia! kar kar kar
Toranen alboko bailaran nenguan. Herritxik pasatzian hartzaren aipamenak ikusi nitxuan hemen ere, beraz, beste bailara hau ere oso lasaia dala pentsatu nuan.
Mendixan gora, beste bailara batzutan ikusi doten bezela, "Patou" edo mastinak dabiltzala jartzen duan kartela pasatu nuan, ze erremedio artaldia euki nahi bada hartza dabilen lekuan!
Mendizalion artian jakina da txakur honek artaldia nola zaintzen duan, gehixegi gerturatuz gero, arriskua pasatzeraino. Beraz, kartel hauetan, artalde eta txakurren presentzian nola jokatu adierazten dabe.
Gomendiuak erretzak dira, ez izutu, lasai hartu, txakurrari ez begiratu begixetara mehatxatua sentitu ez dadin, ez sartu artaldian erditxik edo txakurra eta artaldian artian, txakurrari hitz egin eta abar. Baina ez dau jartzen txakurrak ze hizkuntzatan ulertzen duan, frantsesez, okzitanoz, aranesez, katalanez, gazteleraz, edo euskaraz ere ulertzen duan, adibidez.
Kartela pasatu eta hurrengo lepora allautakuan, artalde bat ikusi nuan, eta tartian, 4 Patou, edo Grand Patou. Demasak ziran, uf, uf ufffff.
Buelta ematia burutik pasau jatan arren, goizo zan, azken opor eguna neretzat, eta ez nuan buelta motx honekin geratu nahi zeoze gehixo in ahal bazan. Irakurritakua praktikan jartzeko momentua allau zan beraz. Arnasa hartu, lasaitu, begixak lurrera bideratu desapiyorik ez suposatzeko, eta txakurreri hitzegiten hasi nintzan. Egixa esan, ez naiz gogoratzen ze hizkuntzatan izan zan, akaso suajiliz.
Hiru mastin handi exerita zeuden atalaia moduko batian. Nere hitzekin euren atentziua erakarri naban. Begiratu ninduten, eta ia ia parrezka ere entzun nitxuan, beste aldera begiratu zaben pentsatzen bezela "flipau honek irakurri dau beheko kartela, aiii, kalekume hauek..."
Txakurrek ez erreakzionatzian, pixkat lasaitxu nintzan. Poliki poliki aurrera jarraitzen hasi nintzan arnasa eutsiaz, baina bidia artaldia zauan lekuruntz zijuan. Oindiok laugarren txakurran erreakziua falta zan. Artaldian erdixan zauan. Ikusi ninduanian antxitxika hasi zan neregana. Puta soria!!! Jota akojonatu nintzan, buelta eman edo ez pentsatzen, nola erreakzionatu...
Berriz ere berbetan hasi nintzan, baina txakurra akaso bizkorrago zetorren neregana. Arnasa hartu, eta buelta erdi ematera nixen aldapan behera ospa itxen hasteko. Orduan konturatu nintzan txakur gaztia zala, eta buztana mobitzen zekarrela, hau da, lagun giruan zetorrela jolasteko goguekin!!
Kasu egin nion, oso txakur jatorra!! Baina gero ezin nuan despegatu, nerekin zetorren. Gainera, artaldia bidezidorran bi aldietan zauan, beraz, artaldian erditxik pasatu bihar nintzan mastina nere hanketara pegauta zauala. Deskuido batian ardiren bat bildurtu eta korrika hasten bada, neriak egin dabala pentsatzen naban, txakurrari maitxia-maitxia itxen nion bitxartian.
Usten dot sekula ez dotela artalde bat pasatu ardi bakar batek ere sustua hartu gabe. Buelta handi bat eman naban gainera artalde erditxik ez pasatzeko.
Horretan, artzaixa ere han zauala ikusi naban, neska gazte bat artaldian beste aldian. Asko poztu nintzan ofizio hauetan neskak ere ikustian, usten dot lehenengo aldiz izango zala.
Eta beno, pasatu nuan artaldia, eta aurrera!!!
Aurrerago hasi nintzan Cravera ikusten. Oindiok lekutan zauan, espero nuana baino urrutixo
Halako batian aurrez aurre neukan Craverako tontorra, baina oindiok leporaino gerturatu bihar nintzan!
Lepotik gora bistak mejoratzen, Etang d'Araing azpixan aterpetxiakin, aurreko egunetan ibiltxako mendixak ere agertzen hasi ziran...
Pyrenaican jartzen zaben aterpetxeko guardak esan ziela gertu dirudien arren, tontorra luze itxen dala, eta arrazoia. Ez dago zuhaitzik edo gainontzeko erreferentziarik, eta malda piko luzia dauka tontorrera. Baina lasai lasai, ondo egiten da!
Tontorrian beste egun zoragarri bat, haizerik ez, epel, jende askorik ez... Liateko meatzak azpixan, Toraneko bailara osua hanketan...
Baina bueltatzia tokatzen zan. Halabeharrez, egun zoragarri pila bat bakarrik pasa ostian, errealidadera itzultzia tokatzen zan.
Gutxienez pilak ondo kargatuta, eta kartografia mentalian megabite berri pila bat txertatuta. Leku berrixak ezagutziaz asko, pila bat disfrutatuta. Ez da ba gustatzen jatzun hori egitia bizitzan oparotasuna?
Hemen bidixua
Gaurkuan jun eta etorri bide beretik. Halere, buelta politxa, guikiloken ikusi leikezuenez.
Hurrengo baterako, akaso hemendik Boutx Mourtiseko pistetara bizikletan jungo naiz, aukera politxa dao eta. Baina hori beste batian, agian, apika, beharbada
Elgoibarren jaixak hasita, baina oporraldixa amaitutzat eman nahi ezta jeitsi nintzan Mont Valierretik. Gainera jai gutxi eta enpoiatzen, proiektua bukatzen jarri bihar nintzan, eta horrek oindiok pereza gehixo ematen zidan.
Opor hauetan PassAran ibilbideko Cravera tontorra pendiente geratu jatan. Egualdixak ez zidan gehixo itxen laga Bentailloura bizikletaz ixo nintzan egun hartan, eta beste bailararen batetik saiatu ahal zala pentsatu nuan.
Esteveronsetik egin leikela ikusi naban. Bueltako bidetik gertuago zauan gainera. Beraz, Araneko bailararuntz gerturatu nintzan, eta mugan bertan mendiruntz hartu nuan
Azken kartutxua zan dudabaik, opari extra bat. Eguraldixa ere oso ona zauan aurrikusitxa.
Bailara hau ere asko esplotatu gabe daola ikusi nuan. Baqueira-Bereteko masifikazioari pegauta, horrelako leku lasaiak aurkitzia luxu bat da!
Esteveronseko bailara |
Toranen alboko bailaran nenguan. Herritxik pasatzian hartzaren aipamenak ikusi nitxuan hemen ere, beraz, beste bailara hau ere oso lasaia dala pentsatu nuan.
Mendixan gora, beste bailara batzutan ikusi doten bezela, "Patou" edo mastinak dabiltzala jartzen duan kartela pasatu nuan, ze erremedio artaldia euki nahi bada hartza dabilen lekuan!
Mendizalion artian jakina da txakur honek artaldia nola zaintzen duan, gehixegi gerturatuz gero, arriskua pasatzeraino. Beraz, kartel hauetan, artalde eta txakurren presentzian nola jokatu adierazten dabe.
Gomendiuak erretzak dira, ez izutu, lasai hartu, txakurrari ez begiratu begixetara mehatxatua sentitu ez dadin, ez sartu artaldian erditxik edo txakurra eta artaldian artian, txakurrari hitz egin eta abar. Baina ez dau jartzen txakurrak ze hizkuntzatan ulertzen duan, frantsesez, okzitanoz, aranesez, katalanez, gazteleraz, edo euskaraz ere ulertzen duan, adibidez.
Bonjour, Je suis un chien dit "Patou" |
Kartela pasatu eta hurrengo lepora allautakuan, artalde bat ikusi nuan, eta tartian, 4 Patou, edo Grand Patou. Demasak ziran, uf, uf ufffff.
Buelta ematia burutik pasau jatan arren, goizo zan, azken opor eguna neretzat, eta ez nuan buelta motx honekin geratu nahi zeoze gehixo in ahal bazan. Irakurritakua praktikan jartzeko momentua allau zan beraz. Arnasa hartu, lasaitu, begixak lurrera bideratu desapiyorik ez suposatzeko, eta txakurreri hitzegiten hasi nintzan. Egixa esan, ez naiz gogoratzen ze hizkuntzatan izan zan, akaso suajiliz.
Hiru mastin handi exerita zeuden atalaia moduko batian. Nere hitzekin euren atentziua erakarri naban. Begiratu ninduten, eta ia ia parrezka ere entzun nitxuan, beste aldera begiratu zaben pentsatzen bezela "flipau honek irakurri dau beheko kartela, aiii, kalekume hauek..."
Txakurrek ez erreakzionatzian, pixkat lasaitxu nintzan. Poliki poliki aurrera jarraitzen hasi nintzan arnasa eutsiaz, baina bidia artaldia zauan lekuruntz zijuan. Oindiok laugarren txakurran erreakziua falta zan. Artaldian erdixan zauan. Ikusi ninduanian antxitxika hasi zan neregana. Puta soria!!! Jota akojonatu nintzan, buelta eman edo ez pentsatzen, nola erreakzionatu...
Berriz ere berbetan hasi nintzan, baina txakurra akaso bizkorrago zetorren neregana. Arnasa hartu, eta buelta erdi ematera nixen aldapan behera ospa itxen hasteko. Orduan konturatu nintzan txakur gaztia zala, eta buztana mobitzen zekarrela, hau da, lagun giruan zetorrela jolasteko goguekin!!
Patou gaztia, jolasteko gogotan |
Usten dot sekula ez dotela artalde bat pasatu ardi bakar batek ere sustua hartu gabe. Buelta handi bat eman naban gainera artalde erditxik ez pasatzeko.
Horretan, artzaixa ere han zauala ikusi naban, neska gazte bat artaldian beste aldian. Asko poztu nintzan ofizio hauetan neskak ere ikustian, usten dot lehenengo aldiz izango zala.
Eta beno, pasatu nuan artaldia, eta aurrera!!!
Artzaixen borda, oso bukolikoa |
Cravera barrenian, beste artzia txabola bat, eta abandonatutako meatze bat |
Halako batian aurrez aurre neukan Craverako tontorra, baina oindiok leporaino gerturatu bihar nintzan!
Tuc de Cravera |
Etang d'Araing eta aterpetxia |
Pyrenaican jartzen zaben aterpetxeko guardak esan ziela gertu dirudien arren, tontorra luze itxen dala, eta arrazoia. Ez dago zuhaitzik edo gainontzeko erreferentziarik, eta malda piko luzia dauka tontorrera. Baina lasai lasai, ondo egiten da!
Mauberme, Mahl Bulard eta MtValier |
Toraneko bailara |
Esteveronseko aparkamendutik barren barren barrenian Cravera |
Hemen bidixua
Gaurkuan jun eta etorri bide beretik. Halere, buelta politxa, guikiloken ikusi leikezuenez.
Powered by Wikiloc
Hurrengo baterako, akaso hemendik Boutx Mourtiseko pistetara bizikletan jungo naiz, aukera politxa dao eta. Baina hori beste batian, agian, apika, beharbada
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina