Mont Valier-Petit eta Barlonguerako lepoa

2016/08/22
Elgoibarko jaixen bezperan bezpera. Gaztetxian urteurrena. Sasoi batian ez genduan hutsik itxen, baina oin, ezin bi lagun juntatu. Oporrak konturatu ordurako pasatzen, kartutxo asko ez jatazen geratzen. Mont Valier egin eta bueltatzia pentsatzen ari nintzan.
Jaixengatik baino, proiektua aurkeztu bihar nualako irailan haseran, eta ordenadoria eraman nuan arren, oindiok zabaltzeko denborarik ere ez nuan hartu. Baina agobioripe, gustora nenbilen oporrak aprobetxatzen, eta bai aprobetxatu ere.

Couserans inguru honetako altxor bat egitera etorri nintzan Maison du Valierrera. Oindiok lainuak zaozen arren, biharramunerako eguraldi ona ematen zaben.


Maison du Valier
Uda honetako irakurketa hau asko gustatu jata. Kristianek eta bere amak oparitu zidaten liburua apaletik hartu eta oporretan irakurtzen jardun dot, mapa eskuan hartuta dokumentatutako lehenengo igoera horiek jarraitzen. A ze gozatua. Eskerrik asko Kristian!!!




Eta buruan hainbat burutazio bueltaka, igoera haien reprodukziuak itxeko gogua, oin errepide gehixo, eta glaziarrak askoz txikixaguak izan arren, furgona albo batera laga eta kanpina hartuta, haien ibilbidiak jarraitzeko gogua sartzen ari jatan. Kasu gehixenetan Frantziatik hasten ziran han"burges" hauek termetan egoten ziralako.
Lehenengo dokumentatutako igoera horietako bat Mont Valier zan. Bailara honetara sartzian, berriz ere irakurri naban mendi honi zegokion kapitulua.
Neri kotxez Maison du Valierreraino iristia luze egin bajatan, garai haietan ezin nuan imaginatu zer izango ete zan. Kuriositatez, bailara honetan egurra ustiatzen zabela, eta urari esker egurra lantzeko zerrak zeudela aipatzen zuan, kapitalismo basatiari kritika eginaz, lehengai guztiak ustiatuko zituztela zioen.

Eta paisaia aldatuta dagola dudarik ez dot egiten, baina neretzat leku hau oraindik ere nahiko birjina dagola esango nuke.

Liburuan Ribereteko bailaratik Nerecheko urjausiak eta La Lauzeko urjausiak zein ikaragarriak ziren aipatzen zuan, goian jateko belarrik ia ez zeukaten ardixak zaudela, eta hauek zaintzen zituzten artzai "behartsuenak" zeudela, gaur egun aterpetxea dauan inguru horretan.

Kapitulu hau berriz ere irakurtzen disfrutatu arren, eta urjausi horiek ezagutzeko sekulako gogua euki arren, ez nuan hauek erabilitako bidia aukeratu MtValierrera ixotzeko. Pentsatu nuan jeisterakuan ezagutu ahalko nitxuala.


GR10etik igotzen. Parian Barlonguerako bailara, ezkerretan Ribereteko bailara


Igoeran lehenengo zatixa GR10 bidia jarraitzen hasi nintzan. Haseran pagadi zoragarri batetatik altuera zuzenian hartzen. Ondoren bistak ikusten hasi nintzan, bailara oso itxixa izan arren.


Artzai txabolak
Gorago GR10a laga nuan. GR10a hurrengo bailarara dixe, nik aldiz tontorra itxia nahi nuanez, hemen utzi nuan bide hau eta Mont Valierreruntz zijuan beste bide bat hartu nuan. 
GR10 desbideraketa
Handik pixkatera ikusi nuan Mont Valierren tontorra. Ordura arte ez neukan ikusteko angelurik. Pecouch lepora ixo bihar nintzan, eta hortik Estagnous aterpetxera bajau, alboko Ribereteko bailaratik tontorrera dixen bide normalera juntatzeko.
Mont Valier, eta eskuinean Pecouch lepua
Argazkiko borda ingurura allatzian, aitxa semen frantses batzuk ari ziran hemendik urtetzen motxiloiakin. Bertan lo egin zaben galdetu nien, eta baietz! A ze inbidia!
Galdetu zidaten ea eskiak non utzi nituen. Parre egin, eta aurredenboraldian nengoela esan nien.
Nere erropetara eta motxilara begiratu naban salatzen ninduan zerbait ete neukan topatu nahiean, baina eskiarekin erlazionatzen ninduan ezer ere ez neukan aldian. Frantziako piriniotan lasterketa dexente egiten ditugu, eta hortik ezagutuko ginela pentsatu nuan, baina aurpegi bat gogoratzia ez da nere fuertia. Monuakin edo eskiekin fijo gogoratuko nituela, kar kar kar

Pixka bat aurrerago dauan ibon batian beste bikote bat ikusi nuan, hauek motxilak albo batian laga eta bañua hartzen. Hori inbidia!! Hauek ere hemen goitik lo egin zaben itxura zeukan, eta eguna ondo hasteko bedeinkapena izango zan, jeje.
Nere bidia jarraitzen, iritsi nintzan Pecouch lepora

Pecouch lepotik: Estagnous aterpetxia, Etang Rond azpixan, eta gainian Etang Long. Barlonguera tontorra barrenian
Lepotik sekulako bistak berriz ere. Aurreko egunetan ibilitako inguruak urrutira, eta lehenengo planuan Barlonguera tontorra. Ribereteko bailarara jeitsi nintzan, zeharkalditxo bat egin, eta zuzenian hartu nuan Mont Valierrera dixen bide normala.

Mont Valierreko leporako bide normala, zuzena
Bidiak ez dauka batere zailtasunik, baina oso oso zuzena da. Tartetxo batian kable bat jarritxa zauan, ez arriskutsua zalako, malda asko daukalako eta jende asko pasatzen dalako baizik.

Barlonguera, Mauberme, Mahl Bulard, eta Cravera barrenian
Zenbat eta gorago, bistak orduan eta ederraguak! Alde batera Anetoko glaziarreraino juten ziran begixak.

Tontorreko gurutziak
Azpixan igotako bailara


Igoerako bidia
Aurreko egunetan eginiko mendixak lehenengo planuan
Mauberme eta Mahl Bulard
Beste aldera begiratzen Certascan ingurua bertan. Bokaillua jan nuan lasai asko tontorrian. Giro ezin hobia zauan, bistak batera eta bestera, nere begixek ematen zabena baino gehixo ikusi leiken. Demasa!
Lepora jeitsi, eta parian zauan Petit Valier tontorra egin nuan. Ertza segitzen aurrera egitia pentsatzen hasi nintzan, baina bakarrik junda bada ezpada ez marronatzia pentsatu nuan, eta aterpetxera bajau nintzan.

Mt Valier Etagnous aterpetxetik
Oraindik garaiz, Etang Rond eta Etang Longetik aurrera, Barlonguereko lepora ixotzia pentsatu nuan, hasera batian pentsatutakua baino buelta zirkular handixagua egite aldera. Espektakularra begitandu jatan inguru hau, demasa, bailara estuan horrelako ibonak, paret berdiak, ertz politxak... Leku elegantia begitandu jatan Valier eta ingurua

Etang Long, Mt Valier eta Petit barrenian
Tipi-tapa tipi-tapa iritsi nintzan Barlonguereko lepora. Mapa ateratzera jun, eta falta. Motxila goitxik behera begiratu, eta falta. Erosi berri neukan mapa galdu nuan!! Akordatzen nintzanez, azkenengoz Petit Valierren atera nuan, eta motxilan sartzia pasauko jatan? Oso arrarua egin jatan, ez dot sekula maparik galdu!
Halere, beste mapa bat ere baneukan, orokorragua. Oso urruti ikusten ez banuan Barlonguere berari ere saiakera bat itxia pentsatzen etorri nintzan bidian, baina egunetako nekia, berua, gaurkuan ere ordu batzuk baneramatzan bidian... eta alperkerixiak jo zian azkenian. Lepora iritsi, eta beheruntz bajatzia erabaki naban.

Barlonguereko lepua, beheruntz hasteko ordua
Hurrengo baterako laga nuan Barlonguere. Jeisten nijuan heinean pena pixkatekin begiratzen nion arren, itzuliko nintzala zin egin nion!

Jada burua bueltan jarritxa, erdi antxitxika bajatu naban bailara hau. Bazian egun batzuk bueltak antxitxika bajatzen hasitxa nenguala, belaunak testatze aldera, urrian izango zan Hiru Handixak buruan. Eta momentuz behintzat asko disfrutatzen ari nintzan korrika, belauneko minik gabe aspaldiko partez. Jeitsitakuan errekan belaunak freskatziak eukiko zaban zeresana, seguru

Azken aldapak
Beheko partian pagadixek tapatzen zitxuen urjausixak, oso leku politxa hau ere.

Bailara zuluan, hemen neguan eguzkixa ikusi ere ez!

Eta honaino Couseranseko errege deitzen diuen mendi honek eman zidana.
Aurrera bideoklipla

Hemen eguneko bueltan nundik norakuak Wikiloc-etik


Powered by Wikiloc


Iruzkinak