Luchon toujours


Nora jun erabaki ezinik, Pantikostran bertikal bat zapatuan (hemen denborak) eta Luchonen lasterketa oso bat domekan. Luchoneko planak gehiago erakartzen gintuan, lasterketa osuek gehixo asebetetzen gaitxuelako, igoerak, jeitsierak, aldaketak, gauza asko egin bihar dira teknika asko kontrolatu eta beraz, gauza asko gertatu leikez tartian eta mendi eskixan lasterketen xarma hori da neretzat behintzat. Beraz, Luchon edo Pantikostra aukeratzeko zalantza egualdixan zauan. Elur pila bat bota dau azken aste honetan berriz ere, eta lasterketa luze bat egiteko arazuak egoten dira horrelako baldintzekin, beraz, suspenditzeko bildurrez, Pantikostrako plana ixa itxitxa geneukanian konfirmatu ziguten Luchonen lasterketa egingo zala, eta 1600mtik gora edukiko zabala. Beraz, hori jakinda, zalantza gutxi; azkenian Luchonera jun ginan.
Javi eta bixok plana in, eta gurekin etortzera animatu zan Ander gaztia. Honek bai meritua, berez ibilbide motxian parte hartzia tokatzen jakon arren, eta irabazteko aukera asko euki arren, horretaz ahaztu, eta ia lasterketa luzian parte hartzen utziko ziuen galdetu zaban, eta erantzuna baiezkua.
Hau tipua, entrenauta daola, eta gu irabazteko asmotan etzan ba ibiliko¿?
Horrelaxe ba, barixaku gabian abantau ginan Luchonera. Beheraino elurtuta zauan, eta zapatu goizian eguraldi aurrikuspeneri hutsik egin gabe, eurixa hasi zan. Lasai hartu genduan, halako batian pistetara ixo eta eskiatu genduan.
Biharramunian lasterketa egon arren, ahalik eta gehixena eskiatu genduan zapatuan, batetik datorren asteko Altitoyrako nekia metatzia zan helburua, eta bestetik, elur bota berrixaz disfrutatzeko aukera geneukalako. Halere, eurixak nahiko astuna laga zaban eta asko disfrutau genduan arren, zer izan zeiken pentsatziak...
Jarraian ikusi leikezue zapatuko bideo bat; Pisten zati handi bat itxitxa zauan elurjausi arriskuagatik, eta guk basuan ibiltzeko aprobetxatu genduan, basuan babesian.




Domekan berriz, lasterketa euki genduan.
Baldintzak ezin gaitzaguak izan arren, betiko lez, luchonnais hauek mendixaz eta mendi eskixaz dauken jakintzak, ibilbide luze bezain politxa egin zaben.
Karrera hasteko pistak zabaldu aurretik, pistetatik 100m inguruko igoeratxo bat, ondoren ixa akau ginan jeitsiera bat pistetatik baitxa ere (GPSan 77km/o hartu nabala markatzen dit). Ondoren beste 100m exkaxeko igoeratxo bat eta segidan a tomar por neta la furgokulo zauan herri batetara jeisten ginan pistaz kanpoko elur kostraz zauan jeitsiera gaitz batetatik. Ufff, partehartzaile guztiok igotzen hasteko desiatzen bukatu gendualakuan nago jeitsiera hau. Ondoren 700mko igoera bat egin ostian (karakate bat gutxi gora behera) bukle batian sartzen ginan eta 300m desnibeleko zirkuitu bati bi buelta ematen ginon, pistatik jeitsi eta basotik ixotzen.
Traza bikoitzera zabaldu zaben bidia ixa 17kmtako ibilbide osuan. Tartian basua, herritxo horretako mendi bidia harriz eta arbolaz babestuta, pagadixa... Beti bezela, antolakuntzantzat 10eko bat jarri ziguten ibilbidiagatik.
Neri dagokidanez, ez dakit azken astetako entrenamendu gogorrengatik, edo bezperako palizagatik, baina indarripe ibili nintzan, txispa ezin atara. Halere, neretzat nahiko ibilbide egokixa zanez, gustora egindako emaitzakin, hau da, Javiri irabaztiakin. OEOEOEOE Txupate esa Javi!!!
Euskaldunen artian, Ander zezena baino gogorro dago, eta 13 minutu sartu zizkigun. Honek bai sasoia. Pentsa, juniorretan egin izan balu, aise irabaziko luke, ia ia berak ibilbide luzea egiten tardatu zuena tardatu bait zuen juniorretan lehenak ibilbide motxa egiten! Lasterketaren puntu batean lehenegoen artean joan zen Ander, gero postuak galdu zituen arren, baina garrantzitsuena, bere kategoriari ez zegokion ibilbidea egin zuenez, tranpa egitearren, ezin du esan irabazi digunik, kar kar kar.
Hemen Kirolak-eko webeko kronika

Esanda bezela, aipagarrixa da antolatzailien lana. Pentsa, aurreko astian Boiko bailaran egin zan espainiako txapelketa pistatik egin zaben eta 700mtara mugatu zaben. Ohikua da sarri pistetan egitia lasterketa garrantzitsuak, mendiko eskixan xarma guztia galdu arren, antolatzailien erosotasunagatik.
Luchonen pistez baliatu izan diran arren, horrelakorik ez dabe oin arte behintzat egin, eta hori eskertzekua da, gaur pista zati batzuk erabili diran arren, mendiko ibilbidia izan da proban zatirik handixenian.
Luchon beti Luchon!

Iruzkinak