Eskiko lasterketak

Eta behin eskiatzen hasita, konturatu orduko iritsi ziran lasterketak ere.
Gabonetako oporrak hasteko, Luchonen egon ginen lasterketa bat korritzen. 
Denboraldiko lehenengo lasterketa izan zen, oso goiz, baina oso gustora ibili ginen bertan. Bueno, bat barik, 3 lasterketa 2 egunetan egin genitxuan, ez da gutxi!
Lehenengua sprint erako lasterketa izan zan. 80mko igoera motxa, maria buelta batzukin, zati batian eskiak bizkarrera bota, berriz hanketan jarri, fokak kendu eta behera. Atzian telesilla azpixan ikusten dia ibilbidian markak

De 2012 Urria

Habilidadia da kontutan gehixen hartzen dana hemen. Txiripaz finalera iritsi nintzan!!! Hain txiripa izan zan, ezen, ez nintzala ohartu, eta finala ikustera goiko partera igota nenguan irtetzeko nere izena esaten hasi ziranian. Haciendo grande el mito!! Ez naban inundik inora espero Wilfried Jumerekin finala leihatzen egotia, ez horixe.
Bigarren lasterketa igoera bertikal bat izan zan, 600mko igoera egun berian. Sailkapenak: Igorrek 4.egin zaban, 6. egin zaban Anderri minutu bat atera zion.8.Javi, eta ni IDEKOko bigarren, Javingandik minutu eta erdira. Hemen Javik irabaztia espero naban arren, nahikua jodidu zidan, ze aurreko urtian nere atzetik geratu zan kronoetan! Batetik sasoi faltia, eta bestetik goizeko hiru lasterketen nekia oraindiok igartzen naban, baina horixe gustatzen jata, behin elurretara junda, ahalik eta gehixen ibiltzia.

Hurrengo egunian berriz, 1500mtako lasterketa eduki genduan 4 aldaketa eta tartian 2 arista pasatzen genitxualarik. Lasterketa oso politxa egin zaben pisten inguruan izan bazan ere. Denboraldixa hasi berritxan, oindiok rekuperazio exkaxagatik bezperako bi lasterketen nekiakin atera nintzan. Sailkapeneri dagokionez, Igorrek 4.egin zaban berriz. Nik, urten orduko Javikin kriston leiha euki naban. Bata bestia pasatzen ibili ginan denbora guztian. Nere ahalmenan limitian egin naban lasterketa, azken aurreko igoeran Javik arrankada bat eman eta erraz pasatu ninduan arte! azken jeitsiera eta igoera ez ziran oso luziak eta ezin buelta eman, baina ez zidan berak ere alde handixagua atara, eskerrak! Denboraz, 1500mko desnibela egiteko 2 ordu exkax bihar izan nitxuan. Denboraldixan sartu berri 750m/orduko oso batazbesteko ona da. Halere, egixari zor, onartu bihar dot lasterketa honetan bai izurratu ninduala Javik irabaztiak!!!

Hurrengo zitara ez nintzan jun. La molina lekutan geratzen da, eta jada ez daukat lasterketak egiteko lehen neukan grina. Izan ere, iruditzen jata denboraldiz denboraldi denbora gehixegi kentzen didatela lasterketek, konturatu orduko udia allatzen da eta balantzia ataratzen, mendi gutxiegi eta entrenamendu eta lasterketa gehixegi izaten dira. Gainera, lasterketa dagonian ez da hainbeste eskiatzen, bidaia luziak, indarrak gorde biharra, eta ondoren indarrak akittuta egoten dira eskiatzen segitzeko, beraz, azkenian eskixekin mendixaz disfrutatzeko ordu asko kentzen dabez, nahiz eta udaberri aldera ibilbide luziak egiteko sasoian egotia asko eskertzen doten.

Ondorioz, egin naban hurrengo lasterketa Candanchukoa izan zan. Ohikua da erregetako lasterketa hau, baina aurten orain artekuek antolatziari utzi, eta Candanchu Ski Alp-eko lagunek hartu zuten aurtenguan honen ardura.
Oso giro politxa jarri zaben, lasterketa herrikoia, baina halere maila oso ona eman zaben, bai antolakuntzan partetik, eta baita partehartzailien aldetik ere, izan ere, Irteerako bideoan entzuten dan bezela, lehena guarda i zibila da!

Hemen daukazute beraien bloga, eta azpian helmugako bideoa


Elgoibartarrik ez zan falta izan. Hau da neri lasterketetatik gehixen gustatzen jatana, eta penaz, komunikabidiek arreta gutxien jartzen diuena. Parte hartzailiak, giro herrikoia, kirola gizarteratzia azken finian. Kirolan alde soziala eta ludikua albo batera lagatzen dabela begitantzen jata, eta emaitzetara zentratzen dirala, horrek dakarren guztixakin (ez naiz hasiko ni ere Amstrongetaz berbetan). Ba horixe, 10eko bat CSAkuentzat, helmugako bideuan ikustia besterik ez dago ze giro eta ze partehartze egon zan. AUPA ZUEK!!!

Astebukaera honetan berriz, Boiko bailaran zauan mendi eskiko espainiako zita, baina nik urtero legez, Iraupen eskiko Euskal herriko txapelketa egin nahi naban Belaguan. Penaz, bota daban beste elurrekin, eta eurixa iragarritxa, suspenditzia erabaki dabe, bidian egon leikezen elurjausixengatik.

Halere, Somport eta Candanchu aldian ondo aprobetxatu dot astebukaera. Zapatuan fondo egiteko eta kriston melada hartzeko, eta domekan Tobazon gora-behera batzuk egiteko elur jausiberri pixkatekin.
Argazki honekin uzten zaitxuet datorren astebukaeran zer egin erabaki bitxartian.
2013 URTARRILA


Izan ere, Luchonen ohiko lasterketa politxa dago, baina eguraldi exkaxagatik ez dakigu zer gertatuko dan, eta Panticostran bertikal bat egongo da. Aukeran nahixo luchonekua, baina...




Iruzkinak