Prostituziua
Konturatu orduko, prostituzioko zubixa gainian eta elurra bota
berri. Joe, 0tik 100era di-da batian!!! 4 egun jai, zer egin, nora jun... nafar piriniuetara juteko asmotan ginan, baina horra ere ez ginan
ausartu elurjausi arriskuagatik. Azkenian Candanchura eskiatzera.
Candanchun
(pista gehixenetan bezela defizitarixuak diralako) diru faltagatik,
irikiko ez zanan zurrumurruak egon ziran, eta denboraldixa halaxe hasi
zaben, soilik beheko partia zabalduta. Tuka osua trabeluen esku zauan
beraz. Egunen batian altitoyan baino jende gehixo ibili omen zala esan
zaben.
Justu aurreko astian nabaritxu naban furgonako berogailua ez zabilela. Astian zihar konpontzera eraman, eta lasai jun ginan eskiatzera. Baina... berogailuak berriz ere kale. Itxuria danez, garbitu egin zidaten, baina honekin ez zan nahikua eta hiru pieza aldatu biharra eduki naban ondoren.
Baina txarrena, zubixan egun bat eskiatuta, bigarren egunian eguraldi txarra sartu zan, eta pixka bat eskiatu ondoren buelta egin genduan pulmonixa bat harrapatu aurretik! Izan ere, jada ez daukagu adinik kalefa gabe neguan ibiltzeko.
Deskantzu egun bat etxian egin ondoren, Valdepiedrara jun ginan. Usten dot bisiesto edo olinpikua dan urtian egun bat egoten dala harrapatu genduan modukua valdepiedran. Benetan eski egun aparta eduki genduan han. Gutxienez 4 jai egun hauetan bueltatu biharran sentsaziua goxotu genduan.
Irudixak ez dira batere onak, baina ikusi bideo honen azkenian Valdepiedrak ze ezkutatzen daban hegoruntz lainopian dagonian.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina