Barre des Ecrins Eguterako pilarretik

Aurtenguan maiatzera arte oso lanpetuta ibili naizenez, ez dot eskixekin Alpeetara juteko aukerarik eduki astesantuko buelta horretan. Udia gerturatzen, eta ordu asko metatuta neuzkanez, uztailian eskapadatxo bat itxia pentsatu nuan.
Txiriosi komentatu nion, eta ideia politxa begitandu jakon, baina 100Milaken izena emana zeukanez, uztaileko azkenengo bi astietan izatia proposatu zidan. Nik azken astia ezin jai hartu, eta 100Milaken ondorengo aste erdixan urtetzeko plana egin genduan beraz. 10bat egun izango ziran, baina aktibidade politxak eginez gero, nahikua.
Uli ta Albertokin piriniotara jun ginanian, planan berri Albertori eman nion, eta bera ere animatu zan. Neretzat salbaziua, ze Txiri zezena bezela dagola jakin arren, 100 Milaken edozer gauza gertatu ahal jakonez (babak, lesioren bat...) Albertokin irteera salbatuta zauan!!
Baina txiriosek beste behin erakustaldia. 100 Miletan burua Alpeetan eramango zuala esan zidan eta hala egin. Etxegaraten eurekin juntau nintzanian fresko zixen. Azkenian 100 Milak 35 ordutan bukatu zuan, eta babarik eta lesiorik gabe bukatu zuanez, motxila egin eta hirurok abantau ginan asteazken arratsaldian.
Lehenengo flana Barre des Ecrins Hego pilarretik egitia zan, beraz, Aillefroideraino jun ginan furgonan, bidian ordu gutxi batzuk lo egin ostian.

Ostegunian allau, inguruari begirada bat bota eta motxila itxen hasi ginan. Zeozer jan eta martxa tipi-tapa goruntz! Biajeko nekia ere gainian, baina ahalik eta gehixen aprobetxatzeko ez dago besterik.
Sekulako berua egiten zaban, baina Albertok errukirik ez, gantxuakin eraman gintxuan motxila astun haiek gainian generamatzala. Sokak, txapak, arnesak, losakua eta esterilla, hornillua jana eta kazuelak. Repuestoko kantzontzilluak hirurontzat pare bakarra, marroiz lehena zikintzen zuanak bakarrik eukiko zuan aldatzeko aukera.
Ecrinsera igotzeko bide normaletik hasi baginan ere, 20bat minuturen ostian albo batera laga eta Hegoaldeko bailaran sartu ginan. Bailara lasai eta ikusgarrixa da, Aillefroide, Pic sans nom eta Pelvouxen iparrak agertzen hasten dira ezkerreko bailara batian, baina guk aurrera egin bihar gure helbururuntz. Pare-parian euki genduan momentu oro Ecrinseko hego pilarea, guk ixo nahi genduan ertza.
Eskuineko ertz luzia guk igo nahi doguna. Ezkerretan bailara berri bat zabaltzen da
Eta hego pilarearen azpira iritsi ginan. Glaziar zatitxo bat ixo bihar genduan, eta ondoren haitza harrapatu, baina nahiko rimaya handixa zeguan elurretatik haitzera saltotzeko
Nundik pasatu erabaki eta aurrera! Glaziarra pasatuta haitzari kolpe in, kranpoiak kendu eta aurrera egin genduan. Hemen freskuago igartzen zan, baina beruak eta bidaiak kolpe handixa eman zigun eta lo itxeko lekura allatzia neukan buruan, jan, edan eta lo egiteko.

Albertok aldiz, ahalik eta goren igotzia nahi egunian, hurrengo egunian lasaiago ibiltzeko.
Bibak bat aurkitxu genduan, gutxi gora behera hirurok kabitzeko modukua, eta bertan geratu ginan.


Afarixa prestatu bitxartian argazki batzuk in, kontu batzuk kontatu eta lo sakura. Sekulako berua zauan, eta noizipeñetan pareko glaziarretatik harrixak nola jausten ziran entzuten genduan. Gu seguru geunden, baina akojono pixkat ematen zuan noizipeñetako zarata horrek!
Goizian goizo Albertok iratzargailua jarri eta esnatu ginan. Gosaldu ordurako eguna argitzen zaola abantau ginan goruntz. Luze teknikuenak etortzear zaozen
Momentuz botekin segitxu genduan, eta poliki poliki jun ginan luzez luze metruak aurreratzen.
IV eta Vºko luzeren bat ere zain eduki arren, Albertok katu hankak atara gabe botekin segitzen zuan, eta guk ere bai. Halako tarte batian luze gogor bat egitia tokatu zan, eta Albertok mantxo mantxo, bere lasaitasunakin, katxarruak ondo sartu eta ondo aseguratzen atara zuan. Patixorik handixena zeukan luzia izango zan seguruenik.

Ni sartu nintzan ondoren, mamma mia, azeratzen eta soketatik tiraka eta ezinian. Pare bat saiakeratan urten nintzan handik! Teknikoki justu xamar, baina motxilako pisua, eta katu hankarik gabe botekin, demasak egin bihar izan nitxuan goitxik urtetzeko.
Ondoren Txiri etorri zan, honek nik baino dexente erretzato atara zuan luzia. Gora allautakuan bixok zorionak eman genizkion Albertori, hori espektakulua eman ziguna. Luze hura zabaltzen ikustiarren bakarrik merezi izan zuan Albertokin haraino jutia.
Bera, aldiz, bere buruakin ernegatuta. Esan zigun luze horretan seguruenik konfunditu egin zala, eta lehenago ezkerretara hartu izan balu bide erretzagua izango zala. Guk sufridisfrutatu genduan halere!

Azpiko bi bideuetan ikusi leikez zati horiek, txiriosen bideuan 3.minutuan Alberto zabaltzen, eta nere bideuan 6.minututik aurrera Txirios igotzen.

Mendixak bakoitza bere mailan jartzen dau, eta ni konturatu nintzan botekin ez nixela ondo. Momentu batian katu hankak jarri nitxuan zati hau pasauta. Halere, beste bi luze, eta biatik urten ginan, ez nuan gehixegi aprobetxatu katu hankak jartzia
Behin bidetik urtenda, bi aukera geneuzkan, zintzilikako glaziarrak itxen zuan korridoretik ixo, edo ertzetik segi. Bizkorragua izango zalakuan, glaziarran korridoretik ixotzia erabaki genduan.
Berriz ere kranpoi eta pioleta hartu eta sartu ginan elurretan. Haserako zatixa ondo bazauan ere, leku batzutan elurra ez zauan baldintzarik onenetan, gogortxo ero. Halere, Albertok ondo aseguratu zuan eta problema askoripe pasatu ahal izan ginan, baina mantxo mantxo, pausu bakoitza ondo apoiatuaz.

Eta halako batian iritsi ginan Dom eta Barre des Ecrins arteko lepora
Atzian Barre des Ecrinseko tontorra
Bizkor kontau doten arren, 12 ordu inguru generamatzan eskalatzen, eta dagoeneko ez zauan inor glaziarrian. Tontorra bertan eukitxa, tontorreraino jutia erabaki genduan, eta Fotokolori bat atara tontorrian
Barre-ko tontorrian barrez
Hemendik berriz ere lehenego lepora bueltatu, motxilak batu eta Domera dixen bidera jeisten segitxu genduan ertzetik. Albertok di-da batian bajatu gintxuan bere Gida teknikak erabiliaz, ze artista!
Handixa Edilberto!!!
Rappela montau eta glaziarrera bajau ginan. Oindiok bide luzia zauan, 2000m inguru jeitsi biharra furgonaraino. Tensio momentu asko pasata, baina oindiok ezin guztiz erlaxatu, serakak pasatu bihar ziran eta. Halere, hemen hasi nintzan ni behintzat egindakuari zukua ataratzen.
Glaziarrian behera, oin dala urte batzuk Txirikin egindako Meije parez pare, ikaragarrixa zelako bistak
Atzian Meije eta ertzen trabesia, Zsigmondytik Doigt de Dieura
Atzera begiratu, eta Barre des Ecrins Serac-en gainian. Ari ginan bidia itxen,eta egixa esan, oso baldintza onetan zauan

Eta nola ez, leku zoragarri hau, Ecrinseko glaziarra bide normaletik.

Bide normaletik zatozenian glaziar luze eta zabal hau ikustiak zirrara berezi bat sortzen dau, lau laua barrenian Dome eta Barre dauzkalarik, mendikate honetako laumila metroko bi tontor bakarrak

Ordurako iluntzen hasita, glaziarretik egun argiz urtetzeko denbora eman zigun behintzat. Jeisteko falta jakun azken karakate ta piku bekokigailuen argixakin egin bihar izan genduan, eta neka neka eginda allau ginan, baina merezi izan zaban!

Hemen aipatutako bideuak:
Txiriosen bideua (ez esan oso profesionala ez danik eh?)

Eta hemen nere bideo amateurra. Aber ikasten doten artista hauengatik

Iruzkinak