Pidal Cainejo Picura
Asteazkena, ilargi betia. Aspaldiko ohiturari segituaz, Saezi komentatu nion aber Txindokiko "Maitasunaren espoloia" egingo genduan gabez, ilargixan argitxan.
Noski! Hurrengo egunian lanera jun biharra euki arren, Saez horrelako abenturatxorako beti prest. Baina... arratsaldian txaparroia, haitza bustita eta eguraldi aurrikuspen ez oso ona gaberako, ez ginan jun.
Kauenlaletxe Piru, eta ostiral gabian juten bagera?
Ya, baina xarma galtzen jok, ilargixa asteazkenian dok eta. Zergaitik ez juagu beste plan bat egiten?
Piru, egin ahalko genuke Naranjo eta larunbat gaberako bueltan egon? Akordatzen 18 urterekin karneta ateratzean joango ginela pentsatu genduala? Eta ordutik ez dot aukerarik eduki.
Kar kar kar. Saez, ordutik 20 urte pasatu dituk, eta oindiok ez haiz iritsi? Ba nahi badok, ni prest.
Baina larunbat gabian Elgoibarren egoteko, tontakeririk gabe eh? Igual goizeko 3:30etan jaiki biharko gaituk eta ekipo bat bezela funtzionatu. Pisua igotzen neri laga biharko didak, ze hi oinez eta pisuakin... eta trukian luze zailena heuk zabaldu biharko dok...
Pidal Cainejo bia proposatu nion, 1904. urtian lehenengo aldiz Picura igo ziren bidea errepikatzea.
Saez, hi izango haiz Don Pedro Pidal, Villaviciosako Markesa eta ni Gregorio Perez, Caineko artzaia, Cainejo; Eskaladako lekurik tenteena igarotzeko Markes bati burua zapaldu zion artzaia, kar kar kar.
Hemen Al Filoko rekonstrukzioaren bideoa
Saezek bota zitxuan kalkuluak: 3 ordu paretan oinarrira, 4 ordu paretian eta 5 ordu rapelak eta furgonara allatzen. 12 ordu! Bada ezpada 3 ordutako margena batuta, 3:30etan jaiki eta 4tan urtenda arratsaldeko 7tako furgonan, gabeko 11tako Elgoibarren bueltan!
Eta horrelaxe itxi genduan plana. Lagun batzuri ere komentatu nien, eta egun batetako plana zanez, Txirios ere animatu zan. Aste honetan Ehun Milak dauka, baina Naranjo bat itxeko aukera ez ei da beti agertzen, eta azken entrenuak albo batera laga eta animatu zan.
Eskerrak! Txiriosekin jutia beti da arrakastaren sinonimo. Batetik pisua erretzago banatuko genduan, eta bestetik bidia irikitzian zailtasunak egonez gero, bazakagun artzaixa, hau bai Cainejo!!
Barixakuan lehen bait lehen urten, eta CSIUnqueran geratu ginan erosketak in eta zeozer jaten. Tontamentian denbora aurrera, Pandebanora lotara allatzerako gabeko 11ak inguru. Saezek jarri zuan despertadoria goizeko 3:30etan, eta lotara. Baina gaur egungo mugikorren baterixiakin badakizue zer gertatzen dan, ezta? Ba baterixa gutxi zeukala, eta kargatzen laga zuan. Gu goiko pisura jun ginan lotara eta Txiri behian, eta Saezen mobila piztuta, mezua allau eta allau omen zaola, lotaratzen zan bakoitzian esnatzen omen zuan eta halako batian potrotaino jarri emendau zaban segapotua.
Klaro, horrekin gure iratzargailu bakarra ere emendau zaban.
Nik begi bat zabaldu naban, eta egun argiz zauan. Goizeko 3:30etan ez naban espero argitxasunik, eta... ze ordu zan galdetu nien haueri
Ostra!!! Goizeko 6:30!!! Shit in Can.
Di-da jaiki, motxilak bezperatik inda, zeozer pikau eta 7ak alderako martxan ginan.
Saezek esan zuan lasai egoteko, 3 ordutako margenakin kalkulatu zuala, beraz, momentuz ez geneukala atzerapenik. Gabeko 11tako Elgoibarren egongo ginala eta gainera ondo lo inda eguna askoz gehixo disfrutatuko genduala. Hau bai tipo positibua hau!!kar kar kar
Egun argi izan arren, frontal eta guzti abantau ginan, bueltan biharko genitxuala pentsatuaz. Eurixa eskatzeko errezatzera aterki gabe jutia bezela izan zan, fede gutxiko kontua. Saezek garaiz bueltatuko ginala esan arren, ez genduan espero egun argiz allauko ginanik furgonara bueltan, kar kar kar
Igotzen nahiko arin hasi ginan. Ni bildur nintzan petardazua noiz joko genduan, baina halakorik ez, 2:30ean sokak jantzita geunden bidian hasteko. Ordurako 3 kordada zeuden gure aurretik. Oooo.
Nik ez dakit ze itxura hartu ziguten, baina lasai pasatzeko esan ziguten aurrera, gu eurak baino bizkorro jungo ginala pentsatzen zaben Bilbotar batzuk.
Iratzargailuakin pasau jakuna kontatu, egunian buelta egin nahi genduala etxera, eta eskerrak emanda pasatu genitxuan lehenengo bi luzietan.
Behin ipar pareteko tximinixara allauta, Regil bidetik zatorren 3ko kordada batek pasatu gintuan eta hauen atzian kola itxen jarri ginan.
Luze bat neuk, eta beste luze bat Saezek zabaldu genitxuan jarraixan. Ni nahiko motel jun nintzan, eta Saez eskalatzen habila da, blokian 8.graduak ere egiten ditxu, baina sokaripe ibiltzera ohitxuta daozen hauentzat erretzena zaila bihurtzen da, eta bilera montatzen pixka bat liatu zan, eta denbora dexente galdu genduan; atzetik pasatzen utzi zigutenek harrapatu gintuzten!
Beno, pasatzen diran gauzak, barkamena eskatu genien pasatzen utzi ondoren tapoia egitearren, baina oso jatorrak ziran bilbotarrak, eta parre behintzat egin genduan eurekin!!
Ondoren Cainejo jarri zan berriz ere zabaltzen. Di-da allau ginan tontorrera, eta bilbotarrak ere ixixa gurekin batera!
Tontorrian lasai hartu genduan. 20 urteren ondoren ez zuan merezi presaka hastiak, ez? Jendiakin berba egin, argazkixak atara, mokadu edar bat jan eta zigarro bat pizteko sekulako komerixak, danetik euki genduan.
Halako batian bajatzia tokatu zan, hego aurpegitik bajau ginan, rapelak oso ondo montauta daoz hemendik. Halere, kolak itxoin bihar izan genitxuan. Gaurkuan ez zuan ematen hemendik jende asko ixo zanik, baina inguruko bia guztietatik ixo zan jendia, eta danok leku beretik bajau, azkenian ataskua hemen ere!
Baina hemengo zirkua ere oso politxa da eta jeitsierako bileretan lasai berbetan jardun genduan
Pareta bajautakuan sokak eta txatarria motxilan gorde, beste zeozer pikau eta beheruntz abantau ginan. Oindiok Saezi arrazoia eman bihar geniola ematen zuan, 11etarako Elgoibarren egoteko denboretan ginduazen eta
Egunez eguraldi ona aurrikusita zauan, baina kostatik bruma sartzen jungo zala esaten zaben. Tontorretik ikusten zan lainuak nola zatozen terrenua jaten, eta gu pozik, eguna primeran aprobetxatzeko astixa euki gendualako
Eta gainera horrelako argazki elegantiak ataratzeko aukeria euki genduan
Atzera bueltatuta, igo genduan tximinixian pitzadurak sekula gehixo ez dau lehen zeukan itxura eukiko. Ikaragarrixa ipar aurpegitxik igotzia! Baina harrigarrixena, Pidalek eta Cainejok hortik igo bakarrik ez, destrepau ere leku beretik in zabela.
Ez zaben jakingo Rapelak hego aldian daozela montauta?
Ah, azkenian Saezek ez zuan asmatu, 23:40 inguruan allau ginan Elgoibarrera. Hori bai, Unquerako palmera erraldoien dendan 40 minututako geldiunia eginda!!
Noski! Hurrengo egunian lanera jun biharra euki arren, Saez horrelako abenturatxorako beti prest. Baina... arratsaldian txaparroia, haitza bustita eta eguraldi aurrikuspen ez oso ona gaberako, ez ginan jun.
Kauenlaletxe Piru, eta ostiral gabian juten bagera?
Ya, baina xarma galtzen jok, ilargixa asteazkenian dok eta. Zergaitik ez juagu beste plan bat egiten?
Piru, egin ahalko genuke Naranjo eta larunbat gaberako bueltan egon? Akordatzen 18 urterekin karneta ateratzean joango ginela pentsatu genduala? Eta ordutik ez dot aukerarik eduki.
Kar kar kar. Saez, ordutik 20 urte pasatu dituk, eta oindiok ez haiz iritsi? Ba nahi badok, ni prest.
Baina larunbat gabian Elgoibarren egoteko, tontakeririk gabe eh? Igual goizeko 3:30etan jaiki biharko gaituk eta ekipo bat bezela funtzionatu. Pisua igotzen neri laga biharko didak, ze hi oinez eta pisuakin... eta trukian luze zailena heuk zabaldu biharko dok...
Pidal Cainejo bia proposatu nion, 1904. urtian lehenengo aldiz Picura igo ziren bidea errepikatzea.
Saez, hi izango haiz Don Pedro Pidal, Villaviciosako Markesa eta ni Gregorio Perez, Caineko artzaia, Cainejo; Eskaladako lekurik tenteena igarotzeko Markes bati burua zapaldu zion artzaia, kar kar kar.
Hemen Al Filoko rekonstrukzioaren bideoa
Saezek bota zitxuan kalkuluak: 3 ordu paretan oinarrira, 4 ordu paretian eta 5 ordu rapelak eta furgonara allatzen. 12 ordu! Bada ezpada 3 ordutako margena batuta, 3:30etan jaiki eta 4tan urtenda arratsaldeko 7tako furgonan, gabeko 11tako Elgoibarren bueltan!
Eta horrelaxe itxi genduan plana. Lagun batzuri ere komentatu nien, eta egun batetako plana zanez, Txirios ere animatu zan. Aste honetan Ehun Milak dauka, baina Naranjo bat itxeko aukera ez ei da beti agertzen, eta azken entrenuak albo batera laga eta animatu zan.
Eskerrak! Txiriosekin jutia beti da arrakastaren sinonimo. Batetik pisua erretzago banatuko genduan, eta bestetik bidia irikitzian zailtasunak egonez gero, bazakagun artzaixa, hau bai Cainejo!!
Barixakuan lehen bait lehen urten, eta CSIUnqueran geratu ginan erosketak in eta zeozer jaten. Tontamentian denbora aurrera, Pandebanora lotara allatzerako gabeko 11ak inguru. Saezek jarri zuan despertadoria goizeko 3:30etan, eta lotara. Baina gaur egungo mugikorren baterixiakin badakizue zer gertatzen dan, ezta? Ba baterixa gutxi zeukala, eta kargatzen laga zuan. Gu goiko pisura jun ginan lotara eta Txiri behian, eta Saezen mobila piztuta, mezua allau eta allau omen zaola, lotaratzen zan bakoitzian esnatzen omen zuan eta halako batian potrotaino jarri emendau zaban segapotua.
Klaro, horrekin gure iratzargailu bakarra ere emendau zaban.
Nik begi bat zabaldu naban, eta egun argiz zauan. Goizeko 3:30etan ez naban espero argitxasunik, eta... ze ordu zan galdetu nien haueri
Ostra!!! Goizeko 6:30!!! Shit in Can.
Di-da jaiki, motxilak bezperatik inda, zeozer pikau eta 7ak alderako martxan ginan.
Oindiok ilargixa ikusten zan, baina ez genduan gabaz disfrutatu |
Saezek esan zuan lasai egoteko, 3 ordutako margenakin kalkulatu zuala, beraz, momentuz ez geneukala atzerapenik. Gabeko 11tako Elgoibarren egongo ginala eta gainera ondo lo inda eguna askoz gehixo disfrutatuko genduala. Hau bai tipo positibua hau!!kar kar kar
Egun argi izan arren, frontal eta guzti abantau ginan, bueltan biharko genitxuala pentsatuaz. Eurixa eskatzeko errezatzera aterki gabe jutia bezela izan zan, fede gutxiko kontua. Saezek garaiz bueltatuko ginala esan arren, ez genduan espero egun argiz allauko ginanik furgonara bueltan, kar kar kar
Nik ez dakit ze itxura hartu ziguten, baina lasai pasatzeko esan ziguten aurrera, gu eurak baino bizkorro jungo ginala pentsatzen zaben Bilbotar batzuk.
Iratzargailuakin pasau jakuna kontatu, egunian buelta egin nahi genduala etxera, eta eskerrak emanda pasatu genitxuan lehenengo bi luzietan.
Tximinixetara allatzen |
Luze bat neuk, eta beste luze bat Saezek zabaldu genitxuan jarraixan. Ni nahiko motel jun nintzan, eta Saez eskalatzen habila da, blokian 8.graduak ere egiten ditxu, baina sokaripe ibiltzera ohitxuta daozen hauentzat erretzena zaila bihurtzen da, eta bilera montatzen pixka bat liatu zan, eta denbora dexente galdu genduan; atzetik pasatzen utzi zigutenek harrapatu gintuzten!
Beno, pasatzen diran gauzak, barkamena eskatu genien pasatzen utzi ondoren tapoia egitearren, baina oso jatorrak ziran bilbotarrak, eta parre behintzat egin genduan eurekin!!
Ondoren Cainejo jarri zan berriz ere zabaltzen. Di-da allau ginan tontorrera, eta bilbotarrak ere ixixa gurekin batera!
Tontorrian lasai hartu genduan. 20 urteren ondoren ez zuan merezi presaka hastiak, ez? Jendiakin berba egin, argazkixak atara, mokadu edar bat jan eta zigarro bat pizteko sekulako komerixak, danetik euki genduan.
Halako batian bajatzia tokatu zan, hego aurpegitik bajau ginan, rapelak oso ondo montauta daoz hemendik. Halere, kolak itxoin bihar izan genitxuan. Gaurkuan ez zuan ematen hemendik jende asko ixo zanik, baina inguruko bia guztietatik ixo zan jendia, eta danok leku beretik bajau, azkenian ataskua hemen ere!
Baina hemengo zirkua ere oso politxa da eta jeitsierako bileretan lasai berbetan jardun genduan
Pareta bajautakuan sokak eta txatarria motxilan gorde, beste zeozer pikau eta beheruntz abantau ginan. Oindiok Saezi arrazoia eman bihar geniola ematen zuan, 11etarako Elgoibarren egoteko denboretan ginduazen eta
Egunez eguraldi ona aurrikusita zauan, baina kostatik bruma sartzen jungo zala esaten zaben. Tontorretik ikusten zan lainuak nola zatozen terrenua jaten, eta gu pozik, eguna primeran aprobetxatzeko astixa euki gendualako
Eta gainera horrelako argazki elegantiak ataratzeko aukeria euki genduan
Atzera bueltatuta, igo genduan tximinixian pitzadurak sekula gehixo ez dau lehen zeukan itxura eukiko. Ikaragarrixa ipar aurpegitxik igotzia! Baina harrigarrixena, Pidalek eta Cainejok hortik igo bakarrik ez, destrepau ere leku beretik in zabela.
Ez zaben jakingo Rapelak hego aldian daozela montauta?
Ah, azkenian Saezek ez zuan asmatu, 23:40 inguruan allau ginan Elgoibarrera. Hori bai, Unquerako palmera erraldoien dendan 40 minututako geldiunia eginda!!
Kaixo! Zurekin hitzegin nahiko nuke, nire helbidea rotaetxe@hotmail.com da; idatzi mezu bat mesedez. Blog galanta! agur.
ErantzunEzabatu