Tour de Rutor 2-3 etapak
2016/04/02
Tour de Rutor 2 eguna:
Bezperako palizan ondoren errekuperatzia tokatzen zan. Masaia, siesta, eskiak prestatu, afaldu eta izozkia jan, horixe izaten da egun bat baino gehiagoko lasterketetan egiten doguna. Egun politxak izaten dira gustokua itxen pasatzen ditxugun egun hauek.
Urtero antzeko ibilbidiak izaten diranez, gabian infusio batekin CSAkuek esplikatu ziguten hurrengo egunan nundik norakuak. Ertz ikusgarri bat pasatzen omen zan. Aurreko urtetan Rutorreko tontorra egiten zan ertzan ondoren, baina aurtenguan eguraldixak ez zuan aukerarik ematen, eta tontorra baino pixka bat beheraxeago geratuko ginan azken igoeran.
Goizian goiz jaiki, eta sentsazio hobiak neuzkan, baina auskalo gero zer gertatuko zan... Sirimirixa botatzen irteeran, ez zuan berotzeko gogo askorik ematen! Irteera atzeratu zan, eta taberna batian sartu ginan, egonian egotera. Hau fundamentua.
Irteerara jun, ahalik eta beranduen asko ez bustitzeko, eta eman zaben irteera. Lehenengo metruetan salvese quien pueda!
Behin ataskuak pasata, bikoteka jarritxa jarraitxu genduan. Ni indar askoripe nenbilen, baina tira, Javin laguntzari esker mantentzen. Halere, sentsaziua da hainbeste eskiatzaile batera, denbora guztian ataskotxuak egiten zirala. Eskiatzaile gehiegi daude lasterketa honetan, eta aurreratzen jutia oso nekeza da. Gainera, behin batzuk aurreratuta, motorrik gabe geratzen nintzan, eta ozta ozta mantentzen nitxuan atzian aurreratutako eskiatzailiak
Pare bat igoeratxo egin genitxuan horrela, eta iritsi ginan ertzera. Usten dot kasualidadez izan zala, guk ertzian apenas hartu genduan jende pilaketarik, eta ez genduan geldik egon bihar euki. Gure aurreko taldetxuan halere, atasko nahiko handixa egon zala zirudien. Goizetik sirimirixakin bustita gentozen, eta ertzian sekulako haizia zauan, eta monua izoztuta geratzen zan, eta hotza barruraino sartzen zan. Gu ertza pasatzen hoztu ginan, baina bizkor pasatu genduanez, nahiko ondo errekuperatu ginan. Halere, gure aurreko taldian zeuden neska katalanak harrapatu genitxuan beheko aldaketan, lurrian botata, negarrez, eskuak ezin berotuta, eurak ezin berotuta. Animatzen zabizen hiru katalan etorri jakuezen eta gainera bota eta danen artian berotzia lortu zaben.
Ondoren jakin genduan atzetik zetozen Uxue eta Enrikek, eta CSAkuek ere latzak pasatu zitxuela ertz horretan! Askok txaketia jantzi, eta helmugaraino ez zaben kendu
Lasterketa bukatu ondoren, Breafingian esan zabenez, aurrian lasterketagatik lehiatzen dabizen bati baino gehixori antolakuntzakuek eskularruak laga bihar izan ziuezela. Mendixan geundela, eta mendixa errespetuz ikusi bihar zala. Hotza egin bihar badu, bi eskularru pare eramatia aurrikusi bihar dala, lasterketia izan arren!!!
Bigarren egun honetan hobeto sentitxu nintzan arren, ez nauan inundik inora nere ritmuan. Oindiok estresak kentzen edo egongo nintzala pentsatzen nuan.
Hemen ikusi leikezue 2 eguneko tracka
3 eguna:
Eta konturatu ordurako iritsi zan azkenengo etapia. Lo primeran eginda, deskantsatuta, lanaz eta danaz ahaztuta. Azken egun honetan Chateau Blanc-era igo behar ginan. Horretarako glaziarrian sartu bihar ginan, eta gero goitxik beherako azken jeitsiera 2000mtakua izan bihar zan.
Beraz, hirugarren eguna ere 2000mtatik gorako desnibel positibuakin aurrikusten zan. Eguraldi aurrikuspena, zeozer hobia izan arren, ez zan guztiz segurua, eta beraz, esan ziguten lainuak altsatzen ez bazian glaziarrian ez gintuztela sartuko.
Egun honetako etapia Planavaletik hasiko zan. Halaxe jun ginan irteera berri honetara. Han esan ziguten lainua ez zala altsatzen, eta glaziarrian sartzeko aukerarik ez zaben ikusi. Beraz, azken hau 1600m inguruko etapatxo bat urten zan.
Lehenengo metruak antxitxika hasi bihar ginan. Ondoren igoera oso txar batetatik gora, ahal zan guztia atajatzen ixo genduan. Por fin, azken egunian sentsaziuak askoz hobiak ziran. Horrelako igoerak tokatzen diranian, teknikaz baliatuz nahiko ondo moldatzen naizela pentsatzen dot, eta halaxe tiratu nuan aurreruntz, nere ustetan behintzat. Lehenengo ataskuak pasata, Javin bila hasi nintzan atzera begira, eta halako batian ez dit ba berak aurretik deitzen? Joe, eta ni pentsatzen atzetik zetorrela, baina makina hauekin ezin deskuidau, kar kar kar
Eta etapa, nik uste nahiko ondo jun zala. Ez dakit motxa izan zalako edo zergatik, kar kar kar. Baina azkenian estresak eta danak kendu ordurako, lanera bueltatu bihar!!
Azkenian oso sentsazio arraruakin bueltatu nintzan, prestaketa oso txarra izan zan, estres asko azken egunetan, eta hara jutiakin are estuago izan zian azken egunak. Haraino biajia oso denbora gutxixan, lasterketetan behelainuak ez zidan mendixak ikusten laga, eskerrak javik ipurdi politxa daukan... eta behin deskantsatuta eta ondo sentitzen hasi ordurako buelta. Baina tira, hori gabe askoz txarragua izango zan seguruenik.
Azken egun honetako argazkirik ez daukagu, Giordano jun in zalako. Giordanok Snowko lasterketetan parte hartzen dau, eta domekan lasterketa bat zeukan. Baina ikusi gabe neukan materixalakin ibiltzen dira hauek tabliakin: karbonozko Alien botak dauzka, eta ixotzeko karbonozko eski txiki txiki batzuk erabiltzen ditxue foka larruekin, eta bajatzeko snowko tabla normal bat ixotzen dabe bizkarrian. Bajatzia tokatzen danian, karbonozko eski txikixak plegatu eta motxilan sartzen ditxue, eta ez dau batere molestatzen. Hori gutxi ez, eta horrelako lasterketak egoten dirala entzutiakin flipatu nuan.
Aber argazkiren bat lortzen doten. Beti ikasten da zeozer!!!
Hemen hirugarren eguneko GPS datuak
Girua ez zauan asko grabatzeko, baina halere, hemen hiru egunetako lasterketa barruko irudi gutxi batzuk
Tour de Rutor 2 eguna:
Bezperako palizan ondoren errekuperatzia tokatzen zan. Masaia, siesta, eskiak prestatu, afaldu eta izozkia jan, horixe izaten da egun bat baino gehiagoko lasterketetan egiten doguna. Egun politxak izaten dira gustokua itxen pasatzen ditxugun egun hauek.
Urtero antzeko ibilbidiak izaten diranez, gabian infusio batekin CSAkuek esplikatu ziguten hurrengo egunan nundik norakuak. Ertz ikusgarri bat pasatzen omen zan. Aurreko urtetan Rutorreko tontorra egiten zan ertzan ondoren, baina aurtenguan eguraldixak ez zuan aukerarik ematen, eta tontorra baino pixka bat beheraxeago geratuko ginan azken igoeran.
Goizian goiz jaiki, eta sentsazio hobiak neuzkan, baina auskalo gero zer gertatuko zan... Sirimirixa botatzen irteeran, ez zuan berotzeko gogo askorik ematen! Irteera atzeratu zan, eta taberna batian sartu ginan, egonian egotera. Hau fundamentua.
Irteerara jun, ahalik eta beranduen asko ez bustitzeko, eta eman zaben irteera. Lehenengo metruetan salvese quien pueda!
Ni lehenengo metrotan, jende artian erle jantzitxa |
Javi lehenengo igoeratxuan |
Uxue eta kike ere gertu!!!
Uxue |
Kike |
Uxue eta Kike aldaketa batetatik urtetzen |
Pare bat igoeratxo egin genitxuan horrela, eta iritsi ginan ertzera. Usten dot kasualidadez izan zala, guk ertzian apenas hartu genduan jende pilaketarik, eta ez genduan geldik egon bihar euki. Gure aurreko taldetxuan halere, atasko nahiko handixa egon zala zirudien. Goizetik sirimirixakin bustita gentozen, eta ertzian sekulako haizia zauan, eta monua izoztuta geratzen zan, eta hotza barruraino sartzen zan. Gu ertza pasatzen hoztu ginan, baina bizkor pasatu genduanez, nahiko ondo errekuperatu ginan. Halere, gure aurreko taldian zeuden neska katalanak harrapatu genitxuan beheko aldaketan, lurrian botata, negarrez, eskuak ezin berotuta, eurak ezin berotuta. Animatzen zabizen hiru katalan etorri jakuezen eta gainera bota eta danen artian berotzia lortu zaben.
Ondoren jakin genduan atzetik zetozen Uxue eta Enrikek, eta CSAkuek ere latzak pasatu zitxuela ertz horretan! Askok txaketia jantzi, eta helmugaraino ez zaben kendu
Lasterketa bukatu ondoren, Breafingian esan zabenez, aurrian lasterketagatik lehiatzen dabizen bati baino gehixori antolakuntzakuek eskularruak laga bihar izan ziuezela. Mendixan geundela, eta mendixa errespetuz ikusi bihar zala. Hotza egin bihar badu, bi eskularru pare eramatia aurrikusi bihar dala, lasterketia izan arren!!!
Ertza bukatzen |
Ertzetik jeisten, elurretan hanka markekin zulua eginda |
Hemen ikusi leikezue 2 eguneko tracka
3 eguna:
Eta konturatu ordurako iritsi zan azkenengo etapia. Lo primeran eginda, deskantsatuta, lanaz eta danaz ahaztuta. Azken egun honetan Chateau Blanc-era igo behar ginan. Horretarako glaziarrian sartu bihar ginan, eta gero goitxik beherako azken jeitsiera 2000mtakua izan bihar zan.
Beraz, hirugarren eguna ere 2000mtatik gorako desnibel positibuakin aurrikusten zan. Eguraldi aurrikuspena, zeozer hobia izan arren, ez zan guztiz segurua, eta beraz, esan ziguten lainuak altsatzen ez bazian glaziarrian ez gintuztela sartuko.
Egun honetako etapia Planavaletik hasiko zan. Halaxe jun ginan irteera berri honetara. Han esan ziguten lainua ez zala altsatzen, eta glaziarrian sartzeko aukerarik ez zaben ikusi. Beraz, azken hau 1600m inguruko etapatxo bat urten zan.
Lehenengo metruak antxitxika hasi bihar ginan. Ondoren igoera oso txar batetatik gora, ahal zan guztia atajatzen ixo genduan. Por fin, azken egunian sentsaziuak askoz hobiak ziran. Horrelako igoerak tokatzen diranian, teknikaz baliatuz nahiko ondo moldatzen naizela pentsatzen dot, eta halaxe tiratu nuan aurreruntz, nere ustetan behintzat. Lehenengo ataskuak pasata, Javin bila hasi nintzan atzera begira, eta halako batian ez dit ba berak aurretik deitzen? Joe, eta ni pentsatzen atzetik zetorrela, baina makina hauekin ezin deskuidau, kar kar kar
Eta etapa, nik uste nahiko ondo jun zala. Ez dakit motxa izan zalako edo zergatik, kar kar kar. Baina azkenian estresak eta danak kendu ordurako, lanera bueltatu bihar!!
Azkenian oso sentsazio arraruakin bueltatu nintzan, prestaketa oso txarra izan zan, estres asko azken egunetan, eta hara jutiakin are estuago izan zian azken egunak. Haraino biajia oso denbora gutxixan, lasterketetan behelainuak ez zidan mendixak ikusten laga, eskerrak javik ipurdi politxa daukan... eta behin deskantsatuta eta ondo sentitzen hasi ordurako buelta. Baina tira, hori gabe askoz txarragua izango zan seguruenik.
Azken egun honetako argazkirik ez daukagu, Giordano jun in zalako. Giordanok Snowko lasterketetan parte hartzen dau, eta domekan lasterketa bat zeukan. Baina ikusi gabe neukan materixalakin ibiltzen dira hauek tabliakin: karbonozko Alien botak dauzka, eta ixotzeko karbonozko eski txiki txiki batzuk erabiltzen ditxue foka larruekin, eta bajatzeko snowko tabla normal bat ixotzen dabe bizkarrian. Bajatzia tokatzen danian, karbonozko eski txikixak plegatu eta motxilan sartzen ditxue, eta ez dau batere molestatzen. Hori gutxi ez, eta horrelako lasterketak egoten dirala entzutiakin flipatu nuan.
Aber argazkiren bat lortzen doten. Beti ikasten da zeozer!!!
Hemen hirugarren eguneko GPS datuak
Girua ez zauan asko grabatzeko, baina halere, hemen hiru egunetako lasterketa barruko irudi gutxi batzuk
Earki egon ginan!!! |
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina