Col de Balme
Arratsaldean Chamonixetik bueltaka, zer eta Santiso, Bastida eta Mikel ikusi genitxuan. Gu dutxa bila gabizen, eta hauek ordurako jakinan gainian. Santisok halaxe esan zigun, hor daon konplejo deportibuan topaukozuez dutxak. Hamen deitzetze "suiminpul"!
Grand Paradisen egon ostian MtBlanc itxeko asmotan zirala. Guk ere planen artian zakagun hori, halere, eguraldixak eta nekiak aurtengo aste santuan ez zigula lagako ematen daban.
Egualdixa oso segurua ez zanez, planez aldatu zaben hauek ere eta hurrengo egunerako Le Tour herritxik urtetzeko asmotan ziran gaineko glaziarrera, ia leporaino iristen ziran. Gu ere Le Tour ingurura jutekuak ginan, eta dutxatu eta horixe egin genduan. Han topo in genduan berriz ere eurekin, baina bixamoneko planak oso bestelakuak ziran, hauek glaziarria zeharkatzia nahi zaben, eta gora segi.
Gu aldiz, udako bidiakin bat itxera guazen, ezkerretik. Hauek neguko bidetik sartu ziran eskuinetik.
Gu jaiki ginanerako abantatzen zauden. Gu gure kasa, lasai gosaldu ondoren abantau ginan pistetan gora.
Goruntz guazen einean haizia gero eta gehixo igartzen zan, eta zerua ere iluntzen. Halere, leku hau ere oso politxa da, barrenian ikusten da Chamonixeko bailara osua
Pistak zeharkatu eta Albert I aterpetxeruntz hartu genduanerako haize ufadez gain elurra ere hasi jakun. Gogo gehixegirik gabe, buelta erdi eman eta Balmeko lepora jutia erabaki genduan. Pistetara bueltatu eta leporaino igo ginan, baina ordurako sekulako haizia zauan lepo honetan ere.
Fokak batu eta buelta furgonetara!
Behera allatzen, hiru euskaldunak ikusi genitxuan, glaziarrera bidian buelta erdi eman zaben baldintzengatik, eta eguna aprobetxatze aldera pistetatik Balmeko leporuntz abantau ziran.
Gu biharramunian Les Contamines-Montjoiera jutekuak ginan, eta hauek Valle Blancheko jeitsiera in nahi zaben eguraldi on leiho bat zabalduz gero, bestela buelta. Azkenian ez dakigu zer in zaben, gu Notre Dameraino jun ginan lotara, bixamunian handik zeozer itxeko asmotan, baina elurra oso urruti ikusten zan, eta azkenian Chamonixera lotara bueltan. Bixarramunian Chamonixen bertan elurra botatzen jaiki ginan, eta panorama ikusitxa etxera bueltau ginan, penaz.
Chamonix Zermatt, helburu handixena beteta, baina hainbeste egun oporrak euki eta haraino jun ostian fundamentuzko plan bakarra osatuta bueltatziaren penakin bueltau ginan, baina tira, ezin kexatu halere!
Grand Paradisen egon ostian MtBlanc itxeko asmotan zirala. Guk ere planen artian zakagun hori, halere, eguraldixak eta nekiak aurtengo aste santuan ez zigula lagako ematen daban.
Egualdixa oso segurua ez zanez, planez aldatu zaben hauek ere eta hurrengo egunerako Le Tour herritxik urtetzeko asmotan ziran gaineko glaziarrera, ia leporaino iristen ziran. Gu ere Le Tour ingurura jutekuak ginan, eta dutxatu eta horixe egin genduan. Han topo in genduan berriz ere eurekin, baina bixamoneko planak oso bestelakuak ziran, hauek glaziarria zeharkatzia nahi zaben, eta gora segi.
Le Tourreko glaziarran amaiera. Goian ezkerretan geratzen da Albert I aterpetxia |
Gu aldiz, udako bidiakin bat itxera guazen, ezkerretik. Hauek neguko bidetik sartu ziran eskuinetik.
Gu jaiki ginanerako abantatzen zauden. Gu gure kasa, lasai gosaldu ondoren abantau ginan pistetan gora.
Le Tourreko eski pistetan gora |
Chamonixeko bailara osua barrenian. |
Bezperan iritsi nahi genduan Aiguilles Rouges mendikatia ere atzian |
Pistak zeharkatu eta Albert I aterpetxeruntz hartu genduanerako haize ufadez gain elurra ere hasi jakun. Gogo gehixegirik gabe, buelta erdi eman eta Balmeko lepora jutia erabaki genduan. Pistetara bueltatu eta leporaino igo ginan, baina ordurako sekulako haizia zauan lepo honetan ere.
Balmeko lepua. Ostian Suitza. |
Fokak batu eta buelta furgonetara!
Behera allatzen, hiru euskaldunak ikusi genitxuan, glaziarrera bidian buelta erdi eman zaben baldintzengatik, eta eguna aprobetxatze aldera pistetatik Balmeko leporuntz abantau ziran.
Gu biharramunian Les Contamines-Montjoiera jutekuak ginan, eta hauek Valle Blancheko jeitsiera in nahi zaben eguraldi on leiho bat zabalduz gero, bestela buelta. Azkenian ez dakigu zer in zaben, gu Notre Dameraino jun ginan lotara, bixamunian handik zeozer itxeko asmotan, baina elurra oso urruti ikusten zan, eta azkenian Chamonixera lotara bueltan. Bixarramunian Chamonixen bertan elurra botatzen jaiki ginan, eta panorama ikusitxa etxera bueltau ginan, penaz.
Chamonix Zermatt, helburu handixena beteta, baina hainbeste egun oporrak euki eta haraino jun ostian fundamentuzko plan bakarra osatuta bueltatziaren penakin bueltau ginan, baina tira, ezin kexatu halere!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina