Aiguilles Rouges mendikatia

Zermattetik Chamonixera trenez bueltatzeko ixa egun osua bihar izan genduan. 5bat ordutako bidia dao, 3 tren transbordokin, eta lehenengo trena eguerdiko 12xak aldian urtetzen zanez, arratsaldeko 6ak inguru horretan iritsi ginan Argentierera (Gainera azkenengo trenan ordez autobusez jun bihar izan ginan tunel bat konpontzen ari ziralako).
Furgonara allau eta hurrengo egunetan Suitza aldera juteko asmua geneukan, baina egualdi onakin egun bakarra zauan aurrikusitxa, eta ondoren exkaxten hasteko prebisiua zauan. Egun bakarrerako Suitzara jutiak ez zuala merezi erabaki genduan.
Neka-neka inda egon arren, zeozer in bihar genduan behin han egonda egualdi ona egongo zan egun bakarrian. Halere, gorputzak eta buruak deskantsua eskatzen ziguten, baina jakin bazakigun hona bueltautakuan damutuko ginala ezer itxen ez bagenduan.
Mont Blanc-eko mendikatian parez pare (Chamonixetik iparreruntz) dauan Aiguilles Rouges mendikatian buelta bat ematia pentsatu genduan, baina mendikatian iparretik, eta ahalko balitz leporen batera allauta Mont Blanc aurrez aurre ikusteko aukera zaukagun.
Hemen ruta batzuk itxen dira forfaita ibiltzen, Chamonixetik Plan Praz edo La Flagere ko eski pistak hartu eta leporen bat pasa ostian (3 daoz aukeran) ipar orientaziua daukan pistaz kanpoko jeitsiera ikusgarrixa itxen da Vallorcine alderuntz. Guk aldrebes in nahi genduan, iparretik leporaino ixo, eta gero etorritxako bidetik bajau.
Goizian berandu abantau ginan halere, eta nahiko gorputz alperrakin. Azkenian 4.lepo batetara iritsi, eta ezer ere ikusibe buelta eman bihar izan genduan, baina hurrengo batian bueltauko geran esperantzaz, leku oso politxa iruditxu jakun eta.
Egun honetako argazki batzuk uzten dizkizuet.
Montets herritxotik ateratzen


Ipar orientaziora arrimatu behar elurra eukitzeko

Berard bailaran gora, goian jendearen eski markak. Fama ona dauka jeitsiera horrek. Gu eskuinian ikusten ez dan lepora jun ginan

Berard bailara osoa, eta atzean Suitzako tontorrak

Iruzkinak