Open Vall Fosca
Bailara berezia da La Vall Fosca,
ezezaguna jende gehienarentzat. Halere, Carros de Foc esango bagenu,
ziur mendian gabiltzanon gehienontzat ezaguna dela. Aran ibarraren
hegoaldean, geratzen dela badiogu ere gauza bera. Boi-Taüll,
Baqueira-Beret, Espot-eko (edo zaharrenentzat Llessui-ko) eski pistak
dauzkala inguruan ere esaten badugu, eskiatzaileek gutxi gora behera
jarriko dute mapan.
Nik behintzat, berezia dela diodanean
horregatik diot, oraindik asko esplotatu gabe dagoen bailara bat
delako, nahiko naturala eta nahiko bertikala gainera.
Halere, espekulazioaren atzaparrak ere
iritsi ziran bertaraino. Florentino eta Ciak (FADESAk) Ski & Golf
binomioan barruan, eski pista bat egiten hasi ziran (lerro zuzenean
bi kilometrotara Llesuiko pista duela urte batzuk itxita egon arren).
Beno, eskerrak azkenean FADESAk kiebra jo, eta erdi egina dagoen
arren, bertan behera geratu dela.
Kasu hauetan, bertako turismoa beste
era batean bultzatu eta balio naturala ezagutarazteko oso ondo
etortzen dira lasterketak, eta nik uste horretan asko lagundu
dezakela Open Vall Fosca , bailararen izen bera daraman mendi eski lasterketak.
Bailara txikia izanik, bailara osoko
bolondresen lana behar da aurrera ateratzeko, eta jendea ez erretzeko antolakuntzan, bi
urtean behin egitea pentsatu zuten, beraz, urte bikoitietan egingo da
Vall Foscako irekia.
Aurten bakoitia izan arren, aurreko urtean elurrik ez, eta hurrengo urtera atzeratu behar
izan zutelako egin da, baina aurten ere ez dute eguraldiarekin arrakasta
gehiegirik eduki.
Euskal herria elurrez lepo dagoen
bitartean, eta pirinioen zati handi bat ere bai, Vall Foscan ez
daukate elur gehiegirik. Han iparrak ez du elur asko uzten, Aran
haranean geratzen bait da dena. Aurten hegotik ez da apenas
prezipitaziorik sartu, baina horrek badauka bere alde ona ere. Sekulako ibilbide polita diseñatu
zuten bertakoek.
2000m inguruko ibilbidea, 4
igoerarekin, tartean 4 zatitan kranpoiak jarri beharra, eta 4
horietako batean ertz luze luze bat eskalada errax batekin sokaz
lagundurik. Beraien esanetan Pierrako Grand Monten antzeko arista
bat.
Baina lasterketa egunerako, zapaturako,
eguraldi aurrikuspena zeharo kaxkartu, eta ostegunian email bat jaso
genduan lasterketa domekara pasako zala informatzen.
Lekutan dago guretzat Vall Fosca, 6 bat
ordutara kotxez, eta normalian zapatuan lasterketa egin, eta domekan
ere aprobetxatzen saiatzen gera, han inguruan edo beste nunbaitxan
eskiatzeko, baina lasterketa domekara pasatuta, bezperan
lasterketarako indarrak gordetzeko ezin gehiegi egin, eta eguraldi
parte horrekin, lasterketa mozteko arriskua ere bazegoen. Gainera
aurreko astetan botatako elurragatik hemen ere eskiatu ziteken
akaso...
6 ordu joaten, 6 bueltan, 2-3 ordutako lasterketa kasurik onenean, hemen elurra botako zaban aurrikuspena, sekulako pereza sartu zitzaidan
Bikotekako lasterketa zan eta Larizekin
egin behar nabanez, komentatu nion beste bikoterik aurkituko balu
berarekin egiteko lasterketa. Beste bikote batean ere gauza bera
gertatu zen, batek kale egin eta Igorrekin egiteko plana egin zuen Iñigok.
Joe, ostegun gabean penaz nengoen, erabaki arrazionala hartu naban, baina emozionala beste bat zan dudaripe. Elkarrekin pasatutako pena eta poz guztien ondoren, aspaldi elkarrekin lasterketa bat egin gabe, eta "jubilatzen" den arte
ez dut seguruenik berriz ere berarekin lasterketa bat egiteko
aukerarik edukiko, eta pixka bat damutu nintzan. Vall foscan bertan
egin genuen lehenengoz bikoteka, eta oso oroitzapen
ona neuzkan, eta berezia izango zen berarekin han lasterketa errepikatzea, orain Euskal Herriko txapelduna danakin!
Barixaku goizian mezu bat bidali zidan
esaten Igor erdi gaixo zaola, eta ez zala jungo. Joe, berriz
ere aukera zabaldu jatan eta animatu nintzan. Halere, bildur pixka bat ere banaukan, ze Iñigo
oso fuerte dago, eta horrek beldurra ematen dau. Gainera, akaso ni baino bikote gogorrago bat aurkitxu
ahal zaban, baina tira, berari ere ilusiua egiten omen ziola nerekin
egitiak, eta halaxe jun ginan.
Beraz, presarik ez zaonez, zapatuan jun ginan Vall Foscara.
Esperotakua baino elur gutxio zauan eta apartamenduak nahiko urruti,
ondorioz, ez genduan eskiatu, eta gainera sekulako hotza eta haizia
egiten zaban.
Breafing-ean esplikatu ziguten
prebisioek ez zutela asmatu larunbaterako, baina iganderako haize
gutxiago egotia espero zala. Hotz handixa aurrikusita zaonez, ondo
abrigatzeko. Leku batzutan sentsazio termikua -40ºtakua izan
zeikela.
Nafarren entrenatzaile Karolok,
kriterio ezin hobiakin, gazte guztiak lumazko txaketa hartzera
behartu zituen motxilan. Gu ere ibili ginan bikoteko bat hartzia
pentsatzen. Azkenian ez gera gauza horietan pentsatzen jartzen
sarriegi, baina zerbait gertatuz gero hotz horrekin, arazua serixua
izan leike!
Halaxe, goizian jaiki eta jun ginan
irteerara. Berotzeko bueltatxo bat eman genduan goruntz lasterketako
lehenengo zatia ikusten (ez zan neretzat lasterketa aproposena,
korrika zati handi bat egin bihar zalako goraka, 300mko desnibela
inguru!) eta berotu ondoren beheruntzko bidian guazela, Gerard ikusi
genduan, probako zuzendarixa goraka.
Nahiko lur jota zauan, esan zigun
zeozer moztu biharko zabela seguruenik haiziagatik. Zorte txarra
zakela, eta akaso ez zala gehixo Vall Fosca proba egingo.
Sekulako pena eman zigun, eta
animatzeko esan genion. ez da erraza izan behar, urte bete atzeratu,
eta ilusio guztiakin hurrengo urtian, astian zihar sekulako ibilbide
bat ekipatzen egon, azkenian egun bat atzeratu bihar...
De 2013 Otsaila |
Behera jeitsi, eta irteerara
gindoazela, orduerdi atzeratuko zela esan ziguten.
behian, basuan berotzen segi genduan,
Feliu ikusi genduan, eta esan zigun... me huele a la mezzalama...
suspenditxu zaben edizio hari referentzia eginaz...
Tate, baldintza txarrak zirala, eta
segurtasun arrazoiengatik bertan behera geratu zala proba esan
ziguten megafoniatik.
Bajoia, baina tira, gure kabuz jun ginan goruntz partehartzailietako asko.
Bajoia, baina tira, gure kabuz jun ginan goruntz partehartzailietako asko.
De 2013 Otsaila |
Egia esan, han gora helikopteroa ezingo
zen sartu, eta hotz horrekin... Suhiltzaileek, Mossoek eta antolakuntzakoek Cavalls del ventekoa zeukatela gogoan
entzuten zen...
Guretzat sekulako faena, baina seguru
ez zela erabaki erraxa izango beraientzat ere. Halere, gure hobe
beharrez egin zutela zalantzarik ez!
Kritika egitekotan, bi egingo ditut (behin hasiz gero) B plan bat prestatuta ez edukitzea izan liteke lehena. Akaso duela pare bat urte bezela eski pista proiektutik barrena egin liteke lasterketatxo bat, eta bigarren kritika, pentsatzen zuten hasi eta bukatzea leku berean, igotzeko uler daiteke, baina apenas zegoen elurrik jeisteko, eta eskiko materiala oso garestia da, beraz, gorago moztuko balute segurtasuna eta materiala ere zaindu ahalko genuke
Edozein kasutan, Gerard-ek esandakoa
ahaztu, eta hurrengo urtean han ikusiko garela espero dut Open Vall Foscan.
De 2013 Otsaila |
PD: Ondoren sare sozialetan zera
jartzen zuen: Handia dela esplikazioak eman behar dizkiozun jendeak
animoak ematen dizkizula ikusteak. Beno, ea hurrengo urtekoa hobeto ateratzen den eta ezagutu ahal dugun Grand Montekoa bezelako ertz hori
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina