Sompow

Azkeneko astean EHko mendietan erori dan beste elur ikusi ostian, zalantzan nenguan Piriniotara juan edo hemendik geratzia. Beno, egian esan, zalantza gutxi, nahixago naban hemengo mendixetako elurretan ibiltzia, baina eguraldixa baldintza izaten da horretarako, eta parte metereologiko ia guztixek EHn euri antzera egongo zala ematen zaben, eta aldiz piriniotan guztiz oskarbi domeka eguerdira arte.
Elurte eskergak ikusteko gogo pixka bat ere banaukan, kaletan 3-4 metro metatuta, Astun elurjausixengatik itxitxa... Ikusi adibidez Luz-eko bideo hau makinak bidia zabaltzen
Eta tenporada bete betian elurretan matxakatzeko gogua ere banaukan. Azkenian han egun osua zaoz elurran bueltan, presarik gabe horretara. Gainera, igandean Somporten CVCk antolatuta, Iraupen eskiko Donostia saria lasterketa zauan.
Azkenean, batez ere eguraldiagatik, piriniotara joatea erabaki naban, ze beste guztixa hemen eskiatziakin gonbaratzen, ez da ezer.

Barixaku arratsaldian abantau nintzan piriniotaruntz, bidian oindiok buelta erdi eman eta bertan geratzeko gogoz, baina egualdi partiek zalantza gutxi uzten zabenez, aurrera!
Beraz, asmua, zapatuan candanchu aldian fokeatu, argazkiak atara elurtiari giro onakin, eta domekan berriz, lasterketa albo batera laga, eta patinatzeko estiluan ibiltzia nahi naban, aurten Isabako triatloia egitia jarri bait dot helburu.
Jacan lo in ostian abantau nintzan goruntz zapatu goizian. Aragon irratixa entzuten dot han, pistetako partia ematen debelako, eta nun esaten daben Candanchun aurrikuspen gehixenak onak ziran arren, asmatu ez eta neguko girua zagola, AEMETek soilik asmatu zabala giro txarran aurrikuspenakin (behin asmatuko eta...)
Halere, Candaneko parkinera jun nintzan, eta joe, nik behintzat sekula ikusibekua, traktoreari laguntzen bi Ratrack parkinian elurrak kentzen. Ze elurte, ze pasada!

De 2013 Otsaila

Aldatu eta abantau nintzan Tobazoruntz. Beste bat zijuan nere aurretik, trabesiako eskixekin baitxa ere. Ixa goixan geundela harek buelta hartu eta beheruntz hasi zan, goixan kriston haizia zauala esan ziuela eta jeistera zixela.
Behin bertan egonda, nik aurrera segitzia erabaki naban, eta arrazoi guztixa, sekulako haize boladak zaozen goixan, ikaragarrixa, eta gainera elurra botatzen ari zan.
Beheruntz abantau eta lehenengo zatixan izotza... beherago ere elur hauts pilaketa handirik ez ixa beheraino, haiziak dana mobitxuta zeukan. Gainera, Astun itxitxa, jendez lepo zauan Candanchuko zabalik zauan pista luze bakarra, fokeatzeko nahiko deseroso. Pixka bat agobiatu nintzan eta Somportera jutia erabaki naban fondo itxera, oindiok 10ak pasatxo ziran eta. Jeitsi, aldatu, furgona hartu eta Somportera.

De 2013 Otsaila


Halaxe, patinatzekuak hartu eta somporten eskiatu naban ondoren. Basuak haizetik babesten dau, baina elurretik ez, eta pasada bakoitzian elur zentimetrotxo bat gehixo zapaltzen naban. Oso politxa, baina oso nekagarrixa baitxa ere, eta bastoi luzietara ohitxu gabe gainera. Puff, ze gogorra dan iraupen eskixa!!
Horretan Juantxo eta Elena ikusi nitxuan. Juantxok gogorarazi zidan domekako Donostia saria lasterketa zaola, baina, azken momentuan, ez dakit zergaitik, klasikoko eskixak etxian laga nitxuan, eta lasterketa ezingo nabala in esan nion.
Beriak utziko zizkidala nahi banaban!
Konbentzitzeko ez dotenez asko bihar, halaxe, gainera izenematia ere berak egin zidan nik eskiatu bitxartian! Hori detallia!!
Aurrera segitxu naban Somporretik Candanera bidian, eta Somporreko basua bukatzian Ciudad de piedra inguruan Juan CandanchuSkiAlpekua (aurreko astebukaeran leihan ibili ginanetako bat) ikusi naban trabesiako eskixekin Somporreko basuan babesa bilatzen etorri zirala, ixa frantziako errepideraino jeitsi, eta orain traza zabaltzen zatorren goruntz, Hans eta hauek atzetik zatozelarik.
Joe, sekulako enbidia eman zidan! Baina eguna ere aurrera zixen, eta patinatzen segitxu naban.

Domekan eguraldi onakin jaiki ginan. Lasterketarako, aspaldiko partez, elur jausi berrixa daonian ematen dan boteko argizaria eman ginon eskieri. Juantxok eskiak ondo argizariztatuta ekarri zizkidan. Gozada bat da ondo parafinatutako eskixak eta boteko argizarixakin ibiltzia, ohituta bazaoz, baina hori ez da nere kasua. Teknika eguneratu gabe edukitziarren, besoetatik nahi baino gehixo bultza bihar nabanez, eta 16km ziranez, l:06 inguruan egin naban lasterketa. Marka ona ez izan arren, ordubetetik jeistia nahi naban, eta hori ere ez naban lortu, ahal nabanan oso azpitik jun nintzalakuan nago, fisikoz asko forzatu gabe, baina teknika faltak eta besuetako indar ezak ez zidan gehixo itxen utzi. Igoeretan besuetatik asko ez sufritzeko, argizari gehixegi ere eman nion, eta aldapa behera elurra ere motela zauanez, ingurukuekiko denbora galtzen nabala igartzen naban.

Lasterketan halere pikatu nintzan. Denboretan ikusi leiken bezela, atzetik zatorren Gasteizko Jesus, aurreko urtian gasteizeko bidegorrixetatik berarekin rollerretan ibili nintzan fenomenua, atzetik aldia kentzen eta kentzen zatorren eta helmugarako azken igoeratxuan batera abantau ginan arren, esprintian irabazi ahal izan nion, baina ez zan askongatik izan, joe, hori sasoia Jesusek ere!!!

De 2013 Otsaila

Eta ondoren, tentaziuari ezin muzin egin, eta trabesiako eskixak hartu eta somporteko basuetan jeitsiera batzuk egin nitxuan, pistak zeharkatuz, goren daguan pistatik skating-eko pista beltzeraino jeisten.
De 2013 Otsaila

Joe, zelako elurra, metro erdi inguruko sakontasunekua, hauts hautsa, basuan babesian elurjausixen bildurripe...
Donostiarrak ikusi nitxuan ingururaino ere jun nintzan, eta domekan ere ibili ziranan arrastuak bazaozen, baina hauek ibili ziran orientaziua ez zan hain iparra, eta berriz ere bueltatu nintzan skating-eko pistan bukatzen zan jeitsieretara (Orientaziorik iparrena daukana). Gainera, dagoeneko iragarritako tenporala hasi zan, candanchu aldera haizia eta elurra gogor hasi ziran, eta ez zan oso gustagarrixa han ibiltzia, aldiz, iparreko jeitsieretan bai, basuak babesten dabalako.
Jeitsiera bakoitza ez zan oso luzia, penaz, beste inor nerekin egon balitz, errepideraino jeitsiko nintzake, eta ondoren erreleboka zabaldu gorako bidia, baina bakarrik egonda eta berandu hasita, ez naukan horrelako lana hartzeko gogo askorik. Halere, deskubrimendu hau egin ondoren, seguru berriz ere bueltauko naizela Sompoudreusera.
Hemen ikusi leikezue nundik ibili nintzan

De 2013 Otsaila

ah, elurtiagatik ez dala kartel hori ikusten?
beno, egingo dizuet nik planotxo bat. Urdinez Somport eta Candanchuko zapaldutako pista guztiak, eta gorriz trabesiakoekin eginiko bueltak. Azkenean ez dira desnibel metro asko metatzen, baina seguru, eroso eta jostagarri egin jatan behintzat.
Eskumatako aldian ikusi leike CSAkuen markak jarraitxu nitxuanekua, baina esanda bezela, parez pare daozen skatingeko pistak edo pista beltzera dixena askoz hobeto zauan.
Hurrengorako zalantzarik ez, tenporalakin SOMPORTERA

De 2013 Otsaila

Hemen argazkixekin egindako bideotxo bat


Datorren astebukaeran Bandres memoriala daukagu. Printzipioz Aretten egitekuak ziran, baina aste honetan berriz ere elurtia espero danez, badirudi Isaban egiteko aukera aztertzen ari dirala.
Begiratu adibidez kronorako aurrikusi daben ibilbidia:
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=3970356

Ia ba zer jartzen daben, korrika urtetzekua baldin bada, jai daukat. Bestela ia disfrutatzeko aukera eukitzen doten!

Iruzkinak