Adiorik ez, maisu!
Trabesiako eskiak lehenengo aldiz batxillergoan ikusi nituen, foka larru eta kutxilla eta guzti!
Euskarako klasea zan, baina Iñasiok tarte bat hartu zaban eskiak eta Lenin tontorraren inguruko diapositibak klasean emateko. Familiak esan didanez, urtero eramaten omen zituen eskiak eskolara gabonen buelta horretan.
Ni ez naiz akordatzen ze fetxa zan, baina bai klase hartan borragailurik ez zidala bota. Despistatzen ginenean segituan botatzen zigun zerbait, kar kar kar. Eta zarata baldin bazegoen IÑASIOREN BIBOTEAK IKUSIKO DITUZUE!! esaten zigun eta danok erne-erne. (Eta nik horrela erakutsi diet umeeri, ondo portatzen ez bazerate, Iñasioren biboteak ikusiko dituzue!!)
Orain ofizioa partekatzen dotela, ez da errexa adin horretako ikasleak adi-adi irakasleari begira eukitzea. Txollo bat zan, ze azterketara ezer ikasi gabe jun eta nota ona ateratzen naban. Adi egoteak bazeukan bere abantaila, antza!
Behin, ez dakit nola suertatu zan plana, 14-15 urte inguruan eukiko nitxuan eta nere osaba Pello eta Iñasiokin bizikleta hartu eta oker ez banago San Migeletik Etxebarrira, eta handik Isuara igo ginala uste dot. Bidean nere bizikletan katian apurtu zan, eta Iñasio eta Pellok harri pusketa batekin konpondu zidaten, "kaxka kaxkamelon" esaten batak bestiari harrixakin kolpe bat ematen zioten bakoitzian. Oin subrealista itxen jata pentsatzia nola eraman zaben nerabe bat eurekin, Artia bazaken, eta pazientzia ere bai.
Beti aprezio berezi bat euki diot Iñasiori, eta are gehiago, mendi eskiko irteerak partekatu ditugunean.
2011 urtean egin genduan bat La Glerera, igandean Turon de Neouvielleko tontorra egin eta bueltatzeko.
Ze oroitzapen!! Orduan ere Iñasiok lekzio edarrrrra eman zigun!! Kriston motxila handi eta zaharrakin etorri zan Iñasio. Gu aldiz motxila arinak eta gauza gutxikin. Bidian adarra jo genion aber aste osorako ekipajia ekarri zaban.
Aterpetxera iritsi eta Iñasiok litro erdiko garagardo bat atara zaban bere motxilatik. ke krak!!
Bai bai, litro erdikua!! Ez zan 33cl tako garagardo bat!
Afaldu ondoren kanpuan tertulian ibili ginan Txabola, Eñaut, Iñasio eta ni (lehenengo argazkia) eta parre ederrak egin genituala dakat gogoan. Oker ez banago, orduan beste garagardo bat atara zaban motxilatik!
Hurrenguan adarra jo aurretik hobe dakagu ixilik egotia! Beterania gradu bat da!!
| Iñasio erdixan, homologatutako kaskoakin. Karbonoa baino arinagoa!! |
Hurrengo egunean Turon de Neouvielleko tontorra egitia zan asmua. Elurra bota berri zauan, eta La Gleretik gora bidia zabaldu behar zan. Nik ez neukan esperantza askorik tontorra egingo genduanik, baina Iñasiok ez zeukan zalantzarik. Esan zaban 23 lagun jun ginala, eta danok egin behar genduala tontorra, ezin ginala tontorra egin gabe jun. Eta horrela, galguak aurretik bidali genitxuan bidia zabaltzen, Lariz, Leo, Txirios eta konpañia, eta bidea ondo zabaldu eta danok egin genduan tontorra.
Mendi irteera bikain bat izan zan: Eguraldi ona, lagun kuadrilla ederra, eta gainera tontorra!!
https://pirukeriak.blogspot.com/2011/03/macaico-20.html
2012an beste bat egin genduan Oulettes de Gauben lo egin, Moulets, Arratille eta ondoren Wallonetik berriz ere Pont D'Espagnera bueltatzeko. Azken honen inguruan asko ez daukat publikatuta. Akordatzen naiz izorratuta ibili nintzala, lanean kriston estresakin eta larunbat arratsaldean Oulettes de Gauben lotan egon nintzala bestiak Baisselance edo Petit Vignemale ingurua jun zian bitartean.
Baina igandeko oroitzapen oso ona dakat, oker ez banago Lasku erreka batera erori zan, eta Iñasio adarra jotzen ibili zitzaiola daukat gogoan, aber amurrainak arrantzatzera jun zan. Aber topatzen doten bideo edo argazkirik.
Aterpetxian ere parre ederrak egin genituela dakat gogoan, Lasku eta Iñasio alkarrekin jarriz gero, ez zan umorerik falta
https://pirukeriak.blogspot.com/2012/03/morkaikoko-irteera.html
Nik ez, baina Larizek pasa dizkit argazki batzuk
![]() |
| Ostra!!! Seguru Iñasiok soziedadean egindako tortillak jan genituela. Zaporea etorri jata ahora! |
Espeziala zan Iñasio, bizikletan grupetari errexago jarraitzeko bateria jarri ziola kontatu zidan behin, inungo konplejorik gabe. Beti zeukan motibazio berriren bat, kontatzen zidan nola autobusa antolatu eta Oredon, Aumar, Cap de Long lakuetara irteerak antolatzen zituzten bizikletan, edo alpeetara edo beste edozein lekutara juteko grupetakin.
Orain ere ibiliko haiz zerbait planeatzen, Iñasio. Momentuz ez jaukat presarik, baina gorde planen bat berriz ere elkartzen geranerako!!
Bitartean, mendian ikusiko dugu elkar!!

.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina