Baigorriko midi-Espades Reunion Sindicale
Aspaldiko urtetako
usadioak tentatu arren, Santomasak mendian pasatzea erabaki genuen.
Txiriosek beti bezela plan ukaezin bat gomendatu zidan. Elur gehien
Luz inguruan dagoela dirudi, eta joango gara haruntz? Larunbatean
Baigorriko midi egiten saiatu gaitezke, eta igandean Espadeseko
Reunion Sindical?
Eing? Nola Reunion
Sindical? Hori haitza dok, eta zaila nere eskalada mailarako! Gainera
katu hankak jarri nahi dituk elurretan? Hi pitzatuta hago! Aurreko
saiakeran kale egin genian eta oraingoan...
Beno, hi, galtzeko
ez zeukeagu ezer! Txarrenean eskiekin di-da batean jeitsiko gaituk!
Eta horrela jun
ginan. Eguraldi aurrikuspena larunbaterako nahiko exkaxa zan, baina
iganderako epel, haizerik ez eta eguzkixa.
Tournaboupeko
parkinetik urten ginan, ze Superbaregeserako karretera eski pista
bihurtu dabe. Hobe, hartara pixka bat gehiago fokeatuko dogu!
Haseran jende pila
bat ikusi genduan aurretik, baina Onceteko lakuan alturarako danak
pasatu, eta hortik gora gu bakarrik igo ginan. Ondoren ere ez genduan
inor ikusi tontorrera bidian. Beste zeozer egingo zaben seguruenik.
Eguraldi exkaxa euki
genduan, ia momentu oro behelainua sartuta, momentu batzutan erdi
bustitzen ginduan, eta beste momentu batzutan eguzkixa urtetzen zan
lotsati xamar.
Eguzki momentu gutxi
horietan ingurura begira, elurrez exkax daola dana ikusten genduan,
aukera ona izan zan Baigorriko Midi aukeratzia, zalantzarik gabe!
Tontorra egin, eta
ezin taberna zulotik eskapa. Beti han goiko zemento guztian kontra
kexatzen, eta gero tabernara juteko, yastabien, ze logika gutxi!
Baina ia lainuak juten ziran zain egon nahi genduan jeitsieraz hobeto
disfrutatzeko.
Halere, inposibol,
aspertu ginanian eskixak jantzi eta behera. Elurra mundiala zauan,
lainuak hezetu egin zaban, eta sopadelux geratzen zan, goiko kapa
bigunduta. Asko disfrutatu genduan jeitsierakin eta hego aurpegiko
malda tentiekin. Pena, bisibilidade apur bat gehixo eskertuko genduan
eta. Beheko lauan asuntua larrixaua zauan, erliebia ez genduan
ikusten, eta makina bat narruko hartu genitxuan, lekurik erretzenian,
kar kar kar.
Tournaboupen bueltan ginan
konturatu ordurako. Eta oin zer?
Jo, ba esango dizut,
Andoni zenak esaten zigun beretzat piriniotako pistaz kanpoko
jeitsierarik politxenetaikua dala Tourmalet gainetik dagon bat, Coume L'Ayse. Eurek
ilargi betian juten zirala egitera, eta egixa esan neri ere asko
gustatzen jata. Animatzen zera eta beste igoera bat egingo dogu?
Eta horrela jun
ginan bigarren igoera hori itxera. Denboraldiko lehenengo aldiz
2000mko desnibela pasatu genduan gainera!! iujuuu!!!
Kasualidadez, guri
mendi eskiko harra Andonik sartu zigun. Urte mordoxka bat pasatu dira
ordutik, akordatzen naiz nola ikusi genduan mendi eskiko
lasterketetako teknikak erakusteko ikastaro bat antolatu zabela, eta
lagun batzuk animatu ginan. Ondoren 3-4 urtian egin genduan ikastaro
hura, eta horri eskerrak lasterketetako teknikak eta mendi
segurtasuneko teknikak ikasteaz gain, gu moduko zoro pila bat ezagutu
genituan, mendixa eta eskixa maite zaben zoro mordo bat.
Orain ikastaro hura
izan zena, CVCk antolatzen dau, eta kasualidadez astebukaera honetan
zan Luz-en. Kasualidadez baita ere, Konani lagun batek proposatu zion
hori egiteko, eta kasualidadez, gu ere Luz aldian geundenez,
menditxik bajau ostian gerturatu ginan hauena.
Ikastaruan alde
teorikua eman bihar zaben Luz herrixan, eta han egon ginan Karlos,
Ander, Igor, Lander eta abarrekin, eta noski, Konan eta lagunakin ere
bai.
Gehixen bat Konani
inbidia emateko jun ginan. Jode, ikusi bihar zenuten ze aurpegikin
begiratzen zigun biharramunian Espadesera gindoazelako.
Piru, hori da
Piriniotako granito onena!!! esaten zidan begiak zabal zabalik! Kar
kar kar.
Agurtu, eta Chez
Louisettera afaldu eta lotara.
Hurrengo goizian
nahiko alper ibili ginan. Jaiki eta abantau, aukera politxa izaten da
La Glere alderuntz jutia, elur gutxi egonagatik beti geratzen dalako
elurra pistan. Baza segurua horrelako elur miseria dagonian
Astuak moduan
kargatuta geneukan motxila, soka bana, ferreterixa, etab. Baina
halere nahiko arin allau ginan La Glerera.
Aterpetxetik aurrera
elur gehitxuo zauan, baina han daozen harri guztiekin askoz gehixo
bihar da ondo tapatzeko. Halere, zati askotan nahiko tapatuta zauan.
Elur oso gogorra aurkitxu genduan, bezperako hezetasuna, gehi gabeko
izarratutako gaba eta behian -2,5º egin zitxuanez, goixan hotza
handixaua izan zala antzematen zan. Eta gu eskalatzera... txirios
jota dago, kar kar kar
Hortik aurrera
eskixak kendu eta jantzi ibili ginan. Kutxillentzat baldintza
aproposa zauan, eskixekin izotza, baina eskiripe kranpoiekin elurra
zulatu eta pausu sakonak egiten ibili ginan. Baina, gu beti bezela,
kutxillaripe! Apa hi!
Bueno, halako batian
allau ginan Espades azpira!! ordurako paretian eguzkixa zauan, eta
haizerik bat ere ez. Katu hankak, arnesak, sokak hartu eta
paretera!!!
Hasi zan txirios
zabaltzen. Honek bai kapazidadia! Tartian elur pixkat, tartian
elurrak urtutako izotza, tartian haitza, eta aspaldixan fundamenturik
gabe eskalatzen ibilitxa, neri maila gogorreko eskalada in jatan.
Baina hori bai, konanek esaten zidan bezela, Piriniotako granitorik
onenan fama ez dauka debalde haitz honek!!
ahaztuta nauan,
aurrekuan txiriosekin hona etorri ginanian jendez lepo zauan bide
hau, eta alboko bat egin genduan, Picachu oker ez banago, joe zer dan
espadeseko haitza!!
eta jendia? Jendia
jota dago, eskalatzeko horrelako egun perfektu batian gu bakarrik
paretian! Kar kar kar
Bero, nahiko bero
pasatu genduan, eta orduak aurrera, eta eskalada gure mailarako
justua, bi luze egin eta behera bajau ginan. Penarik batez halere, bi
luze horiek merezi izan zaben materixal guztixa ixotzia ta halako
paliza hartzia.
Jeitsiera berriz,
hiru ordu laurden inguruan egin genduan, eta disfrutatzen. Batez ere atzera begiratu eta Espadeseko granitua ikustian. Gogorra
zauan elurra, eta eskerrak horri, pistetan bezela izan zan bajatzia!
Konanen deixa: Piru,
zer in dozue?
Konan, hori haitza,
ze pasada, baina gure mailarako gogorra geratzen zan, eta bi luze
besterik ez ditxugu in!
Hori hori,
hurrengorako kontatu nerekin!!!
Umiak olentzerokin
baino ilusio gehixokin geratu zan artistia.
Gomendio bat, elur gutxi daonez eta gabonak gainian, bai Touron de Neouvielle eta baita Midi Bigorre ere oso ondo daoz eskixekin itxeko. Aprobetxatu egualdi ona daon bitxartian, gero elurra egongo da baina egualdi ona ez. Es lo ke hay
Hemen egin ditudan bi montaje, bat egun bakoitzerako:
Baigorriko Midi hemen
Espades saiakera Reunion sindicale bidetik hemen
Hemen egin ditudan bi montaje, bat egun bakoitzerako:
Baigorriko Midi hemen
Espades saiakera Reunion sindicale bidetik hemen
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina