Mixeria xeria
Azken hilabeteetan mendiko bizikletari ere eragiten ibili gera. Oindiok zaldi eroa ez dot guztiz domatu, baina bagabiltza saiatzen!
Oin dala urte batzutako ohiturari segitzen, aurten ere udazkenian mendikletantzat egiten diran martxetara juten hasi ginan. Goiz pasa, etxetik gertuen daozen martxetan ibili gera aurtenguan, Arnoateko zirkuitua, Lea artibaikua eta noski, nola ez, Elgoibarko BTT martxa ere egin genduan.
Martxa hauetan oso giro ona egoten da. Izenematiak merkiak dira, tartian hornidurak egoten dira eta helmugan ere bazkaltzeko gogua kentzeko besteko mokauak egiten dira. Beraz, bukatu, lokatza dutxan kendu eta siestarako prest!!
Zirkuito batetako martxa guztiak egiten badituzu, zure ritmoko jendiakin topatzen zera martxa guztietan, asko ezagunak eta horrek sekulako anbientia egiten dau. Baina dana ez da anbientesa, paliza edarrak hartzen dira, igoera teknikuetan txirrindulari guztiak ondo lerrokatuta juten ikustia oso politxa da, eta norbaitek hanka lurrera botatzen dabanian azkar baztartu bihar izaten da bestela entzun biharra egoten da eta! Bihotza topera jartzen da igoera luze hauetan, kalidade handiko entrenamenduen pare edo gehixo ere! Martxa hauek ez dira konpetitibuak, baina... bai, pikatzen gera! Ezin ukatu.
Taldetxo bat urtetzen hasi ginan mendikletan, eta martxak bukatu diranetik zeozer egin bihar genduala, eta Abenduko zubiko zapatuan egin genduan edarra! Eguraldi txarra iragarritxa, prezipitaziua eta elurra ere tontorretan. Aspaldixan miserixa askorik pasatube, sufritxuko genduala jakin arren geratu ginan mendikletan urtetzeko!
Normalian Unzu Elgoibarrera etortzen danez, edo Azkaraten eukitzen dogunez hotza pasatzen gure zain, oinguan Azkoitian geratu ginan. Urain eta bixok gerturatu ginan hara.
Abantau ordurako eurixa botaala... neguko arropa luziak, guante luziak, sira, dana jantzitxa abantau ginan goruntz. Eurixa botaala zauan arren, igotzen oso gustora juten zan, bero ere bai momenturen batian. Paisajia ikaragarrixa zauan, paguen orbelak lurretik, elur pixkat ere gainian. Ikaragarri.
Urrategitik Pol-polera jun ginan, oso gustora, baina Pol-poleko gaina hartu ostian Gorlarainoko bidia nahiko laua da, abiadura pixkat, indar gutxiago egin bihar eta goitik behera bustita geundela kontutan hartzen, Gorlarako konjelito morenadoak bezela geunden!
Asmua gutxienez Irimoraino jutian izan arren, aho batez erabaki genduan Azkoitira bajatzia. Ahaztuta nauan zer zan miserixa pasatzia, nahixoko naban furgonara allatzeko aldapan gora euki biharko bagenduan, hau panorama! Damutu ginan bai elurte egun batian urten izanaz, baina urtian bat in bihar izaten da damutzeko, ezta?
Eta hori soineko luzia jantzitxa jun nintzala, kar kar kar

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina