Berriz ere bueltan

Egun batzutan ordenagailua izurratuta eduki nabala eta, ritmoa galdu eta oportxo batzuk hartu ditxut blogetik aparte. Ez ezer pertsonala bezela hartu, mesedez, oporrak nahiko orokorrak izan diaz eta. Alpeetatik bueltatu ginanetik ez naiz ez eskiatzen ez eta piriniotan ere egon, gorputzak deskantzua eskatzen zidan eta, baina zuen zoritxarrerako, bueltan naiz berriz!
Neguko denboraldixa finikitatu nahixan etorri naiz gainera. Onezkero argi dago denboraldi honi dagokionez eskiak ez ditudala berriz jantziko (urte batzutan ekainian ere eskiatzen ibili naizen arren)
Halere, ez larritu Piru, udako solstizio edo sanjuanen ondoren eguna berriz ere mozten hasten dok, negua ate joka dagoen seinale, eutsi goixari, laister da ta negua bueltan!
Horrela ba, neguari errepasu bat itxeko momentua da.
Aurten aurredenboraldixan Larizek jarri zizkidan entrenamendueri inoiz baino kasu gehixo in niolakuan nago, nahiko disziplinaturik ibili nintzan entrenatzen ahal izan naban bitxartian, eta hori emaitzetan ikusi da. Halere lanagatik denboraldixa onenian moztu bihar izan naban altitoyan ondoren, eta ez dot sasoi betian egoteko sentsaziorik euki. Ez da harroputz izatiarren, emaitzak ez diralako hobeezinak izan, baina oindiok tuerka buelta erdi gehixo estutu ahal nabala pentsatzen nago.
Aurredenboraldixan Larizen lehenengo gomendixua zera izan zan. Piru, aurten la dieta del kukurutxo in biok!
Koño, ni pozik, hori ezagutzen najuan eta, komer poko y follar mucho?
Ez, piru, ez, komer poko y entrenar mutxo!!! Eta hor ibili naiz, gehixen bat karakaten gora eta behera eta aittola aldera rollerretan. Hemen argi dago entrenatu gabe ez dagola ezer!
Halere, beti onena eskiatzia izaten da. Abendutik aurrera, 48 egun eskiatu ditut aurten (aurreko urtetan azarotik ekainera 65 inguru izaten ziren) desnibel positiboa 65.000m (aurreko urtetan 70.000 inguru) 772km eskien gainean 215 ordutan.
Zifrak bere osotasunian ez dira oso handiak, baina kontutan hartzen otsailetik martxora bitartean apenas entrenatu eta eskiatu egin dudala, eta aurten mendian zertxobait gehiago ibili naizela, pistetan serieak itxen baino, pozik nago egindakoarekin.
Lasterketen emaitzak onak izan dira. Gavarnieko munduko kopan lehen euskalduna izan nintzen, Altitoyen EHko podimuean sartu ginen, eta Pirinio osoko lehenengo 20en artean. Luchonen hasi zen neretzat gainbehera, eta hortik burua altsa ezinda ibili naiz. Entrenatzeko denborarik ez, lesioak,... ondorioa zera izan da: estressa. Aurreko urtean pierra egin genuenean Leok eta bixok esaten genduan bezela, ai, gu ere suhiltzaileak, irakasleak edo turnotako langileak bagina! baina bizitza kirola baino gehiago, askoz gehiago denez, dena konpentsatzen da azkenian!
Berragerpena Errexilen egin genuen, larizek sekula barkatuko ez didan errexilen! Pentsa, otsailetik kasik entrenatu gabe, lasterketarik egin gabe, txipa zeharo aldatuta, eta lariz bitartean matxakatu eta matxakatu kriston sasoiakin! bikotez aldatzeko esan nion, baina ezetz, hasta la muerte, Zapatuan nerekin egingo zuela.
horrelaxe jun ginen, bera tiraka eta ni atzetik txistua jotzen, halere horregatik ez nioen ez didala inoiz barkatuko, domekakoarengatik baizik!
Kronoigoera zan, eta nik arazoekin zebilen tovarri eskia utzi nion berak zerbait egin ahal zuelako, ze nik ez neukan ezer egiteko aukerarik, edo hala usten nuen behintzat! baina gero ikusi nuenez, postu txukun bat egitea nahikoa izango nuen regileko sailkapen orokorrean posizio asko aurreratzeko (larizen lan onari esker), baina ez hori bakarrik, euskadiko kopan ere oso oso postu ona egingo nuke. Halere, larizek sekula sekulorum adarra joko didan arren, elegantziak ere zerbait balixoko dau, ala?
Lasterketen denboraldixa Mezzalamakin bukatu genduan. Bukatziakin nahikua zaukagun, eta horrelaxe in genduan, bukatu. Izenematietan ez dabe mugarik jartzen, eta demaseko ataskuak sortzen dira Kastorreko aristan, baina kortiak oso zorrotzak dira eta galdutako denbora ez da barkatzen! 1200 lagunetatik 700inguruk bukatu genduan lasterketa, hor kontuak.
Eta lasterketak albo batera lagata, aurtengo denboraldixa nahiko politxa izan dalakuan nago. Pistetan gora eta behera entrenatzen ibili biharrian, aurten, mendixan gehixo ibiltzeko gogua naukan eta horrela ibili gera ahal izan dan bitxartian. Horrela in genitxuan buelta politx batzuk, Asperi itzulia, Tallon mendebaldetik, Astun inguruan buelta dexente Peyreget ingururuntz, Izas eta CanalRoya inguruetako krestak eta abar.
Baina urteko arrakastarik handixena, zalantzarik gabe Morkaikokin egin genduan irteera izan zan.
Halere, betiko penakin bukatu dot, izotzik batere ez dogula in.
Edozein kasutan, alpeetako egonaldixak eman dio adrenalina toke hori, nahiz eta nahiko motxa izan dan aukeran.
Eta neguaz despeditzeko, txapa honen ondorengo sari bezela, Mezzalaman aurreko bidixo honekin utziko zaitxuet. Umoria ez dedila falta!

Iruzkinak