Eta orain zer?

Blogian alperkeriak jota egon arren, ari gera zeozertan. Arratsalde pasa karakate aldetik galtzen naiz sarri, ahal danetan upaigoitxiko potzutik pasatuaz (depaso gonbita pasatzen dot, garbiketa bat eman bihar diogu laister, interesa daukanak eupara bat bota). Horrez gain, aurten errepideko bizikletakin ere banabil. Surfian ere hasitxa gaoz, eta gero eta gustoruo gainera. Urpera aurten oindiok ez, ia noiz estrenatzen naizen.
Halere, aurten ezberdintasunen artian ekintza bat euki dogu, Saturixoko arroil jeitsiera. Eibarko KDk antolatu zabala abixatu zidan ur2k eta haraxe jun ginan.

kuriosua da herrixan bertan horrelako leku bat eukitzia. Ez da port abentura, baina Elgoibar eta Eibar artian daguan Saturixo arroila, sasoi bateko makina bat errota klandestinon erreka ezagutzeko era dibertigarri bat da.
Halere, lasterketak ezin albo batera laga, eta Gasteizko Zortzietako klubak antolatuta, Gasteiz-Murua-Gorbeia mendi lasterketa herrikoira ere jun ginan. Hemen ibilbidia


Ondo etorri jakun Elgoibarko Itzulirako prestatzeko.

Beti bezela, ARNIZKARekuekin akanpada in genduan. Aitzbeltzeko kobazulo ikaragarrixan lo in genduan, merezi dau bisitxiak!
De 2011 Ekaina

De 2011 Ekaina

eta ondoren Erentzako lezia ikusi, eta erentzatik barrena alkortara jun ginan. Ibilaldi oso politxa izan zan.

De 2011 Ekaina

De 2011 Ekaina

Baina ibilaldixaz gain, proiektu politx batzutaz berbetan egon ginan. Forma hartzen jun ahala kontatuko dizuet.

Hainbestian, bizikletan buelta polit batzuk egiteko beta ere eduki dugu
Elgoibar-Lastur-Zestoa-Mia-Zarautz-Elgoibar

Aitxola-Itziar-Aizarna-Errezil-Urraki-Azkarate

Baina konturatu ordurako berriz geunden dortsalak jarri eta lasterka. Manuel Iradier mendi elkarteak (3H antolatzen dutenek) prestatutako Gasteizko 10 mendiak egin genituen, 55km antxitxikan egiteko aproposak, ahal duenarentzat!
Lankide Javik 3. egin zuen eta 3Hrako dortsala lortu zuen bide batez, eta nesketan Leire Ezpeleta (Gurekin Mezzalamatik bueltatu zan Mikel Nabarroren emazteak) lehen, eta Aranek bigarren egin zuten. Aupa Makinak!!!

Nik zisko eginda bukatu nuen, NUNCA MAIS esanaz, Aran birritan bueltatu zen nere bila, baina azkenean konbentzitu nuen aurrera joateko, eta helmugan 10 minututik gora atera zizkidan!
Astebetera, domeka honetan Arnoko mendi lasterketan nengoela konturatu nintzen. Oraingoan 22km bakarrik, jeje

Mutrikuko txurruka plazan hasi eta kalbarixotik Arnoko tontorrera igo ostian, saturrararaneraino aldapan behera zan Ameikutz, Kostola eta Armeitxatik pasau ostian. Bukatzeko, Galdonamenditik Santa Elenako kanpinera igo eta itsasuan gainetik jeitsi ginan. Ibilbide oso politxa ikusteko aukera euki zabanantzat, oso oso bizkorra, hegetan in genduan sentsaziuakin bukatu naban, ibilbide guztixan Arani segitxu ezinda ibili nintzan eta gainera. Bidian 3.zixela esan ziuen, eta demonixua inbokau balute bezela korrikan hasi zan, eta ni, tonto de mi, atzetik segitxu nahixan! NUNCA MAIS BER BI!!!
De 2011 Ekaina


Txarrena, ni jarraitxu ezinda, eta berak bezperan lekitxoko triatloia in zabala. Distantzia motza zan, eta bera luzietan hobeto ibiltzen danez, asko ez zala nekatu esaten zidan, eta demostratu ere. ez dakit bezperan triatloia egin gabe zer izango litzaken
De 2011 Ekaina

Lekitxon kriston girua in zaban
De 2011 Ekaina

Aranez aparte, Ibon,
De 2011 Ekaina

Ainhoa
De 2011 Ekaina

Gari (dedikatoria eta guzti)...
De 2011 Ekaina

eta abar animatzen egon nintzan eta beste ezagun asko ere ikusi nitxuan. Politxa da ezagunak animatzen egotia, eta inbidia pixka bat ere pasatzen da, baina triatloiak ez dira neretzat indakuak!
Eta orain bai, nik behintzat Irailera arte NUNCA MAIS, ez dot lasterketarik egingo.
Fetxa hauetatik eguna mozten hasiko da eta negua gainian da. Negura ahalik eta gogo gehixenekin iritseko irailera arte dortsalik ez jartzia pentsau dot
Bueno, barixaku honetako nahaste borraste kontau gabe

Iruzkinak