Udaberriko irteerak

Jun dan astebukaeran egindako bueltak duela pare bat urte egindako bat ekarri zidan gogora, Soquesetik Frondellas egin genduanekua. Orduan ere eguraldi ona, udaberriko baldintzak (elur egonkorra eta bero) eta ibilbide ikaragarri politx bezain gogor eta luzia egin genduan.
Oinguan Javik fallau zigun. Beste hirurok aste santua gainian dagola ta, tximinuari kaña emateko geratu ginan.
DeporEibartxarrekin Saint Larytik buelta bat egin genduan maiatzeko zubi batian, Saint Laryko pistetan hasi eta handik Bastaneko aterpetxeraino igo ginan (oindiok librian zauan) eta la mongierako bide erdira geratu ginan.
Ordutik La mongie eta Saint lary eskiatzen batzeko gogua naukan, edo behintzat inguru hori hobeto ezagutzekua.
Oinguan, bi aukera planteatu genitxuan, egun bakoitzerako bat. Bata, Tourmaleti buelta eman, bueno, hobeto esanda Quatre Termes La mongieko estaziuan onduan geratzen dan tontorrari buelta eman, eta bestia neouvielle egin, Turon de neouvielletik edo Madamettetik.
Astian kriston elurtia bota ostian (benasquen metro1) bildurrez jun ginan ia zer aurkitxuko genduan. Jakinan gainian frantzian gutxio bota zabala, baina altueran akaso pilatuta egongo zanan bildurrez.
Hasteko, Madamette egitia pentsatu genduan, eta ondoren ikusi ia zer egin. Behe partia (2000mra arte) oso ondo aurkitxu genduan, egonkor eta akaso elur gutxiegikin, baina elurjausi marka askokin. Nahiko berandu jaiki eta ez genduan ritmo biziegixa eraman, eta Saint Lary aldera jutia aukeratu genduan.


De 2012 Martxoa

Horrela ba, jeitsi, fokak jarri eta Baregeseko portura ixo ginan. Parez pare Saint laryko pisten bukaera zauan


De 2012 Martxoa


Berriz ere jeitsi Bastaneko tontorraren azpiraino, fokak jarri eta Caderolleseko horquettera, campanal eta bastan artian geratzen dan lepua da. Beste aukera bat, erosuagua akaso, Bastaneko aterpetxera jun eta hortik GR10 bidia hartzia izango litzake. Guk beranduago hartu genduan GR10eko bidia, Campana de Cloutouko aterpetxera jeisteko, eta hemendik Lac de Greziollesera.
Hemen bi aukera geneuzkan, errepidera jeitsi eta ondoren pare bat km oinez egin pistetaraino, edo lepo batetara ixo (Horquete medette), eta ia La Mongiera pasatzeko aukera zauan ikusi. Edozein kasutan, La Mongiera iritsi ostian oindiok tourmalet zeharkatu bihar genduan.
Arriskatu ginan eta Horquete medettera ixo ginan beste aldera jeitsiera nolakua izango zan jakinbe. Halere kriston suertia euki genduan, ipar orientazioko elur hautsezko eta inor pasatu ez zan tubo bat geneukalako La Mongiera jeisteko. (Enriken kaskuan gainian geratzen dan kanala)


De 2012 Martxoa


Danok ere ordurako nahiko kaskauta geunden, eta ni batez ere. Halere, Tubua jeistiak berpiztu ninduan. La mongieko jendetxara jeitsi eta zeozer ona badauka, ura hartzeko aukeraz baliatzera jun nintzan. ez naiz ahazten ze ordu zan, 16:03.
kumuneko atia txapata. kartela ikusi eta kumunak 16:00etan itxi zitxuela. tokate los weibs. Handik eta Tourmaleteraino bultzaka eraman ninduten, hura zan hura pajaroia, eta ezin ezer hartu urik ere ez neukalako tragatzeko eta gainera kriston sekotia. Ke mobida ontxesnau!

Azkenian 2500m ixixa, 10 ordu ixixa, eta kilometro batzuk ere bai. Hemen GPSan datuak:

Domekan berriz ere Tournaboupetik urten, eta Turron de neovielle in genduan. Hirurok ere erdi kaskauta geunden eta lasai lasai ixo ginan goraino

De 2012 Martxoa

Aurreko astian Morkaikokuekin vignemale ingurura jun ginan bezela, aurreko urtian honaxe etorri ginan, eta aurten Eibartxarrak etorri dira honaxe. kasualidadez tontorrera allatzen, hauekin topo egin genduan. "Unsagako plasia emoten seban tontorrak"


De 2012 Martxoa


Domekan ere tontamentian paliza edarra hartu genduan, desnibel asko ez, baina luze itxen dalako. Hemen GPSan datuak

.

Eta ia asti pixka batekin bideotxo bat montatzen doten, astebukaeran bideo gehixo hartu ditxutelako argazkixak baino

Iruzkinak

  1. ondo piru ondooo...datorren asterako zoze prestau bihar doztazu, en plan subir pa bajar, ya tu sabes miamol!!Lariz proiektilagaz noia ta betik gora ez baña goitxik behera, sufridu biajok yijaaaa

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina