Rolleski Elgoibarren

Azken aldian ez dut gauza askorik idatzi, baina oraingoan gonbidapen batekin nator.
Hirugarren urtez, Idotorbera Roleski igoera egin nahi dugu.
2009an finalistekin batera estrenatu ginan. Geldiunetxo baten ostian 2011 urtean Rojo anaien luxuzko partehartzea izan genuen (denborak hemen ) eta  txirrindulariekin batera egin genuduan ediziuan; Urriaren 12xan, baina aurten zubia dagoenez, jendea kanpora joango zela pentsatuaz, beste fetxa bat bilatu nahian ibili gara. (Seguruenik hurrengo urtian, txirrindularixak ados badaoz, berriz bueltatuko gera eurekin)
EHn Roleski liga bat dago, eta horko lasterketekin topo ez egiteko, edo Behobia, Karakateko igoera, bertikalen kopa eta abarrekin ere ez tokatzeko, hurrengo larunbatera pasatzera pentsatu dugu, Irailaren 15era.



Azkenean presaka gabiltza eta ez dakigu nola aterako den, baina aldez aurretik barkamena eskatu beharrean gaude lehenago ez jakinaraztearren.

Halere, aurtengoan berrikuntzak dakartzagu



IDOTORBEra igoera goizeko 11:30etan izango da. Berandu ibili garenez baimenak eskatzerakoan, lanak arintze aldera ez gara plazatik aterako, Idotorberako bidegurutzetik baizik. Halere, izenematea internetez edo Elgoibarko Plaza nagusian egin ahalko da (Foruen plaza, Udaletxea eta parrokia dagoen lekua)

Hemen igoeraren xehetasuna
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=414134

Aurreko urtean bezela, ez da saririk egongo, ezta ere piknik-ik eta izenematea debalde izango da.




Baina esanda bezela, aurten gure filosofiari jarraiki, berrikuntza batekin gatoz matxakatu nahi duenarentzat. Entreno bikoitza egitea proposatzen dugu, atejoka dagoen EHko Roleski ligarako entrenu ezin hobea. Kedada bat egingo dugu  goizeko 8:30etan Makina Erreminta Institutuko bide gurutzean (Mintxeta azpian). Aparkatzeko lekua soberan egongo da hemen.



Ikusi Azkaratera igoera mapa handiago batean

8:45etan motorrak berotzera, Azkarate alderuntz abiatu eta Maripotzuraino (Azurki) igotzea da asmoa (Azkarateko gainean Izarraitz aldera hartu, Madarixatik pasatu eta punturik gorenera, Maripotzuraino) 10bat kmtako igoera eta 650mtako desnibel positiboa dauka igoerak, hemen ageri den bezela
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=3304941

10:15 aldetik pare bat kotxe jarriko ditugu parte hartzaileak jeisten joateko, eta hartara, 11:30etarako plazan egoteko aukera edukiko dugu eguneko bigarren igoerari, Idotorbeko igoerari ekiteko.


Idotorbetik ere kotxea jarriko dugu parte hartzaileak elgoibarrera jeisteko.

Ondoren, nahi duenarentzat bazkaria egongo da (Pasta Party tipora) elkarte batean. Mesedez bazkaltzera joan nahi duenak abixatu dezala bakarrik edo gonbidatuekin datorren. Bazkaria jaten dugunon artean ordainduko da.

Izena aurrez eman nahi duenarentzat formulario bat zabaldu dugu (antolakuntza hobetu ahal izateko)

Izena emateko hemendik egin dezakezue:
https://docs.google.com/spreadsheet/viewform?fromEmail=true&formkey=dEV2Y2wxQXVnRllDY2NLdGs0dVk2NFE6MQ





Iruzkinak